Familian jolasteko saioak. Aurretik izena eman behar da: 607673744.
Matxalen Garminde Araluzek gidatuko du eta hilabetero hirugarren asteartean egingo da. Laia Eskolak antolatuta.
Amesgaiztoen herrialdean bizi naiz. Miseriak sehaskatik bota ninduen, eta inork ez nau erreklamatzen, ezta maite ere. Ez naiz inoren gorputza, bai ordea haragi puxka guztientzat. Zaharra, ez dut usainik, ez berorik, ez kolorerik. Adina: 4-7 urte. Informazio gehiago: Udalaren Liburutegi Sarea: www.vitoria-gasteiz.org
Zirkuaren eta globoflexiaren munduak narrazioaren munduarekin egiten du topo, pailazo bihurri batek istorioak dibertimendu handiz kontatzen dituenean. Luz Maia Usabiagarekin. Informazio gehiago: Udalaren Liburutegi Sarea: www.vitoria-gasteiz.org
Tailer honetan aukeratutako liburu bat 6 saio ezberdinetan irakurri eta aztertuko dugu. Dinamizatzaile baten laguntzarekin bi astero taldeak liburuaren atal bat hausnartuko du. Hautatutako lehenengo irakurketa Ander Izagirreren 'Txernobil txiki bat etxe bakoitzean', liburua izango da. Parte hartzea doakoa da, baina izen ematea beharrezkoa dugu aforoen kontrola egiteko. Informazio gehiago eta izen ematea hemen
SKFK-k (lehen Skunkfunk) moda etikoaren eta kontsumo eta ekoizpen jasangarrien alde egiten du. Mikel Elzo Feijook bere esperientziaz hitz egingo du, eta azalduko du eragin negatiboa nola bihartu positibo, planetari laguntzeko. Informazio gehiago: Udalaren Liburutegi Sarea: www.vitoria-gasteiz.org
Beldur barik jarrera erakusen duen sinopsi lehiaketa. Urriaren 27arte egongo da zabalik parte hartzeko epea. Irabazleen izenak Beldur Barik-en sare sozialetatik iragarriko dira urriaren 29an. Sari banaketa Aguraingo Harresi Aretoan izango da azaroaren 26an. Informazio gehiagorako klikatu hemen.
Urriaren 26tik abenduaren 21era bitartean, Euskara ludikoa haurrentzat izeneko programa eskaini nahi du Udalak. Euskara modu entretenigarrian ikasteko proposamena da honako hau. Bi adin-talderi zuzenduta egongo dira saioak: 6-9 urte arteko haurrak eta 10-12 urte artekoak. Astearteetan izango dira, gizarte-etxeko areto nagusian, honako ordutegi hauetan: 17:30etik 18:30era 6-9 urteko umeak eta 18:30etik 19:30era 10-12 urtekoak. Izena emateko epea urriaren 19ra arte izango da. Izena emateko eta informazio gehiago jasotzeko, idatzi euskeratrebino@gmail.com helbide elektronikora edo deitu 945360018 telefonora.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |