Ostirala, azaroak 26

11:30

Gasteizko Erdi Aroko hirigunea

Turismo bulegoa, Plaza Berria, Gasteiz | BISITA GIDATUA

Barneratu zaitez Gasteizko Erdi Aroko hirigunean, monumentu-multzo izendatutakoan. Bere horretan kontserbatzen du Erdi Aroko trazadura, eta bertatik pasieran ibiltzea hiriaren historia zeharkatzea da; izan ere, antzinako harresia, eraikin zibilak, jauregiak, dorretxeak eta tenpluak ikusiko dituzu, arte gotiko, errenazentista, barroko edo neoklasikoko ereduen artean.  Prezioa: 5 € pertsonako. 12 urtetik beherakoak doan (sarrera erreserbatuta). Heldu bakoitzak (18 urtetik gorakoak), gehienez ere, 2 adingaberekin joan ahal izango du.

Gasteizko Erdi Aroko hirigunea Turismo bulegoa, Plaza Berria

Barneratu zaitez Gasteizko Erdi Aroko hirigunean, monumentu-multzo izendatutakoan. Bere horretan kontserbatzen du Erdi Aroko trazadura, eta bertatik pasieran ibiltzea hiriaren historia zeharkatzea da; izan ere, antzinako harresia, eraikin zibilak, jauregiak, dorretxeak eta tenpluak ikusiko dituzu, arte gotiko, errenazentista, barroko edo neoklasikoko ereduen artean. 

Prezioa: 5 € pertsonako. 12 urtetik beherakoak doan (sarrera erreserbatuta).

Heldu bakoitzak (18 urtetik gorakoak), gehienez ere, 2 adingaberekin joan ahal izango du.

17:00

[BELDUR BARIK JAIALDIA] Lantegiak eta Kai Nakairen kontzertua

Harresi aretoa, plaza, Lautada Agurain | JAIA

Beldur Barik Topaketaren barruan hainbat lantegi eskainiko dira, 17:30etatik 18:30etara: autodefentsa ziberfeminista, eskalada, skate, elikadura, dantza… Halaber, Kai Nakairen kontzertua izango da. Informazio gehiago eta izen emateak (azaroak 15-23): beldurbarik.eus

[BELDUR BARIK JAIALDIA] Lantegiak eta Kai Nakairen kontzertua Harresi aretoa, plaza

Beldur Barik Topaketaren barruan hainbat lantegi eskainiko dira, 17:30etatik 18:30etara: autodefentsa ziberfeminista, eskalada, skate, elikadura, dantza… Halaber, Kai Nakairen kontzertua izango da. Informazio gehiago eta izen emateak (azaroak 15-23): beldurbarik.eus

18:00

'Gazteok euskaraz mugak hautsiz'

Etxegorri Auzo Elkartea (Gazalbide, Juana Jugan kalea, 3), Gasteiz | TAILERRA

Lantegi honetan, dinamika parte-hartzaileen bidez Txagorritxu auzoan, eta, oro har, Gasteizen euskaraz aritzeko gazteok topatzen ditugun oztopo eta zailtasunak identifikatuko ditugu, eta, euskararen erabileran aurrera egiteko, zailtasun horiei nola aurre egin ikasten saiatuko gara denon artean. Sarrera librea, lekuak bete arte. Antolatzailea: Txagorritxu auzoko Zizta Euskara taldea. Jarduera hau Euskararen Nazioarteko Egunaren egitarauaren parte da.

'Gazteok euskaraz mugak hautsiz' Etxegorri Auzo Elkartea (Gazalbide, Juana Jugan kalea, 3)

Lantegi honetan, dinamika parte-hartzaileen bidez Txagorritxu auzoan, eta, oro har, Gasteizen euskaraz aritzeko gazteok topatzen ditugun oztopo eta zailtasunak identifikatuko ditugu, eta, euskararen erabileran aurrera egiteko, zailtasun horiei nola aurre egin ikasten saiatuko gara denon artean. Sarrera librea, lekuak bete arte. Antolatzailea: Txagorritxu auzoko Zizta Euskara taldea. Jarduera hau Euskararen Nazioarteko Egunaren egitarauaren parte da.

19:00

[GASTRONOMIA TAILERRAK] Gazta dastaketa

Kultura etxea, Lautada Dulantzi | LANTEGIA

Itziarrek, Muniango Zabaleta gaztandegikoa, Idiazabal gazta dastatzeko tailerra eskainiko du. Izena emateko azken eguna: azaroaren 22a.

[GASTRONOMIA TAILERRAK] Gazta dastaketa Kultura etxea

Itziarrek, Muniango Zabaleta gaztandegikoa, Idiazabal gazta dastatzeko tailerra eskainiko du. Izena emateko azken eguna: azaroaren 22a.

19:00

‘Generoa pikutara! Maitasun erromantikoari buruzko begirada materialista’

Emakumeen Etxea / Etxanobe jauregia, Gasteiz | LANTEGIA

Nortasun modernoen eraikuntzak naturaltzat jotzen ditu gizon-emakumeen kategoriak, baina ez dira naturalak. Gizon edo emakume gisa definitzeak honako hau zehazten du: munduan egoteko modua,"Nia" ulertzeko modua, espazioetan mugitzeko modua eta, batez ere, maitatzeko modua. Maitatzea ez da gauza bera genero bakoitzarentzat, maitasun erromantikoak funtzio sozial bat duelako. Lan-banaketaren, ekonomiaren eta ondare-banaketaren oinarrian kokatzen da. Ikastaro honetan, kapitalismoa, genero modernoa eta maitasun erromantikoa landuko ditugu. Prest al zaude zure gorputzean instalatu den generoa desprogramatzeko? Trebatzailea: Josebe Iturrioz, filosofoa eta aktibista feminista.

‘Generoa pikutara! Maitasun erromantikoari buruzko begirada materialista’ Emakumeen Etxea / Etxanobe jauregia

Nortasun modernoen eraikuntzak naturaltzat jotzen ditu gizon-emakumeen kategoriak, baina ez dira naturalak. Gizon edo emakume gisa definitzeak honako hau zehazten du: munduan egoteko modua,"Nia" ulertzeko modua, espazioetan mugitzeko modua eta, batez ere, maitatzeko modua. Maitatzea ez da gauza bera genero bakoitzarentzat, maitasun erromantikoak funtzio sozial bat duelako. Lan-banaketaren, ekonomiaren eta ondare-banaketaren oinarrian kokatzen da. Ikastaro honetan, kapitalismoa, genero modernoa eta maitasun erromantikoa landuko ditugu. Prest al zaude zure gorputzean instalatu den generoa desprogramatzeko? Trebatzailea: Josebe Iturrioz, filosofoa eta aktibista feminista.

19:00

[GAZTEFILM FEST] 'Stop-Zemlia'

BARATZA ARETOA, Gasteiz | ZINEMA

Ukraniera euskarazko azpitituluekin. Sinopsia: Masha bigarren hezkuntzako ikasle bat da, inon sartzen ez dela sentitzen duena, Yana eta Seniarekin dagoenean izan ezik, hauek inkonformista izaera partekatzen baitute. Graduatu aurretik bizirik irauten saiatzen den bitartean, Masha bere erosotasun eremutik irtetera behartzen duen modu batean maiteminduko da. Kateryna Gornostai zuzendari ukrainar hasiberriarena, honek eskatzen duen autoaurkikuntzari eta pazientziari buruzko istorio guztiz pertsonala. 12 urtetik gorakoentzat. Sarrerak: gaztefilmfest.com

[GAZTEFILM FEST] 'Stop-Zemlia' BARATZA ARETOA

'Ene baitan bizi da', Maddi Ane Txoperena

Gaubeako Liburutegia, Añana Gaubea | HITZALDIA

Maddi Ane Txoperena bertsolari, idazle eta kazetariaren bisita jasoko dute Gaubeako Eus-Karria Irakurle Klubean. 'Ene baitan bizi da' liburuaren aurkezpena egingo du Añanako Kuadrillako Euskara Zerbitzuak antolatu duen hitzaldi irekian, eta bertaratutakoekin solastuko da. Izena eman behar da: entradium.com

'Ene baitan bizi da', Maddi Ane Txoperena Gaubeako Liburutegia

Maddi Ane Txoperena bertsolari, idazle eta kazetariaren bisita jasoko dute Gaubeako Eus-Karria Irakurle Klubean. 'Ene baitan bizi da' liburuaren aurkezpena egingo du Añanako Kuadrillako Euskara Zerbitzuak antolatu duen hitzaldi irekian, eta bertaratutakoekin solastuko da.

Izena eman behar da: entradium.com

19:30

Gasteiz bertsozale

Jimmy Jazz, Gasteiz | BERTSO SAIOA

Bertsolariak: Miren Artetxe, Oihana Bartra, Xabi Igoa, Jon Maia Gai-jartzaileak: Aintzane Irazusta Antolatzaileak: Arabako Bertsozale Elkartea Kultur bitartekaria: Lanku

Gasteiz bertsozale Jimmy Jazz

22:30

Liher

Burubio Kultur Elkartea, Aiaraldea Amurrio | KONTZERTUA

Sarrerak: https://acortar.link/pyygXg Aurresalmentan: 10 euro, bertan 12 euro.

Liher Burubio Kultur Elkartea

Sarrerak: https://acortar.link/pyygXg

Aurresalmentan: 10 euro, bertan 12 euro.

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»