Oraindik badugu denbora neguko solstizioa prestatzeko. Zer iruditzen zaizu irrintziak egokiro nola bota ikasten hasten bagara? Zatoz ba!! Deitu 636122955 telefonora.
Influencerra izan nahi dut, baina ez dakit nondik hasi. Dirua irabaziko dut? Zein izango da eragina nire egunerokotasunean, nire lanean edo ikasketetan, nire buruan? Entzun mundutxo horretan bizi den Ainhoa Azkue @nebukai -ren istorioak.
Ariketa fisikoak (asanak), arnasketak (pranayama) eta erlaxazioak (savasana) egingo ditugu, era errazean. Eta ipuinak baliatuko ditugu yogaren balioa ezagutzeko. 5 eta 8 urte bitarteko umeentzat.
Erakusketa Virginia Woolfen 'A Room of One's Own' liburuaren berrinterpretazio esperimentala izango litzateke. Animazio esperimental baten bidez, Woolfen argudioak eszenaratzen dira, literaturaren eta bideo artearen arteko hibridaziora iritsiz, narratiboki haren hitzak eta sakonerak ardatz hartuta. Horrez gain, meta-tematikoa izango litzateke proiektua, emakume artisten egoeraz jarduten duelako, emakume artista baten pentsamendu eta saiakeraren bitartez, eta aldi berean, bigarren emakume artista baten proiektuan bilakatuta. Muntaiari dagokionez, instalazio moduan erakutsiko da, non 1920.urteko logela bat eraikiko den, paretan bideoa leiho moduan proiekturik. Modu honetan, iragana eta orainaren arteko lotura ikusiko da, emakume artistaren problematika gaur egun mantentzen delako, alegia. Azaroaren 2an, Nefer Olaizola artistak bisita gidatuak eskainiko ditu, 18:00etatik 20:00etara. (15 minutuko 8 pase egingo ditu). Izen-emateak: emakumeenetxea@vitoria-gasteiz.city, 945161214 telefonoan edo Emakumeen Etxean (Santa Maria, 11).
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |