Ostirala, urriak 29

17:00

Gau Beltza

Kultura Etxea eta Plaza, Gorbeialdea Aramaio | EKITALDIA

Txirritola Euskara Elkartea, Eskolako guraso elkartea eta Lagun Artean dantza taldea ibili dira antolaketa lanetan. Egitaraua hauxe da: 17:00etan, mozorro festa egingo dute Kultura Etxean; 18:00etan, kaleak apainduko dituzte kalabaza eta kriseiluekin; 18:30ean, ipuin kontalariak. Arabazan kontalarien elkartetik, Aramaion izango dira: Aitor Vinagret, 'Otsoen mokaduak' eta Ane Arruagaeta, 'Izarretan idatzia'. 19:30ean, kalejira eta Sorgin Dantza, plazan. Oharrak: 19:30-20:00 tartean: Nardeaga eta plazako argiak itzaliko dira, kalejira eta dantzak irauten duen bitartean.

Gau Beltza Kultura Etxea eta Plaza

Txirritola Euskara Elkartea, Eskolako guraso elkartea eta Lagun Artean dantza taldea ibili dira antolaketa lanetan. Egitaraua hauxe da: 17:00etan, mozorro festa egingo dute Kultura Etxean; 18:00etan, kaleak apainduko dituzte kalabaza eta kriseiluekin; 18:30ean, ipuin kontalariak. Arabazan kontalarien elkartetik, Aramaion izango dira: Aitor Vinagret, 'Otsoen mokaduak' eta Ane Arruagaeta, 'Izarretan idatzia'.

19:30ean, kalejira eta Sorgin Dantza, plazan.

Oharrak:

19:30-20:00 tartean: Nardeaga eta plazako argiak itzaliko dira, kalejira eta dantzak irauten duen bitartean.

17:30

[JOLASAK FAMILIAN] Munduko jolasak

Falerina lorategia, Gasteiz | TAILERRA

Lantegi hauetan familia giroan elkarrekin jolas egiteko parada izango dute, eta aldi berean, gurasoen eta seme-alaben artean euskararen erabilera sustatzeko espazioak sortzeko balio dute. Saio honetan munduko jolas ezberdinak ezagutzeko aukera izango dute. 

[JOLASAK FAMILIAN] Munduko jolasak Falerina lorategia

Lantegi hauetan familia giroan elkarrekin jolas egiteko parada izango dute, eta aldi berean, gurasoen eta seme-alaben artean euskararen erabilera sustatzeko espazioak sortzeko balio dute. Saio honetan munduko jolas ezberdinak ezagutzeko aukera izango dute. 

17:30

[GURASOLAGUN] Ibon magoa

Kultura Etxea, Aiaraldea Amurrio | FAMILIA JARDUERA

Ibon Magoak hainbat truko eskainiko ditu eta horren ostean irakatsiko du beste batzuk nola egiten diren etxean praktikatzeko. Plaza mugatuak! Izena ematea: 607673744

[GURASOLAGUN] Ibon magoa Kultura Etxea

Ibon Magoak hainbat truko eskainiko ditu eta horren ostean irakatsiko du beste batzuk nola egiten diren etxean praktikatzeko. Plaza mugatuak! Izena ematea: 607673744

18:00

Arimen gaua: Beldurrezko labirintioa

Faktoria, Aiaraldea Laudio | PROPOSAMENA

12 - 16 urte bitarteko gazteei bideratutako ekintza. Xanduli manduli, kikirriki…  Faktoria beldurraren etxea bilakatuko dugu. Kandelak piztuta parte hartzaileek handik ateratzeko modua topatu beharko dute, bidean hamaika sorpresa, susto, oihu  eta kalabaza. Gauak duen arima ez da beti berdina, zuk erabaki sari edo ziria!>

Arimen gaua: Beldurrezko labirintioa Faktoria

12 - 16 urte bitarteko gazteei bideratutako ekintza. Xanduli manduli, kikirriki…  Faktoria beldurraren etxea bilakatuko dugu. Kandelak piztuta parte hartzaileek handik ateratzeko modua topatu beharko dute, bidean hamaika sorpresa, susto, oihu  eta kalabaza. Gauak duen arima ez da beti berdina, zuk erabaki sari edo ziria!>

18:30

'Pereirak dioenez', Antonio Tabucchi

Gaubeako Liburutegia, Añana Gaubea | IRAKURLE KLUBA

Pereirak dioenez.… Halaxe hasten dira nobela honetako paragrafo asko eta asko. Antonio Tabucchiren eleberri bikaina euskarara ekarri du Fernando Reyk. 

'Pereirak dioenez', Antonio Tabucchi Gaubeako Liburutegia

Pereirak dioenez.… Halaxe hasten dira nobela honetako paragrafo asko eta asko. Antonio Tabucchiren eleberri bikaina euskarara ekarri du Fernando Reyk. 

19:00

'Ogiak hizketan baleki', Mamiak kolektiboa

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | ANTZERKIA

Diziplina ezberdinetako sei sortzailez osatuta dago Mamiak kolektiboa: Marina Suarez (zuzendari eszenikoa), Irantzu Lekue (arte zuzendaria), Josune Velez de Mendizabal (aktorea), Edu Zelaieta (gidoilaria), Ander Gondra (ikerketa historikoa) eta Txema Ramirez de la Piscina (komunikazio arduraduna). Antzerki performatikoa aurkeztuko dute.

'Ogiak hizketan baleki', Mamiak kolektiboa Oihaneder Euskararen Etxea

Diziplina ezberdinetako sei sortzailez osatuta dago Mamiak kolektiboa: Marina Suarez (zuzendari eszenikoa), Irantzu Lekue (arte zuzendaria), Josune Velez de Mendizabal (aktorea), Edu Zelaieta (gidoilaria), Ander Gondra (ikerketa historikoa) eta Txema Ramirez de la Piscina (komunikazio arduraduna). Antzerki performatikoa aurkeztuko dute.

19:00

'Ombuaren itzala'

Katekesi aretoa, Aiaraldea Amurrio | IKUS-ENTZUNEZKOA

'Ombuaren itzala' filmaren aurkezpena eta Bertso eskolak plazara ekimena. Bertsolariak: Manu Bendala, Juanjo Respaldiza. Antolatzaileak: Arabako Bertsozale Elkartea Kultur bitartekaria: Lanku

'Ombuaren itzala' Katekesi aretoa

21:00

Kaittin Allende, bakarrizketa umoretsua

Faktoria, Aiaraldea Laudio | BAKARRIZKETA

Bakarrizketa umoretsua eskainiko du Kaitin Allende okondoarrak. Komedialdia Umore Jaialdiko bakarrizketa onenaren saria jaso berri du Allendek.  'Artistak eta kazetariak 1.0' saioa eskainiko du. 

Kaittin Allende, bakarrizketa umoretsua Faktoria

Bakarrizketa umoretsua eskainiko du Kaitin Allende okondoarrak. Komedialdia Umore Jaialdiko bakarrizketa onenaren saria jaso berri du Allendek.  'Artistak eta kazetariak 1.0' saioa eskainiko du. 

17:00
20:00

'Leihoa inarrosten' , Nefer Olaizola

Emakumeen Etxea / Etxanobe jauregia, Gasteiz | ERAKUSKETA

Erakusketa Virginia Woolfen 'A Room of One's Own' liburuaren berrinterpretazio esperimentala izango litzateke. Animazio esperimental baten bidez, Woolfen argudioak eszenaratzen dira, literaturaren eta bideo artearen arteko hibridaziora iritsiz, narratiboki haren hitzak eta sakonerak ardatz hartuta. Horrez gain, meta-tematikoa izango litzateke proiektua, emakume artisten egoeraz jarduten duelako, emakume artista baten pentsamendu eta saiakeraren bitartez, eta aldi berean, bigarren emakume artista baten proiektuan bilakatuta. Muntaiari dagokionez, instalazio moduan erakutsiko da, non 1920.urteko logela bat eraikiko den, paretan bideoa leiho moduan proiekturik. Modu honetan, iragana eta orainaren arteko lotura ikusiko da, emakume artistaren problematika gaur egun mantentzen delako, alegia. Azaroaren 2an, Nefer Olaizola artistak bisita gidatuak eskainiko ditu, 18:00etatik 20:00etara. (15 minutuko 8 pase egingo ditu). Izen-emateak: emakumeenetxea@vitoria-gasteiz.city, 945161214 telefonoan edo Emakumeen Etxean (Santa Maria, 11).

'Leihoa inarrosten' , Nefer Olaizola Emakumeen Etxea / Etxanobe jauregia

Erakusketa Virginia Woolfen 'A Room of One's Own' liburuaren berrinterpretazio esperimentala izango litzateke. Animazio esperimental baten bidez, Woolfen argudioak eszenaratzen dira, literaturaren eta bideo artearen arteko hibridaziora iritsiz, narratiboki haren hitzak eta sakonerak ardatz hartuta.

Horrez gain, meta-tematikoa izango litzateke proiektua, emakume artisten egoeraz jarduten duelako, emakume artista baten pentsamendu eta saiakeraren bitartez, eta aldi berean, bigarren emakume artista baten proiektuan bilakatuta.

Muntaiari dagokionez, instalazio moduan erakutsiko da, non 1920.urteko logela bat eraikiko den, paretan bideoa leiho moduan proiekturik. Modu honetan, iragana eta orainaren arteko lotura ikusiko da, emakume artistaren problematika gaur egun mantentzen delako, alegia.

Azaroaren 2an, Nefer Olaizola artistak bisita gidatuak eskainiko ditu, 18:00etatik 20:00etara. (15 minutuko 8 pase egingo ditu).

Izen-emateak: emakumeenetxea@vitoria-gasteiz.city, 945161214 telefonoan edo Emakumeen Etxean (Santa Maria, 11).

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»