Abiapuntua: Lagran. Iraupena: Egun osoa. Altuera gorena: 1439m. Desnibel absolutua: 600m. Luzera: 7 km. Arduraduna: Xabi (747 444 596)
Bertsolariak: Izar Mendiguren, Oihane Perea. Protagonistak: Mikel Goikuria Oiarbide, Aintzira Gorosabel. Antolatzaileak: Zuiako Udala Kultur bitartekaria: Lanku
Txikientzat diseinatutako ibilaldi entretenigarri eta didaktikoa da, familia-giroan egitekoa, non Erdi Aroko hiriguneko bazter ederrenetariko batzuk ikusiko dituzten. Gainera, green ikuspegian oinarrituriko ibilbidea da, ingurunea zaindu eta babesteko pistak nahiz proposamenak ematen baitira. Gure hiriak izen-abizenak zergatik dituen jakin nahi duzue? Eta green capital (hiriburu berdea) zergatik esaten dioten jakin nahi? Argitu bitxikeria horiek eta beste batzuk, eta bihur zaitezte esploradore hiri jasangarri batean. Prezioa: 5 eta 11 urte bitartean 4 €. 12 urtetik aurrera 6 €. 5 urtetik beherakoak doan (sarrera erreserbatuta). Adingabeak ezin dira bakarrik joan, 18 urtetik gorako heldu batekin joan beharko dute. Gehienez ere 4 adingabe heldu bakoitzeko. Harremanetarako: Vitoria-Gasteizko Udala. Turismo-bulegoa. Tel. 945 161 598 turismo@vitoria-gasteiz.org
Lautada eguna Ordoñanan ospatuko da. Goiz osoko egitaraua dago antolatuta, tailer eta musikarekin.
Oltxiak bizitzeko leku baten bila dabiltza, baina inon ez dira ongi etorriak sentitzen. Usain txarra dute, eta gizaki gehienek ez dituzte ondoan nahi. Familiaren dragoia Kirasterriko zabortegian lurreratzen denean, oltxiak berehala sentitzen dira etxean bezala, eta bertan bizitzen jartzea erabakitzen dute. Baina gauzak ez dira euren uste bezain errazak izango, eta Kirasterriko herritarrei frogatu beharko diete elkarrekin bat eginda hiria salba dezaketela.
Elzéard Bouffier da istorio zirraragarri honetako protagonista. Artzain honek urteak eta urteak eman zituen Provenzako landa-eremu zabal batean zuhaitzak landatzen. Hala, lehen alferrik galduta zegoen lurra bizitzaz eta berdetasunez betetako paraje bihurtu zuen. Halaxe kontatzen digu narratzaileak, 1913an hasten den eta hogeita hamar urte geroago amaitzen da. Jean Giono-ren kontakizun eder honek mezu indartsu bezain garrantzitsu bat dakarkigu bizitzaren suntsipenaren aurka. Egilea: Jean Gionno Egokitzapena eta antzerkigintza: Kike Diaz de Rada, Jose Carlos García Zuzendaritza: Jose Carlos García Zuzendaritza laguntzailea: Kike Diaz de Rada Musika konposizioa: Fran Lasuen Antzezlea: Sandra Fdz. Aguirre
Beldur barik jarrera erakusen duen sinopsi lehiaketa. Urriaren 27arte egongo da zabalik parte hartzeko epea. Irabazleen izenak Beldur Barik-en sare sozialetatik iragarriko dira urriaren 29an. Sari banaketa Aguraingo Harresi Aretoan izango da azaroaren 26an. Informazio gehiagorako klikatu hemen.
Erakusketa Virginia Woolfen 'A Room of One's Own' liburuaren berrinterpretazio esperimentala izango litzateke. Animazio esperimental baten bidez, Woolfen argudioak eszenaratzen dira, literaturaren eta bideo artearen arteko hibridaziora iritsiz, narratiboki haren hitzak eta sakonerak ardatz hartuta. Horrez gain, meta-tematikoa izango litzateke proiektua, emakume artisten egoeraz jarduten duelako, emakume artista baten pentsamendu eta saiakeraren bitartez, eta aldi berean, bigarren emakume artista baten proiektuan bilakatuta. Muntaiari dagokionez, instalazio moduan erakutsiko da, non 1920.urteko logela bat eraikiko den, paretan bideoa leiho moduan proiekturik. Modu honetan, iragana eta orainaren arteko lotura ikusiko da, emakume artistaren problematika gaur egun mantentzen delako, alegia. Azaroaren 2an, Nefer Olaizola artistak bisita gidatuak eskainiko ditu, 18:00etatik 20:00etara. (15 minutuko 8 pase egingo ditu). Izen-emateak: emakumeenetxea@vitoria-gasteiz.city, 945161214 telefonoan edo Emakumeen Etxean (Santa Maria, 11).