Eskuzko estanpazio-teknikei buruzko ikastaro praktikoa. Teknika tradizionalak berreskuratuko ditugu eta gaur egungo prozesuetara egokituko ditugu, kostu txikiaren ikuspegitik, eskuragarria eta etxean aplikatzeko modukoa, non tresna nagusiak zure eskuak, ikasteko gogoa eta material eta tresna eskuragarriak izango diren. Tailer honetan kalkografiaren historia, erabilpenak eta gaur egungo aukerak ezagutuko ditugu: material berriak, tinta ekologikoak, birziklapen-materialak... Kalkografiaren teknika basikoa garatu (punta lehorra) eta gure matrize propioa egingo dugu, gero estanpazioaren prozedura esperimentatzeko. Izen-emateak: vitoria-gasteiz.org/gauekoak
Ba al dakizu zergatik esaten dugun jasangarritasuna gure hiriko DNAren parte dela? Ba al zenekien Gasteizen bizi den edonorentzat, gehienez, berdegune batera oinez iristeko 2,5 minutuko distantzia dagoela? Eta kontatu al dizute inoiz hiriak 115.000 zuhaitz baino gehiago dituela kale eta parkeetan eta 250.000 baino gehiago Eraztun Berdean? Bisita gidatu honetan jasangarritasunak bere zentzu guztietan zer esan nahi duen erakutsiko dizugu. Informazio gehiago: Vitoria-Gasteizko Udala. Turismo-bulegoa. Tel. 945 161 598 turismo@vitoria-gasteiz.org
Manex Agirre eta Erika Lagoma izango dira bertsotan Arantxa Sobrinok jarritako gaiekin. Informazio gehiago: euskeratrebino@gmail.com
Sarreren salmenta Donemiliagako Udaletxean (9:00etatik 14:00etara).
Algara Dantza Taldea 2000. urtean Gasteizen sortutako talde bat da. Dantza tradizionalak egiten hasi ziren, baino denbora pasatu ahala, gure dantza tradizional horietan oinarritutako koreografia garaikideak sortzen joan dira, betiko instrumentuen soinuak erabiliz; txistuarena, albokarena edota trikitixarena ere. Aintzinako Euskal Herriko tradizioa jaso eta moldatuz, errepertorio eta molde berriak sortu ditu Korrontzi taldeak Agus Barandiaranen trikitixaren gidaritzapean. Euskal Herriko musika eta tradizioen erakusleiho bihurtu da munduko musika jaialdietan. Orain, bi taldeen indarrak batuta, ikuskizun berri bat aurkeztuko dute, egun horretarako propio egindakoa.
Garaion Sorginguneak antolatu duen Emakume sortzaileak plazara! ekimenaren barruan. Tripak Marina Suarez, Natalia Suarez, Andrea Berbois, Berbois, Maite Mugerza eta Mayi Martiarenak osatzen dute. Baratza aretoko sorkuntza laborategian lan egin ondoren bereganatua zuten eskarmentu eta ikuspegiari jarraituz, Marina Suarez eta Mayi Martiarenak konpainia sortu zuten 2013an beren lanak eskaintzeko asmoarekin. 'Urrunak' leku berezi bat erakusten du, espeleologo batek, bere linterna ezustean piztuta, mundu arrotz batera argia eramango balu bezala.
Beldur barik jarrera erakusen duen sinopsi lehiaketa. Urriaren 27arte egongo da zabalik parte hartzeko epea. Irabazleen izenak Beldur Barik-en sare sozialetatik iragarriko dira urriaren 29an. Sari banaketa Aguraingo Harresi Aretoan izango da azaroaren 26an. Informazio gehiagorako klikatu hemen.
Erakusketa Virginia Woolfen 'A Room of One's Own' liburuaren berrinterpretazio esperimentala izango litzateke. Animazio esperimental baten bidez, Woolfen argudioak eszenaratzen dira, literaturaren eta bideo artearen arteko hibridaziora iritsiz, narratiboki haren hitzak eta sakonerak ardatz hartuta. Horrez gain, meta-tematikoa izango litzateke proiektua, emakume artisten egoeraz jarduten duelako, emakume artista baten pentsamendu eta saiakeraren bitartez, eta aldi berean, bigarren emakume artista baten proiektuan bilakatuta. Muntaiari dagokionez, instalazio moduan erakutsiko da, non 1920.urteko logela bat eraikiko den, paretan bideoa leiho moduan proiekturik. Modu honetan, iragana eta orainaren arteko lotura ikusiko da, emakume artistaren problematika gaur egun mantentzen delako, alegia. Azaroaren 2an, Nefer Olaizola artistak bisita gidatuak eskainiko ditu, 18:00etatik 20:00etara. (15 minutuko 8 pase egingo ditu). Izen-emateak: emakumeenetxea@vitoria-gasteiz.city, 945161214 telefonoan edo Emakumeen Etxean (Santa Maria, 11).