Barneratu zaitez Gasteizko Erdi Aroko hirigunean, monumentu-multzo izendatutakoan. Bere horretan kontserbatzen du Erdi Aroko trazadura, eta bertatik pasieran ibiltzea hiriaren historia zeharkatzea da; izan ere, antzinako harresia, eraikin zibilak, jauregiak, dorretxeak eta tenpluak ikusiko dituzu, arte gotiko, errenazentista, barroko edo neoklasikoko ereduen artean. Prezioa: 5 € pertsonako. 12 urtetik beherakoak doan (sarrera erreserbatuta). Heldu bakoitzak (18 urtetik gorakoak), gehienez ere, 2 adingaberekin joan ahal izango du.
Erakusketa Virginia Woolfen 'A Room of One's Own' liburuaren berrinterpretazio esperimentala izango litzateke. Animazio esperimental baten bidez, Woolfen argudioak eszenaratzen dira, literaturaren eta bideo artearen arteko hibridaziora iritsiz, narratiboki haren hitzak eta sakonerak ardatz hartuta. Horrez gain, meta-tematikoa izango litzateke proiektua, emakume artisten egoeraz jarduten duelako, emakume artista baten pentsamendu eta saiakeraren bitartez, eta aldi berean, bigarren emakume artista baten proiektuan bilakatuta. Muntaiari dagokionez, instalazio moduan erakutsiko da, non 1920.urteko logela bat eraikiko den, paretan bideoa leiho moduan proiekturik. Modu honetan, iragana eta orainaren arteko lotura ikusiko da, emakume artistaren problematika gaur egun mantentzen delako, alegia. Azaroaren 2an, Nefer Olaizola artistak bisita gidatuak eskainiko ditu, 18:00etatik 20:00etara. (15 minutuko 8 pase egingo ditu). Izen-emateak: emakumeenetxea@vitoria-gasteiz.city, 945161214 telefonoan edo Emakumeen Etxean (Santa Maria, 11).