Osteguna, azaroak 11



19:00

'80 amandre', Dorleta Kortazar

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | IPUIN KONTALARIA

80 amandre behar omen dira antzinako emakumeak egungoekin lotzeko, hori zioen behintzat Jorge Oteiza handiak; 80 amandre besterik ez, aintzinaroa orainaldiarekin lotzeko. 80 ziren; 20 izan zitezkeen; 4 dira. Nik 4 amandre nahikoa izan ditut munduan nire txokoa aurkitzeko, 4 amandre besterik ez, ipuin bihurtu eta saio honetan elkartu ditudanak. Ametsak, desioak, lana eta tristurak mototsean kiribildu eta munduari irribiarre egiten ikasi zuten emakumeen istorioak dira hauek. Esku zailduak, sabel puztuak, begirada galduak, eta batez ere irribarrea begietan duten amandreak, amamak, amonak, amatxiak, amumak… Finean, nire amandreak zure amandreak ere badirelako.

'80 amandre', Dorleta Kortazar Oihaneder Euskararen Etxea

80 amandre behar omen dira antzinako emakumeak egungoekin lotzeko, hori zioen behintzat Jorge Oteiza handiak; 80 amandre besterik ez, aintzinaroa orainaldiarekin lotzeko. 80 ziren; 20 izan zitezkeen; 4 dira. Nik 4 amandre nahikoa izan ditut munduan nire txokoa aurkitzeko, 4 amandre besterik ez, ipuin bihurtu eta saio honetan elkartu ditudanak. Ametsak, desioak, lana eta tristurak mototsean kiribildu eta munduari irribiarre egiten ikasi zuten emakumeen istorioak dira hauek. Esku zailduak, sabel puztuak, begirada galduak, eta batez ere irribarrea begietan duten amandreak, amamak, amonak, amatxiak, amumak… Finean, nire amandreak zure amandreak ere badirelako.


19:30

'Altsasu'

Principal antzokia, Gasteiz | ANTZERKIA

2016ko urriaren 15eko goizaldean, Altsasuko (Nafarroa) Koxka tabernako atean, herriko bizilagun batzuk, bi guardia zibil eta haien bikotekideak protagonista izan ziren liskarra gertatu zen. Liskarraren ondorioak hauek izan ziren: bi atxilotu eta hautsitako orkatila bat (tenientearena). 24 ordu baino gutxiagoan, Altsasu telebistako plato bihurtu zen. Antzerki-lan honen hasieran, Momotxorro ikus dezakegu (Altsasuko inauterietako pertsonaia ezagunenetako bat), gero azken urteotako kasu judizial polemikoenetako batean barneratzeko. Inauterietako eta herri horrekiko lotura historikoa duen izaki horren bidez azaltzen dira Altsasu kasuko gertaerak justizia erdigunean jarri nahi duen ikuspegitik. Horren bidez, parametro judizialen baitan justiziaren funtzionamenduaren esanahiaren eta funtzionamenduaren inguruko gogoeta sortu nahi da. Egilea eta zuzendaritza: Maria Goirizelaia. Antzezleak: Egoitz Sanchez, Ane Pikaza, Nagore Gonzalez, Aitor Borobia.

'Altsasu' Principal antzokia

2016ko urriaren 15eko goizaldean, Altsasuko (Nafarroa) Koxka tabernako atean, herriko bizilagun batzuk, bi guardia zibil eta haien bikotekideak protagonista izan ziren liskarra gertatu zen. Liskarraren ondorioak hauek izan ziren: bi atxilotu eta hautsitako orkatila bat (tenientearena). 24 ordu baino gutxiagoan, Altsasu telebistako plato bihurtu zen.

Antzerki-lan honen hasieran, Momotxorro ikus dezakegu (Altsasuko inauterietako pertsonaia ezagunenetako bat), gero azken urteotako kasu judizial polemikoenetako batean barneratzeko. Inauterietako eta herri horrekiko lotura historikoa duen izaki horren bidez azaltzen dira Altsasu kasuko gertaerak justizia erdigunean jarri nahi duen ikuspegitik. Horren bidez, parametro judizialen baitan justiziaren funtzionamenduaren esanahiaren eta funtzionamenduaren inguruko gogoeta sortu nahi da.

  • Egilea eta zuzendaritza: Maria Goirizelaia.
  • Antzezleak: Egoitz Sanchez, Ane Pikaza, Nagore Gonzalez, Aitor Borobia.


17:00
20:00

'Leihoa inarrosten' , Nefer Olaizola

Emakumeen Etxea / Etxanobe jauregia, Gasteiz | ERAKUSKETA

Erakusketa Virginia Woolfen 'A Room of One's Own' liburuaren berrinterpretazio esperimentala izango litzateke. Animazio esperimental baten bidez, Woolfen argudioak eszenaratzen dira, literaturaren eta bideo artearen arteko hibridaziora iritsiz, narratiboki haren hitzak eta sakonerak ardatz hartuta. Horrez gain, meta-tematikoa izango litzateke proiektua, emakume artisten egoeraz jarduten duelako, emakume artista baten pentsamendu eta saiakeraren bitartez, eta aldi berean, bigarren emakume artista baten proiektuan bilakatuta. Muntaiari dagokionez, instalazio moduan erakutsiko da, non 1920.urteko logela bat eraikiko den, paretan bideoa leiho moduan proiekturik. Modu honetan, iragana eta orainaren arteko lotura ikusiko da, emakume artistaren problematika gaur egun mantentzen delako, alegia. Azaroaren 2an, Nefer Olaizola artistak bisita gidatuak eskainiko ditu, 18:00etatik 20:00etara. (15 minutuko 8 pase egingo ditu). Izen-emateak: emakumeenetxea@vitoria-gasteiz.city, 945161214 telefonoan edo Emakumeen Etxean (Santa Maria, 11).

'Leihoa inarrosten' , Nefer Olaizola Emakumeen Etxea / Etxanobe jauregia

Erakusketa Virginia Woolfen 'A Room of One's Own' liburuaren berrinterpretazio esperimentala izango litzateke. Animazio esperimental baten bidez, Woolfen argudioak eszenaratzen dira, literaturaren eta bideo artearen arteko hibridaziora iritsiz, narratiboki haren hitzak eta sakonerak ardatz hartuta.

Horrez gain, meta-tematikoa izango litzateke proiektua, emakume artisten egoeraz jarduten duelako, emakume artista baten pentsamendu eta saiakeraren bitartez, eta aldi berean, bigarren emakume artista baten proiektuan bilakatuta.

Muntaiari dagokionez, instalazio moduan erakutsiko da, non 1920.urteko logela bat eraikiko den, paretan bideoa leiho moduan proiekturik. Modu honetan, iragana eta orainaren arteko lotura ikusiko da, emakume artistaren problematika gaur egun mantentzen delako, alegia.

Azaroaren 2an, Nefer Olaizola artistak bisita gidatuak eskainiko ditu, 18:00etatik 20:00etara. (15 minutuko 8 pase egingo ditu).

Izen-emateak: emakumeenetxea@vitoria-gasteiz.city, 945161214 telefonoan edo Emakumeen Etxean (Santa Maria, 11).

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»