Asteazkena, azaroak 10



18:30

'Euskararen bidegurutzean...Jakin, egiten jakin, izaten jakin'

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | IKASTAROA

Euskara, eskola, kultura eta aisia uztartzen dituen ikastaroaren bigarren saioa izango da azaroaren 10ean, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean. Bi ordukoa izango da saioa, 18.30etik 20.30era, eta Kike Amonarrizek eta Iñaki Lazkanok parte hartuko dute.

'Euskararen bidegurutzean...Jakin, egiten jakin, izaten jakin' Oihaneder Euskararen Etxea

Euskara, eskola, kultura eta aisia uztartzen dituen ikastaroaren bigarren saioa izango da azaroaren 10ean, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean. Bi ordukoa izango da saioa, 18.30etik 20.30era, eta Kike Amonarrizek eta Iñaki Lazkanok parte hartuko dute.


19:00

[IDAZLEEKIN SOLASEAN] Miel Anjel Elustondo: Zertan da euskarazko kultura?

Iparralde gizarte etxea, Gasteiz | SOLASALDIA

Euskaraz idatzitako literaturari eskaini nahi diogun txoko honetan, esperientziak, irakurketak, iritziak... bildu nahi ditugu, idazleen eskutik. Patxi Zubizarretak solasaldiak aurkeztu eta dinamizatuko ditu, beti ere literatur sormenaren eta irakurketak sortzen duen plazerraren inguruan. Letren esparruan, errenazimenduko gizona dirudi Miel Anjel Elustondok. Gasteizen errotua, hiriburutik lurraldera zabaldu izan du bere jakingosea- Izaskun Arrueren urratsen atzetik, Abdon Gonzalez de Alaizaren alfabetoa-, eta, Euskal Herri osotik, diasporara -Tonban ehortzirik, Zozoen elean, Western Basque Festival...-; baina nobela beltz baten egile gisara ere harritu gaitu -'Kezko bola batek itoak birikak'. Solaskide eta lekuko aparta, euskal kulturari buruzko elkarrizketan bere begirada zale-zolia deskubritu ahal izango dugu.  

[IDAZLEEKIN SOLASEAN] Miel Anjel Elustondo: Zertan da euskarazko kultura? Iparralde gizarte etxea

Euskaraz idatzitako literaturari eskaini nahi diogun txoko honetan, esperientziak, irakurketak, iritziak... bildu nahi ditugu, idazleen eskutik. Patxi Zubizarretak solasaldiak aurkeztu eta dinamizatuko ditu, beti ere literatur sormenaren eta irakurketak sortzen duen plazerraren inguruan.

Letren esparruan, errenazimenduko gizona dirudi Miel Anjel Elustondok. Gasteizen errotua, hiriburutik lurraldera zabaldu izan du bere jakingosea- Izaskun Arrueren urratsen atzetik, Abdon Gonzalez de Alaizaren alfabetoa-, eta, Euskal Herri osotik, diasporara -Tonban ehortzirik, Zozoen elean, Western Basque Festival...-; baina nobela beltz baten egile gisara ere harritu gaitu -'Kezko bola batek itoak birikak'. Solaskide eta lekuko aparta, euskal kulturari buruzko elkarrizketan bere begirada zale-zolia deskubritu ahal izango dugu.

 



17:00
20:00

'Leihoa inarrosten' , Nefer Olaizola

Emakumeen Etxea / Etxanobe jauregia, Gasteiz | ERAKUSKETA

Erakusketa Virginia Woolfen 'A Room of One's Own' liburuaren berrinterpretazio esperimentala izango litzateke. Animazio esperimental baten bidez, Woolfen argudioak eszenaratzen dira, literaturaren eta bideo artearen arteko hibridaziora iritsiz, narratiboki haren hitzak eta sakonerak ardatz hartuta. Horrez gain, meta-tematikoa izango litzateke proiektua, emakume artisten egoeraz jarduten duelako, emakume artista baten pentsamendu eta saiakeraren bitartez, eta aldi berean, bigarren emakume artista baten proiektuan bilakatuta. Muntaiari dagokionez, instalazio moduan erakutsiko da, non 1920.urteko logela bat eraikiko den, paretan bideoa leiho moduan proiekturik. Modu honetan, iragana eta orainaren arteko lotura ikusiko da, emakume artistaren problematika gaur egun mantentzen delako, alegia. Azaroaren 2an, Nefer Olaizola artistak bisita gidatuak eskainiko ditu, 18:00etatik 20:00etara. (15 minutuko 8 pase egingo ditu). Izen-emateak: emakumeenetxea@vitoria-gasteiz.city, 945161214 telefonoan edo Emakumeen Etxean (Santa Maria, 11).

'Leihoa inarrosten' , Nefer Olaizola Emakumeen Etxea / Etxanobe jauregia

Erakusketa Virginia Woolfen 'A Room of One's Own' liburuaren berrinterpretazio esperimentala izango litzateke. Animazio esperimental baten bidez, Woolfen argudioak eszenaratzen dira, literaturaren eta bideo artearen arteko hibridaziora iritsiz, narratiboki haren hitzak eta sakonerak ardatz hartuta.

Horrez gain, meta-tematikoa izango litzateke proiektua, emakume artisten egoeraz jarduten duelako, emakume artista baten pentsamendu eta saiakeraren bitartez, eta aldi berean, bigarren emakume artista baten proiektuan bilakatuta.

Muntaiari dagokionez, instalazio moduan erakutsiko da, non 1920.urteko logela bat eraikiko den, paretan bideoa leiho moduan proiekturik. Modu honetan, iragana eta orainaren arteko lotura ikusiko da, emakume artistaren problematika gaur egun mantentzen delako, alegia.

Azaroaren 2an, Nefer Olaizola artistak bisita gidatuak eskainiko ditu, 18:00etatik 20:00etara. (15 minutuko 8 pase egingo ditu).

Izen-emateak: emakumeenetxea@vitoria-gasteiz.city, 945161214 telefonoan edo Emakumeen Etxean (Santa Maria, 11).

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»