Egitasmo honen bidez, euskararen erabilera sustatu nahi dugu eta hizkuntza transmisioa ziurtatu ume jaio berriak dituzten familia gazteen kideen arteko hizkuntza izan dadin, eskolaratze arteko tartean, umeak hizkuntzak ikasteko eta hitz egiten ikasteko garaian baitaude. 'Goxotasunean sentitu' saioa Onintze Barberok eta Nerea Nacentak zuzenduko dute. Sentzumenekin experimentatzeko saioa izango da. Norentzat: 0-3 urte bitarteko umeak eta hauen gurasoak. Izen-emate: Irailaren 29ra arte.Prezioa: 30,50€ Erroldatuentzat: 21,35€
Kokitok urte askotako bidai polit baten amaiera ezagutuko du. Bizipen ederretako irlan murgilduko dira amona eta biloba, elkarri agur esateko. Adina: 4 - 8 urte. Informazio gehiago: Udalaren Liburutegi Sarea: www.vitoria-gasteiz.org
Egunero sortzen ditugu zaborrak eta Trakamatrakak erakutsiko digu horiek birziklatuta instrumentuak egiten. Eta musika egiten ere bai! Belarriak eta arima prest zabor-musikarako?
Amets Arzallusen eleberriaren inguruko solasaldia, Olbea euskaldunon elkarteak antolatuta
Beldur barik jarrera erakusen duen sinopsi lehiaketa. Urriaren 27arte egongo da zabalik parte hartzeko epea. Irabazleen izenak Beldur Barik-en sare sozialetatik iragarriko dira urriaren 29an. Sari banaketa Aguraingo Harresi Aretoan izango da azaroaren 26an. Informazio gehiagorako klikatu hemen.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |