Taumatropoa jostailu optikoa da, irudiak mugitzen diren sentsazioa eragiten duena. Ziztu bizian biratzen hasten denean, bi irudiak batera daudelaren ilusioa sortzen du ikuslearengan.
Barneratu zaitez Gasteizko Erdi Aroko hirigunean, monumentu-multzo izendatutakoan. Bere horretan kontserbatzen du Erdi Aroko trazadura, eta bertatik pasieran ibiltzea hiriaren historia zeharkatzea da; izan ere, antzinako harresia, eraikin zibilak, jauregiak, dorretxeak eta tenpluak ikusiko dituzu, arte gotiko, errenazentista, barroko edo neoklasikoko ereduen artean. Prezioa: 5 € pertsonako. 12 urtetik beherakoak doan (sarrera erreserbatuta). Heldu bakoitzak (18 urtetik gorakoak), gehienez ere, 2 adingaberekin joan ahal izango du.
Emozioak eta aldarrikapenak kolorearekin hiriko fatxadetan: ezagutu ezazu aire zabaleko arte-galeria bat, lankidetzan sortutako horma-irudiz eratutakoa. Informazio gehiago: Vitoria-Gasteizko Udala. Turismo-bulegoa. Tel. 945 161 598 turismo@vitoria-gasteiz.org Prezioa: 6 € pertsonako. Bisita hau ez da gomendagarria haurrentzat.
Santi Cobos presoaren ahotik espetxearen erretratu bat islatzen duen liburuaren aurkezpena. Zigor Olabarria liburuaren egilearekin eta Silvia Cobos, Santiren arrebarekin.
Euskararen Egunak programaren barruan. Leku mugatuak daude, beraz eman izena whatsappez 677566245 telefonoan Ardo dastaketa: izena abizena idatzi. Lekuak ordena kronologikoan gordeko dira.
Euskaraldirik ez da aurten egongo (2022ko udazkenean izango da hurrengo edizioa), baina, horren ordez, ekimen interesgarri bat izango dugu datozen egunetan. Horixe da Euskal Herriko hainbat udalerri eta gunetan egingo den HAURREN AURREAN, HELDUOK HELDU ekimena. Gorbeialdeko Kuadrillan, ekimena ikusgarriago egiteko eta hizkuntza-praktiken aldaketetarako aukera gehiago eskaintzeko, egitarau zabala antolatu dute bertako euskara zerbitzuek, elkarlanean. 3 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako lantegia. Familan jolasteko egitasmo aproposa. Ekimen honen helburua atera berri diren eta euskarazkoak diren jostailuak erosi edo eskatu aurretik, nolakoak diren, nola jolasten den eeta gustuku dugun edo ez jakitea da. Izena eman: lanetajolas@gmail.com
Ezagutu Euskal Herriko erromanikoaren harribitxia eraiki zuten emakumeak. Prezioa: 6 € pertsonako. Izena emateko: Vitoria-Gasteizko Udala. Turismo-bulegoa. Tel. 945 161 598 turismo@vitoria-gasteiz.org
Haizeak txistu egiten du eta hotz handia egiten du. Albisteek hotz eta elur olatu handi bati buruz hitz egiten dute. Etxetik ez irtetea gomendatzen da. Emakumea aspertuta eta atsekabetuta dago, leihotik begi- ra geratzen da eta leihoaren lurrunaren gainean marrazten hasten da. Gauaren itzalen artean dantzari baten silueta agertzen da, leihoaren isla itsas kosmos bihurtzen duena, ilargiaren argitan dantzan ari diren bere beso loretsuekin. Emakumea ez dago bakarrik gauean, bere iruditeriak laguntzen dio. Adina: 2 eta 5 urte bitartean.
Film laburren programa honetan gizakiok bai indibidualki bai kolektiboki bizitzen ditugun bidaia emozionalak gordetzen dira, gu denok pentsatzen jarri eta alboan daukagun lagunarengana hurbilduko gaituztenak. 16 urtetik gorakoentzat. Euskarazko eta gaztelaniazko azpitituluak dituzten laburmetraiak tartekatzen dira. Sarrerak: gaztefilmfest.com
Gorpuztu orekaren bilaketaren inguruan dantza-garaikidea eta zuzeneko-musika uztartzen dituen ikuskizuna da. Oreka bilatzeko, lasaitasunean egoteko borroka da; zarata, zama eta erruen aurkako, eta piztia lasai dagoen tokia bilatzeko borroka.Erlijio jakin batzuen une zehatz batzuetan egiten den gorputzaren erabileraren gaineko ikerkuntzatik dator. Gorputza zati banatan separatuz, eta otoi egitean sortzen den mugimendu ekintza aztertuz, erlijio ezberdinetan agertzen diren kontzeptuak jorratzen dira, hala nola, errua, penitentzia, transzendentzia, maitasuna, sumisioa…hemendik jaiotzen da Gorpuztu. Sarrerak eta kontaktua: 945 464 400 (Zigoitiko Kultur Etxean)
Munduari irudimenetik begiratzen diogunean, inguratzen gaituen guztia aparta bihurtzen da. Film laburren aukeraketa honek munduari begiratzeko modu hori dakarkigu. Euskarazko eta gaztelaniazko azpitituluak dituzten film laburrak tartekatzen dira. 12 urtetik gorakoentzat. Sarrerak: gaztefilmfest.com
Lan arraroak, arriskutsuak edo bestelako lanekin bateratzeko zailak direnak, jaialdietatik kanpo geratzen dira. GazteFilm Fest jaialdian, “weird/strange/edgy/surrealistic/teaser-joker/guerrilla” izenez ezagutzen ditugun lan horiek. Saski-naskia da, baina altxorraren kutxa izan nahi du; edukiak ez sinestekoak, probokatzaileak eta barre eragitekoak dira. 16 urtetik gorakoentzat. Euskarazko eta gaztelaniazko azpitituluak dituzten lanak tartekatzen dira. Sarrerak: gaztefilmfest. eus
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |