Parkour eta eskaladaren oinarrizko teknikak banan-banan azalduko dira eta praktikan jartzeko aukera izango dute parte hartzaileek hiru tailerretan. Espazio bakoitzak eskaintzen dituen berezitasunei garrantzia emango zaie toki bakoitzak besteekin konparatuta dituen aldeak ikusi eta baloratzeko.Izen-emateak:vitoria-gasteiz.org/gauekoak
Araba Bizirik plataformaren aurkezpena eta aroztegiaren inguruko hitzaldia Gorka Laurnagaren eskutik.
Asteklimaren barruan. Mendialdeko Kuadrillak antolatuta.
Eus-Karria irakurketa taldearen hitzordua. Irekia da. Ikasturtean zehar aukeratuko dituzten liburuen inguruan solastuko dira. Animatu!
Mulixka Dantza Taldearen koreografiak, Iñaki Perurenaren poemak eta Palaciosen musika uztartzen ditu ikuskizunak. Doan. Osasun neurriak direla eta, edukiera mugatuta egongo da eta iristen den ordenaren arabera osatuko da.
La Pulgaren ikuskizun berriaren estreinaldia. Txalapartaren eta flamenkoaren arteko fusioa. Txalaparta : Mikel Aveiro eta Adrian Larrañaga. Kitarra: Aitor Escobar. Ahotsa: Angel López de Toro. Perkusioa: Dario Campos. Dantza: Askoa Etxebarrieta Lasheras, La Pulga.
Barneratu zaitez Gasteizko Erdi Aroko hirigunean, monumentu-multzo izendatutakoan. Bere horretan kontserbatzen du Erdi Aroko trazadura, eta bertatik pasieran ibiltzea hiriaren historia zeharkatzea da; izan ere, antzinako harresia, eraikin zibilak, jauregiak, dorretxeak eta tenpluak ikusiko dituzu, arte gotiko, errenazentista, barroko edo neoklasikoko ereduen artean. Prezioa: 5 € pertsonako. 12 urtetik beherakoak doan (sarrera erreserbatuta). Heldu bakoitzak (18 urtetik gorakoak), gehienez ere, 2 adingaberekin joan ahal izango du.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |