Larunbata, urriak 23



10:00

[GAUEKOAK] Estanpazio hastapen lantegia II - Kalkografia

Iparralde gizarte etxea, Gasteiz | TAILERRA

Eskuzko estanpazio-teknikei buruzko ikastaro praktikoa. Teknika tradizionalak berreskuratuko ditugu eta gaur egungo prozesuetara egokituko ditugu, kostu txikiaren ikuspegitik, eskuragarria eta etxean aplikatzeko modukoa, non tresna nagusiak zure eskuak, ikasteko gogoa eta material eta tresna eskuragarriak izango diren. Tailer honetan kalkografiaren historia, erabilpenak eta gaur egungo aukerak ezagutuko ditugu: material berriak, tinta ekologikoak, birziklapen-materialak... Kalkografiaren teknika basikoa garatu (punta lehorra) eta gure matrize propioa egingo dugu, gero estanpazioaren prozedura esperimentatzeko. Izen-emateak: vitoria-gasteiz.org/gauekoak

[GAUEKOAK] Estanpazio hastapen lantegia II - Kalkografia Iparralde Gizarte Etxea

Eskuzko estanpazio-teknikei buruzko ikastaro praktikoa.

Teknika tradizionalak berreskuratuko ditugu eta gaur egungo prozesuetara egokituko ditugu, kostu txikiaren ikuspegitik, eskuragarria eta etxean aplikatzeko modukoa, non tresna nagusiak zure eskuak, ikasteko gogoa eta material eta tresna eskuragarriak izango diren.

Tailer honetan kalkografiaren historia, erabilpenak eta gaur egungo aukerak ezagutuko ditugu: material berriak, tinta ekologikoak, birziklapen-materialak... Kalkografiaren teknika basikoa garatu (punta lehorra) eta gure matrize propioa egingo dugu, gero estanpazioaren prozedura esperimentatzeko.

Izen-emateak: vitoria-gasteiz.org/gauekoak


12:15

Gasteiz hiri berdea

Turismo bulegoa, Plaza Berria, Gasteiz | BISITA GIDATUA

Ba al dakizu zergatik esaten dugun jasangarritasuna gure hiriko DNAren parte dela? Ba al zenekien Gasteizen bizi den edonorentzat, gehienez, berdegune batera oinez iristeko 2,5 minutuko distantzia dagoela? Eta kontatu al dizute inoiz hiriak 115.000 zuhaitz baino gehiago dituela kale eta parkeetan eta 250.000 baino gehiago Eraztun Berdean? Bisita gidatu honetan jasangarritasunak bere zentzu guztietan zer esan nahi duen erakutsiko dizugu. Informazio gehiago:  Vitoria-Gasteizko Udala. Turismo-bulegoa. Tel. 945 161 598 turismo@vitoria-gasteiz.org

Gasteiz hiri berdea Turismo bulegoa, Plaza Berria

Ba al dakizu zergatik esaten dugun jasangarritasuna gure hiriko DNAren parte dela? Ba al zenekien Gasteizen bizi den edonorentzat, gehienez, berdegune batera oinez iristeko 2,5 minutuko distantzia dagoela? Eta kontatu al dizute inoiz hiriak 115.000 zuhaitz baino gehiago dituela kale eta parkeetan eta 250.000 baino gehiago Eraztun Berdean? Bisita gidatu honetan jasangarritasunak bere zentzu guztietan zer esan nahi duen erakutsiko dizugu.

Informazio gehiago: 


17:30

'Amaren intxaurrak', Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Erdoñanako kiroldegia, Lautada Donemiliaga | IKUSKIZUNA

Sarreren salmenta Donemiliagako Udaletxean (9:00etatik 14:00etara).

'Amaren intxaurrak', Pirritx, Porrotx eta Marimotots Erdoñanako kiroldegia

Sarreren salmenta Donemiliagako Udaletxean (9:00etatik 14:00etara).


20:00

Korrontzi & Algara

Iradier Arena, Gasteiz | IKUSKIZUNA

Algara Dantza Taldea 2000. urtean Gasteizen sortutako talde bat da. Dantza tradizionalak egiten hasi ziren, baino denbora pasatu ahala, gure dantza tradizional horietan oinarritutako koreografia garaikideak sortzen joan dira, betiko instrumentuen soinuak erabiliz; txistuarena, albokarena edota trikitixarena ere. Aintzinako Euskal Herriko tradizioa jaso eta moldatuz, errepertorio eta molde berriak sortu ditu Korrontzi taldeak Agus Barandiaranen trikitixaren gidaritzapean. Euskal Herriko musika eta tradizioen erakusleiho bihurtu da munduko musika jaialdietan. Orain, bi taldeen indarrak batuta, ikuskizun berri bat aurkeztuko dute, egun horretarako propio egindakoa.

Korrontzi & Algara Iradier Arena

Algara Dantza Taldea 2000. urtean Gasteizen sortutako talde bat da. Dantza tradizionalak egiten hasi ziren, baino denbora pasatu ahala, gure dantza tradizional horietan oinarritutako koreografia garaikideak sortzen joan dira, betiko instrumentuen soinuak erabiliz; txistuarena, albokarena edota trikitixarena ere.

Aintzinako Euskal Herriko tradizioa jaso eta moldatuz, errepertorio eta molde berriak sortu ditu Korrontzi taldeak Agus Barandiaranen trikitixaren gidaritzapean. Euskal Herriko musika eta tradizioen erakusleiho bihurtu da munduko musika jaialdietan.

Orain, bi taldeen indarrak batuta, ikuskizun berri bat aurkeztuko dute, egun horretarako propio egindakoa.


20:00

[EMAKUME SORTZAILEAK PLAZARA] 'Urruna', Tripak kolektiboa

Garaion Sorgingunea, Barrundia | ANTZERKIA

Garaion Sorginguneak antolatu duen Emakume sortzaileak plazara! ekimenaren barruan. Tripak Marina Suarez, Natalia Suarez, Andrea Berbois, Berbois, Maite Mugerza eta Mayi Martiarenak osatzen dute. Baratza aretoko sorkuntza laborategian lan egin ondoren bereganatua zuten eskarmentu eta ikuspegiari jarraituz, Marina Suarez eta Mayi Martiarenak konpainia sortu zuten 2013an beren lanak eskaintzeko asmoarekin. 'Urrunak' leku berezi bat erakusten du, espeleologo batek, bere linterna ezustean piztuta, mundu arrotz batera argia eramango balu bezala.

[EMAKUME SORTZAILEAK PLAZARA] 'Urruna', Tripak kolektiboa Garaion Sorgingunea

Garaion Sorginguneak antolatu duen Emakume sortzaileak plazara! ekimenaren barruan. Tripak Marina Suarez, Natalia Suarez, Andrea Berbois, Berbois, Maite Mugerza eta Mayi Martiarenak osatzen dute. Baratza aretoko sorkuntza laborategian lan egin ondoren bereganatua zuten eskarmentu eta ikuspegiari jarraituz, Marina Suarez eta Mayi Martiarenak konpainia sortu zuten 2013an beren lanak eskaintzeko asmoarekin. 'Urrunak' leku berezi bat erakusten du, espeleologo batek, bere linterna ezustean piztuta, mundu arrotz batera argia eramango balu bezala.



09:55

Beldur barik sinopsi lehiaketa

Online, Araba | LEHIAKETA

Beldur barik jarrera erakusen duen sinopsi lehiaketa. Urriaren 27arte egongo da zabalik parte hartzeko epea. Irabazleen izenak Beldur Barik-en sare sozialetatik iragarriko dira urriaren 29an. Sari banaketa Aguraingo Harresi Aretoan izango da azaroaren 26an. Informazio gehiagorako klikatu hemen.

Beldur barik sinopsi lehiaketa Online

Beldur barik jarrera erakusen duen sinopsi lehiaketa. Urriaren 27arte egongo da zabalik parte hartzeko epea. Irabazleen izenak Beldur Barik-en sare sozialetatik iragarriko dira urriaren 29an.

Sari banaketa Aguraingo Harresi Aretoan izango da azaroaren 26an.

Informazio gehiagorako klikatu hemen.

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Urria
al ar az og ol lr ig
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Azaroa
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          

Urte osoko agenda ikusi »»