Asteazkena, urriak 27



18:00

'Txoriburu'

Iparralde gizarte etxea, Gasteiz | IPUIN KONTALARIA

Altua, txikia, potoloa, mehea, betaurrekoduna edo betaurrekorik gabea, denok gara ederrak! Horregatik ditu Mirenek horrenbeste txori buruan, bueltaka. Adina: 4-10 urte. Informazio gehiago: Udal Liburutegian Sarea. www.vitoria-gasteiz.org

'Txoriburu' Iparralde gizarte etxea

Altua, txikia, potoloa, mehea, betaurrekoduna edo betaurrekorik gabea, denok gara ederrak! Horregatik ditu Mirenek horrenbeste txori buruan, bueltaka.

Adina: 4-10 urte.

Informazio gehiago: Udal Liburutegian Sarea. www.vitoria-gasteiz.org


19:30

[GAUEKOAK] 'Lazunak azkazaletan'

Landatxo Gizarte Etxea, Gasteiz | IRAKURLE KLUBA

Euskal literaturak ibilbide luze eta oparoa izan du urteetan zehar, baina zer nolako ezagutza dugu ondare literario honen inguruan? Kontziente al gara eleberri, poesia-liburu, ipun-liburu… euskaraz ere irakur daitezkeela? Gazteon irakurzaletasuna xede duen irakurle klub txiki honen helburu nagusia XXI.mendeko idazle euskaldunen proposamen literarioen inguruko eztabaida gune bat sortzea da. Norbanakoen esperientzia pertsonalak abiapuntzutzat hartuta, hilabetean behin proposatzen dugun kultur ekintza dugu helburu. Saio honetan Oihana Aranak idatzitako liburua Lazunak azkazaletan landuko da. Fikzioaren apologia batekin abiatzen da Oihana Aranaren Lazunak azkazaletan poema liburua, gogorarazten diguna ez dugula idazlearen bizitzarik irakurriko orrialdeotan, orpoetako arrakaletan zer ezkutatzen duen jakin nahi duenak jai daukala. Jakin-minetik ari zaigun ahots bat irakurriko dugu poemotan, hain zuzen ere, eta erreparatuko die -sarri ironikoki- gizarteari, zeruko elementuei, harreman sozialei, habitatzen gaituzten espazioei, gorputzari. Izen-emateak: vitoria-gasteiz.org/gauekoak

[GAUEKOAK] 'Lazunak azkazaletan' Landatxo Gizarte Etxea

Euskal literaturak ibilbide luze eta oparoa izan du urteetan zehar, baina zer nolako ezagutza dugu ondare literario honen inguruan? Kontziente al gara eleberri, poesia-liburu, ipun-liburu… euskaraz ere irakur daitezkeela?

Gazteon irakurzaletasuna xede duen irakurle klub txiki honen helburu nagusia XXI.mendeko idazle euskaldunen proposamen literarioen inguruko eztabaida gune bat sortzea da. Norbanakoen esperientzia pertsonalak abiapuntzutzat hartuta, hilabetean behin proposatzen dugun kultur ekintza dugu helburu.

Saio honetan Oihana Aranak idatzitako liburua Lazunak azkazaletan landuko da.

Fikzioaren apologia batekin abiatzen da Oihana Aranaren Lazunak azkazaletan poema liburua, gogorarazten diguna ez dugula idazlearen bizitzarik irakurriko orrialdeotan, orpoetako arrakaletan zer ezkutatzen duen jakin nahi duenak jai daukala. Jakin-minetik ari zaigun ahots bat irakurriko dugu poemotan, hain zuzen ere, eta erreparatuko die -sarri ironikoki- gizarteari, zeruko elementuei, harreman sozialei, habitatzen gaituzten espazioei, gorputzari.

Izen-emateak: vitoria-gasteiz.org/gauekoak


19:30

'Atzerrian lurra garratz'

Principal antzokia, Gasteiz | ANTZERKIA

Aurora Mora bere instalazio artistikoari azken ikutuak ematen ari da, bere bizitza betirako aldatuko duen deia jasotzen duenean. Ekintza gau batean gertatzen da. Auroraren gelan. Aurora Tabakaleran aurkeztu behar duen performanzea entsaiatzen ari da. Bapatean dei bat jasotzen du. Ahizpa da, Kolonbiatik: Ama, ustekabean hil da. Goizean, Bogotara itzultzeko hegaldia hartu behar du. Hortik aurrera, ikuslea, Auroraren doluaren barne bidaian murgilduko da. Doluak berarekin dakar: amorrua, maitasuna, oihua, mina, negarra, sexua, frustrazioa, barrea… Minak dakarren dantza horretan pertsonai ezberdinek habitatuko dute bere gela. Kepa, bere mutil laguna; Eusebio, ama, ahizpa, amona… Errealitatearen eta ametsen munduak nahastuko dira, erritual magikoan. Zuzendaritza: Amancay Gaztañaga. Antzezleak: Ander Lipus, Laura Penagos.

'Atzerrian lurra garratz' Principal antzokia

Aurora Mora bere instalazio artistikoari azken ikutuak ematen ari da, bere bizitza betirako aldatuko duen deia jasotzen duenean.

Ekintza gau batean gertatzen da. Auroraren gelan. Aurora Tabakaleran aurkeztu behar duen performanzea entsaiatzen ari da. Bapatean dei bat jasotzen du. Ahizpa da, Kolonbiatik: Ama, ustekabean hil da. Goizean, Bogotara itzultzeko hegaldia hartu behar du.

Hortik aurrera, ikuslea, Auroraren doluaren barne bidaian murgilduko da. Doluak berarekin dakar: amorrua, maitasuna, oihua, mina, negarra, sexua, frustrazioa, barrea…

Minak dakarren dantza horretan pertsonai ezberdinek habitatuko dute bere gela. Kepa, bere mutil laguna; Eusebio, ama, ahizpa, amona… Errealitatearen eta ametsen munduak nahastuko dira, erritual magikoan.

  • Zuzendaritza: Amancay Gaztañaga.
  • Antzezleak: Ander Lipus, Laura Penagos.


09:55

Beldur barik sinopsi lehiaketa

Online, Araba | LEHIAKETA

Beldur barik jarrera erakusen duen sinopsi lehiaketa. Urriaren 27arte egongo da zabalik parte hartzeko epea. Irabazleen izenak Beldur Barik-en sare sozialetatik iragarriko dira urriaren 29an. Sari banaketa Aguraingo Harresi Aretoan izango da azaroaren 26an. Informazio gehiagorako klikatu hemen.

Beldur barik sinopsi lehiaketa Online

Beldur barik jarrera erakusen duen sinopsi lehiaketa. Urriaren 27arte egongo da zabalik parte hartzeko epea. Irabazleen izenak Beldur Barik-en sare sozialetatik iragarriko dira urriaren 29an.

Sari banaketa Aguraingo Harresi Aretoan izango da azaroaren 26an.

Informazio gehiagorako klikatu hemen.



17:00
20:00

'Leihoa inarrosten' , Nefer Olaizola

Emakumeen Etxea / Etxanobe jauregia, Gasteiz | ERAKUSKETA

Erakusketa Virginia Woolfen 'A Room of One's Own' liburuaren berrinterpretazio esperimentala izango litzateke. Animazio esperimental baten bidez, Woolfen argudioak eszenaratzen dira, literaturaren eta bideo artearen arteko hibridaziora iritsiz, narratiboki haren hitzak eta sakonerak ardatz hartuta. Horrez gain, meta-tematikoa izango litzateke proiektua, emakume artisten egoeraz jarduten duelako, emakume artista baten pentsamendu eta saiakeraren bitartez, eta aldi berean, bigarren emakume artista baten proiektuan bilakatuta. Muntaiari dagokionez, instalazio moduan erakutsiko da, non 1920.urteko logela bat eraikiko den, paretan bideoa leiho moduan proiekturik. Modu honetan, iragana eta orainaren arteko lotura ikusiko da, emakume artistaren problematika gaur egun mantentzen delako, alegia. Azaroaren 2an, Nefer Olaizola artistak bisita gidatuak eskainiko ditu, 18:00etatik 20:00etara. (15 minutuko 8 pase egingo ditu). Izen-emateak: emakumeenetxea@vitoria-gasteiz.city, 945161214 telefonoan edo Emakumeen Etxean (Santa Maria, 11).

'Leihoa inarrosten' , Nefer Olaizola Emakumeen Etxea / Etxanobe jauregia

Erakusketa Virginia Woolfen 'A Room of One's Own' liburuaren berrinterpretazio esperimentala izango litzateke. Animazio esperimental baten bidez, Woolfen argudioak eszenaratzen dira, literaturaren eta bideo artearen arteko hibridaziora iritsiz, narratiboki haren hitzak eta sakonerak ardatz hartuta.

Horrez gain, meta-tematikoa izango litzateke proiektua, emakume artisten egoeraz jarduten duelako, emakume artista baten pentsamendu eta saiakeraren bitartez, eta aldi berean, bigarren emakume artista baten proiektuan bilakatuta.

Muntaiari dagokionez, instalazio moduan erakutsiko da, non 1920.urteko logela bat eraikiko den, paretan bideoa leiho moduan proiekturik. Modu honetan, iragana eta orainaren arteko lotura ikusiko da, emakume artistaren problematika gaur egun mantentzen delako, alegia.

Azaroaren 2an, Nefer Olaizola artistak bisita gidatuak eskainiko ditu, 18:00etatik 20:00etara. (15 minutuko 8 pase egingo ditu).

Izen-emateak: emakumeenetxea@vitoria-gasteiz.city, 945161214 telefonoan edo Emakumeen Etxean (Santa Maria, 11).

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»