Gazteen artean euskara sustatzeko ekintzak. Izena emateko epea ekintzaren asteko astelehenean amaituko da. Izen ematea euskara@amurrio.eus helbidean egin behar da, ondorengo informazioa zehaztuta: partaidearen izen-abizenak, NAN zenbakia, telefonoa, emaila eta adina. Ekintza guztiak 14 urtetik gorako gazteei bideratuak daude. Amurrion erroldatuek lehentasuna izango dute.
Ikasle gazteeentzat. DHB-3 Batxi eeta Unibertsitatea. Patxi Zubizarretarekin. Irakurleak, ereduak, baliabideak. Izen ematea Ignacio Aldekoa Kultura Etxearen web orrian eta ccuinfantil@araba.eus posta elektronikoan. Urrian eta azaroan, larunbatetan, izango da lantegia, urriaren 9an hasi eta azaroaren 20ra arte.
Eñaut Zubizarreta Mendieta aretxabaletarraren proiektua da Trigger. Biolontxelo kontzertu berezia eskainiko dute Faktorian, hiru partaiderekin: hardcorea, stonerra, flamenkoa, technoa... Emanaldiaren ostean tokiko produktu ekologikoekin afaltzeko aukera egongo da (mahaia erreserbatu nahi ezkero, deitu edo idatzi 722 84 67 62 telefono zenbakira).
Beldur barik jarrera erakusen duen sinopsi lehiaketa. Urriaren 27arte egongo da zabalik parte hartzeko epea. Irabazleen izenak Beldur Barik-en sare sozialetatik iragarriko dira urriaren 29an. Sari banaketa Aguraingo Harresi Aretoan izango da azaroaren 26an. Informazio gehiagorako klikatu hemen.
Urriaren 26tik abenduaren 21era bitartean, Euskara ludikoa haurrentzat izeneko programa eskaini nahi du Udalak. Euskara modu entretenigarrian ikasteko proposamena da honako hau. Bi adin-talderi zuzenduta egongo dira saioak: 6-9 urte arteko haurrak eta 10-12 urte artekoak. Astearteetan izango dira, gizarte-etxeko areto nagusian, honako ordutegi hauetan: 17:30etik 18:30era 6-9 urteko umeak eta 18:30etik 19:30era 10-12 urtekoak. Izena emateko epea urriaren 19ra arte izango da. Izena emateko eta informazio gehiago jasotzeko, idatzi euskeratrebino@gmail.com helbide elektronikora edo deitu 945360018 telefonora.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |