Aiarako Gurasolagun taldeak antolatutako ekitaldia. Izen ematea aldez aurretik: 60763744 whatsapp-era. Bakoitzak bere bizikleta eraman behar du etxetik. Berdin dio pedal edo pedal-gabekoak izan. Hiru urtetik gorakoentzat.
Aiaraldeko emakumeentzat. Josune Muñoz San Jose, euskal filologoa, literatur kritikaria, feminista eta Skolastika Literatur Zerbitzuetako zuzendariak gidatuko du. Hilabeteko hirugarren asteazkenean egingo da. Izen ematea: WEB Formularioa / cayala.miren@ayto.araba.eus / 686 58 78 89 .
Lantegi honek gorputzez eta sexualitateaz (bir)jabetzea proposatzen du, gorputzean bertan dauden jakituria eta plazera berreskuratuz, heteropatriarkatuak hainbat urtez desjabetu dizkigun ezagutzak eta jakintzak berreskuratzeko estrategia politiko gisa. Gure gorputzetan murgilduko gara, eta gorputzok desblokeatzen saiatu, bertan dauden altxorrak berreskuratzeko, gure sexualitatea eredu hegemonikoetatik askatzeko eta, halaber, askatasunetik eta gozamenetik berresteko, gure gorputzen eta bizitzen subiranotasuna eta autogestioa aldarri. Trebatzailea: Nora Ziarsolo Garate, ikertzaile autonomoa. Heteropatriarkatuak emakumeen gorputzetan dituen eraginak aztertzen ditu, eta eragin horien ondorioak ikertzen, emakumeek beren buruarekin, gainerakoekin eta munduarekin duten harremanari dagokionez. 2021eko urriak 20 eta 27 eta azaroak 3 eta 10. Izena eman: https://labur.eus/YrpSV
Maria eta Amlaren mundu harrigarria izeneko liburuak mundu zoragarri batera eramango zaitu. Gaua izeneko ipuinak, berriz, basoan galtzen den neskatila baten istorioa kontatzen du. Etxera iritsiko ote da? Adina: 4 - 8 urte. Informazio gehiago: Udalaren Liburutegi Sarea: www.vitoria-gasteiz.org
Ikasturte berriarekin, badator Errigoraren lehen kanpaina: Nafar hegoaldeko uzta Euskarari Puzka. Oraingoan, Errigoraren magalean jaio den Agerraldia ekimenari eta orain artean honek egindako lanari azpimarra berezia egingo diote, eta horretarako, hainbat txokotan honi buruzko aurkezpen saio bereziak antolatu dituzte.
Zabalganako Euskara Taldeak antolatuta auzoko parkeetan euskaraz aritzeko ekimenaren barruan.
Hondarribia, 1943. Martin gazteak familiaren baserrian lan egiten du. Haren ama Comette sare klandestinoan dabil. Martinek bizitza betiko aldatuko dion harreman bat biziko du pilotu iheslari batekin. Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake. Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira urriaren 13tik aurrera. Goizeko 10etatik aurrera irekiko dira hirurak: Bibe plataforman Telefonoz eskatuta (615.986.832), 10:00etatik 12:00etara oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
Beldur barik jarrera erakusen duen sinopsi lehiaketa. Urriaren 27arte egongo da zabalik parte hartzeko epea. Irabazleen izenak Beldur Barik-en sare sozialetatik iragarriko dira urriaren 29an. Sari banaketa Aguraingo Harresi Aretoan izango da azaroaren 26an. Informazio gehiagorako klikatu hemen.