Ostirala, azaroak 19

11:30

Gasteizko Erdi Aroko hirigunea

Turismo bulegoa, Plaza Berria, Gasteiz | BISITA GIDATUA

Barneratu zaitez Gasteizko Erdi Aroko hirigunean, monumentu-multzo izendatutakoan. Bere horretan kontserbatzen du Erdi Aroko trazadura, eta bertatik pasieran ibiltzea hiriaren historia zeharkatzea da; izan ere, antzinako harresia, eraikin zibilak, jauregiak, dorretxeak eta tenpluak ikusiko dituzu, arte gotiko, errenazentista, barroko edo neoklasikoko ereduen artean.  Prezioa: 5 € pertsonako. 12 urtetik beherakoak doan (sarrera erreserbatuta). Heldu bakoitzak (18 urtetik gorakoak), gehienez ere, 2 adingaberekin joan ahal izango du.

Gasteizko Erdi Aroko hirigunea Turismo bulegoa, Plaza Berria

Barneratu zaitez Gasteizko Erdi Aroko hirigunean, monumentu-multzo izendatutakoan. Bere horretan kontserbatzen du Erdi Aroko trazadura, eta bertatik pasieran ibiltzea hiriaren historia zeharkatzea da; izan ere, antzinako harresia, eraikin zibilak, jauregiak, dorretxeak eta tenpluak ikusiko dituzu, arte gotiko, errenazentista, barroko edo neoklasikoko ereduen artean. 

Prezioa: 5 € pertsonako. 12 urtetik beherakoak doan (sarrera erreserbatuta).

Heldu bakoitzak (18 urtetik gorakoak), gehienez ere, 2 adingaberekin joan ahal izango du.

17:30

[HAURREN AURREAN, HELDUOK HELDU] Jolas molaz

Kultura Etxea, Gorbeialdea Urkabustaiz | JOLASAK

Euskaraldirik ez da aurten egongo (2022ko udazkenean izango da hurrengo edizioa), baina, horren ordez, ekimen interesgarri bat izango dugu datozen egunetan. Horixe da Euskal Herriko hainbat udalerri eta gunetan egingo den HAURREN AURREAN, HELDUOK HELDU ekimena. Gorbeialdeko Kuadrillan, ekimena ikusgarriago egiteko eta hizkuntza-praktiken aldaketetarako aukera gehiago eskaintzeko, egitarau zabala antolatu dute bertako euskara zerbitzuek, elkarlanean. 3 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako lantegia. Familan jolasteko egitasmo aproposa. Ekimen honen helburua atera berri diren eta euskarazkoak diren jostailuak erosi edo eskatu aurretik, nolakoak diren, nola jolasten den eeta gustuku dugun edo ez jakitea da. Izena eman: lanetajolas@gmail.com

[HAURREN AURREAN, HELDUOK HELDU] Jolas molaz Kultura Etxea

Euskaraldirik ez da aurten egongo (2022ko udazkenean izango da hurrengo edizioa), baina, horren ordez, ekimen interesgarri bat izango dugu datozen egunetan. Horixe da Euskal Herriko hainbat udalerri eta gunetan egingo den HAURREN AURREAN, HELDUOK HELDU ekimena.

Gorbeialdeko Kuadrillan, ekimena ikusgarriago egiteko eta hizkuntza-praktiken aldaketetarako aukera gehiago eskaintzeko, egitarau zabala antolatu dute bertako euskara zerbitzuek, elkarlanean.

3 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako lantegia. Familan jolasteko egitasmo aproposa. Ekimen honen helburua atera berri diren eta euskarazkoak diren jostailuak erosi edo eskatu aurretik, nolakoak diren, nola jolasten den eeta gustuku dugun edo ez jakitea da. Izena eman: lanetajolas@gmail.com

18:00

'Piztu emakumeON energia'

Kultura Etxea, Arabako Errioxa Bastida | ANTZERKIA

Zelakoa litzateke mundu bat benetako berdintasunarekin? Desoreka eta injustiziaz betetako mundu ilunean argia piztuko bagenu? Guztion energia erabiliz denontzat aukera berdinak bermatzen dituen mundu bat asmatuko bagenu? Eta, bapatean, zientzialari batek asmatuko balu ezjakintasun guztiekin bukatzeko makina miraritsua? Horrek berdintasuna ahalbideratuko luke? Eta asmatzailea emakumea balitz?

'Piztu emakumeON energia' Kultura Etxea

19:00

'Euskal Herrirantz bizikletaz', Lontxo Rojo

Zigoitia aretoa, Gorbeialdea Zigoitia | HITZALDIA

Lontxo Rojok Asia eta Kaukasian barrena bizikletan egindako bidaiaren kontakizuna. Zigoitiko Zizkiño Mendi Taldeak antolatutako hitzaldia.

'Euskal Herrirantz bizikletaz', Lontxo Rojo Zigoitia aretoa

Lontxo Rojok Asia eta Kaukasian barrena bizikletan egindako bidaiaren kontakizuna. Zigoitiko Zizkiño Mendi Taldeak antolatutako hitzaldia.

19:00

[GAZTEFILMFEST] Umeek egindako zinea

Zabalganeko gizarte etxea, Gasteiz | ZINEMA

Sail honetan, proiektu zinematografikoak modu independentean edo tailerren baten parte gisa egin dituzten umeek sortutako lanak erakusten dira. Sari baten bidez talentu berrien sorkuntza sustatu nahi duen nazioarteko aukera bat hartzen du barne hautaketa honek. Euskarazko eta gaztelaniazko azpitituluekin egindako lanak tartekatzen dira. Sei urtetik gorakoentzat. Sarrerak: gaztefilmfest.com

[GAZTEFILMFEST] Umeek egindako zinea Zabalganeko gizarte etxea

Sail honetan, proiektu zinematografikoak modu independentean edo tailerren baten parte gisa egin dituzten umeek sortutako lanak erakusten dira. Sari baten bidez talentu berrien sorkuntza sustatu nahi duen nazioarteko aukera bat hartzen du barne hautaketa honek. Euskarazko eta gaztelaniazko azpitituluekin egindako lanak tartekatzen dira. Sei urtetik gorakoentzat. Sarrerak: gaztefilmfest.com

19:00

'Erradikalak ginen'

Izarrako Antzokia, Gorbeialdea Urkabustaiz | BERTSO SAIOA

Bertsolariak: Ane Labaka Mayoz. Protagonistak: Beatriz Egizabal Antolatzaileak: Urkabustaizko Udala Kultur bitartekaria: Lanku

'Erradikalak ginen' Izarrako Antzokia

19:00

[EMAKUME SORTZAILEAK PLAZARA] Mursego, Ainara Legardon eta "H" Idoia Fernandez

Garaion Sorgingunea, Barrundia | KONTZERTUA

Garaion Sorginguneak antolatu duen Emakume sortzaileak plazara! ekimenaren barruan, kontzertua izango da.

[EMAKUME SORTZAILEAK PLAZARA] Mursego, Ainara Legardon eta "H" Idoia Fernandez Garaion Sorgingunea

Garaion Sorginguneak antolatu duen Emakume sortzaileak plazara! ekimenaren barruan, kontzertua izango da.

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»