Osteguna, urriak 28



17:00

[EUSKARA MAGALEAN] 'Egunik garrantzitsuena'

Dulantzi, Lautada Dulantzi | IPUIN KONTALARIA

Egitasmo honen bidez, euskararen erabilera sustatu nahi dugu eta hizkuntza transmisioa ziurtatu ume jaio berriak dituzten familia gazteen kideen arteko hizkuntza izan dadin, eskolaratze arteko tartean, umeak hizkuntzak ikasteko eta hitz egiten ikasteko garaian baitaude. 'Egunik garrantzitsuena',  Bego Alabazanekin. Familientzako ipuin tailer-saioa. Norentzat: 0-3 urte bitarteko umeak eta hauen gurasoak. 

[EUSKARA MAGALEAN] 'Egunik garrantzitsuena' Dulantzi

Egitasmo honen bidez, euskararen erabilera sustatu nahi dugu eta hizkuntza transmisioa ziurtatu ume jaio berriak dituzten familia gazteen kideen arteko hizkuntza izan dadin, eskolaratze arteko tartean, umeak hizkuntzak ikasteko eta hitz egiten ikasteko garaian baitaude.

'Egunik garrantzitsuena',  Bego Alabazanekin. Familientzako ipuin tailer-saioa.

Norentzat: 0-3 urte bitarteko umeak eta hauen gurasoak. 


18:00

'Ni neu galtzeta'

Pilarreko gizarte etxeko liburutegia, Gasteiz | IPUIN KONTALARIA

Joana Zigandak eta Iker Uribek bi ipiuin eskainiko dizkigute: egunerokotasunaren gorabeheretan bakarrik geldituko den galtzerdi baten istorioa; eta Xaxardi ardiarena, sasi-ardi kritiko, bakar eta berezia, artaldeari aurre egin eta bere ideiei leial eusten diena. Adina:2-9 urt. Informazio gehiago. Udal Liburutegien Sarea: www.vitoria-gasteiz.org

'Ni neu galtzeta' Pilarreko gizarte etxeko liburutegia

Joana Zigandak eta Iker Uribek bi ipiuin eskainiko dizkigute: egunerokotasunaren gorabeheretan bakarrik geldituko den galtzerdi baten istorioa; eta Xaxardi ardiarena, sasi-ardi kritiko, bakar eta berezia, artaldeari aurre egin eta bere ideiei leial eusten diena.

Adina:2-9 urt.

Informazio gehiago. Udal Liburutegien Sarea: www.vitoria-gasteiz.org


18:00

Munduko etxeak

Aldabeko gizarte etxeko familia liburutegia, Gasteiz | LANTEGIA

Nola bizi dira haurrak beste herrialde batzuetan? Arkitekturaren eskutik, munduko txoko berezienetara bidaiatuko dugu etxe-mota ezberdinak eraikiz. Adina: 5-9 urte. Informazioa gehiago: Udal Liburutegi Sarea.    

Munduko etxeak Aldabeko gizarte etxeko familia liburutegia

Nola bizi dira haurrak beste herrialde batzuetan? Arkitekturaren eskutik, munduko txoko berezienetara bidaiatuko dugu etxe-mota ezberdinak eraikiz.

Adina: 5-9 urte.

Informazioa gehiago: Udal Liburutegi Sarea.

 

 


19:00

'Margarita Molotov', Pez Limbo

Araneko gizarte etxean, Gasteiz | ANTZERKIA

Eraitsitako jatetxe bat. Bi emakume aurrera egiteko prest. Simulakro bat edo agian gehiago... Azken batean, umorearen eta katastrofearen arteko koktel bat. Adina: 16 urtetik aurrera. Informazio gehiago: Udal Liburutegian Sarea: www.vitoria-gasteiz.org

'Margarita Molotov', Pez Limbo Araneko gizarte etxean

Eraitsitako jatetxe bat. Bi emakume aurrera egiteko prest. Simulakro bat edo agian gehiago... Azken batean, umorearen eta katastrofearen arteko koktel bat.

Adina: 16 urtetik aurrera.

Informazio gehiago: Udal Liburutegian Sarea: www.vitoria-gasteiz.org


19:30

[ESKILARAPEKO SOINUAK] Keu Agirretxea

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | KONTZERTUA

Estilo desberdinetan idazten eta interpretatzen duen gitarjolea, abeslaria eta konposatzailea den Keu Agirretxea. Bederatzi lan argitaratu ditu bakarlari gisa, azkena “Ura eta bakea” (2019) eta bere abestietan artista desberdinekin kantatzeko aukera izan du, Jairo Zavala DEPEDRO, Olatz Salvador, Joseba Irazoki, Izaro edo Jon Gurrutxaga, eta baita jotzeko/grabatzeko ere, Pablo Novoa, Pancho Amat, Afrika Bibang eta Amorante besteak beste.

[ESKILARAPEKO SOINUAK] Keu Agirretxea Oihaneder Euskararen Etxea

Estilo desberdinetan idazten eta interpretatzen duen gitarjolea, abeslaria eta konposatzailea den Keu Agirretxea. Bederatzi lan argitaratu ditu bakarlari gisa, azkena “Ura eta bakea” (2019) eta bere abestietan artista desberdinekin kantatzeko aukera izan du, Jairo Zavala DEPEDRO, Olatz Salvador, Joseba Irazoki, Izaro edo Jon Gurrutxaga, eta baita jotzeko/grabatzeko ere, Pablo Novoa, Pancho Amat, Afrika Bibang eta Amorante besteak beste.


19:30

'Esnearen kolorekoa', Nell Leyshon

Ignacio Aldecoa Kultura Etxea, Gasteiz | IRAKURLE KLUBA

Nell Leyshonek mikrokosmos ahaztezina sortu du, indarrez eta samurtasunez betea. Pertsonaia ugarietako bakoitzak bere toki propioa erreklamatzen du urtaroen eta baserriko lanen segidari loturiko garai, bizimodu eta gizarte baten fresko bizi hunkigarri honetan. Koordinatzailea: Iban Zaldua.

'Esnearen kolorekoa', Nell Leyshon Ignacio Aldecoa Kultura Etxea

Nell Leyshonek mikrokosmos ahaztezina sortu du, indarrez eta samurtasunez betea. Pertsonaia ugarietako bakoitzak bere toki propioa erreklamatzen du urtaroen eta baserriko lanen segidari loturiko garai, bizimodu eta gizarte baten fresko bizi hunkigarri honetan.

Koordinatzailea: Iban Zaldua.



17:00
20:00

'Leihoa inarrosten' , Nefer Olaizola

Emakumeen Etxea / Etxanobe jauregia, Gasteiz | ERAKUSKETA

Erakusketa Virginia Woolfen 'A Room of One's Own' liburuaren berrinterpretazio esperimentala izango litzateke. Animazio esperimental baten bidez, Woolfen argudioak eszenaratzen dira, literaturaren eta bideo artearen arteko hibridaziora iritsiz, narratiboki haren hitzak eta sakonerak ardatz hartuta. Horrez gain, meta-tematikoa izango litzateke proiektua, emakume artisten egoeraz jarduten duelako, emakume artista baten pentsamendu eta saiakeraren bitartez, eta aldi berean, bigarren emakume artista baten proiektuan bilakatuta. Muntaiari dagokionez, instalazio moduan erakutsiko da, non 1920.urteko logela bat eraikiko den, paretan bideoa leiho moduan proiekturik. Modu honetan, iragana eta orainaren arteko lotura ikusiko da, emakume artistaren problematika gaur egun mantentzen delako, alegia. Azaroaren 2an, Nefer Olaizola artistak bisita gidatuak eskainiko ditu, 18:00etatik 20:00etara. (15 minutuko 8 pase egingo ditu). Izen-emateak: emakumeenetxea@vitoria-gasteiz.city, 945161214 telefonoan edo Emakumeen Etxean (Santa Maria, 11).

'Leihoa inarrosten' , Nefer Olaizola Emakumeen Etxea / Etxanobe jauregia

Erakusketa Virginia Woolfen 'A Room of One's Own' liburuaren berrinterpretazio esperimentala izango litzateke. Animazio esperimental baten bidez, Woolfen argudioak eszenaratzen dira, literaturaren eta bideo artearen arteko hibridaziora iritsiz, narratiboki haren hitzak eta sakonerak ardatz hartuta.

Horrez gain, meta-tematikoa izango litzateke proiektua, emakume artisten egoeraz jarduten duelako, emakume artista baten pentsamendu eta saiakeraren bitartez, eta aldi berean, bigarren emakume artista baten proiektuan bilakatuta.

Muntaiari dagokionez, instalazio moduan erakutsiko da, non 1920.urteko logela bat eraikiko den, paretan bideoa leiho moduan proiekturik. Modu honetan, iragana eta orainaren arteko lotura ikusiko da, emakume artistaren problematika gaur egun mantentzen delako, alegia.

Azaroaren 2an, Nefer Olaizola artistak bisita gidatuak eskainiko ditu, 18:00etatik 20:00etara. (15 minutuko 8 pase egingo ditu).

Izen-emateak: emakumeenetxea@vitoria-gasteiz.city, 945161214 telefonoan edo Emakumeen Etxean (Santa Maria, 11).

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»