Igandea, irailak 19



08:30

[GEUREKIN MENDIRA] Bikirrio

Mendizorrotza, Gasteiz | MENDI IRTEERA

Abiapuntua: Gordexola. Iraupena: Goiza. Altuera gorena: 666mDesnibel absolutua: 643m. Luzera: 11 km. Arduraduna: Joserra (675702457). OHARRAK: Irteera-gunea: Mendizorrotzako aparkalekua (Beti Jai frontoien aurrean), 8:30ean. Gasolina txango bakoitzean parte hartzen duten guztien artean ordainduko da. Irteeraren denbora kalkulatzeko, kontuan izan ibilbidearen iraupenaz gain abiapuntura iritsi beharra. "Goiza" ipini dugunean, beranduenik 14:30-15:00ak aldera Gasteizen izatea kalkulatzen dugu. Kontaktua: geurekinmendira@geuelkartea.eus . Pandemiak eragindako egoera dela eta, izena ematea beharrezkoa da.

[GEUREKIN MENDIRA] Bikirrio Beti Jai frontoiak

Abiapuntua: Gordexola. Iraupena: Goiza. Altuera gorena: 666m
Desnibel absolutua: 643m. Luzera: 11 km. Arduraduna: Joserra (675702457). OHARRAK: Irteera-gunea: Mendizorrotzako aparkalekua (Beti Jai frontoien aurrean), 8:30ean. Gasolina txango bakoitzean parte hartzen duten guztien artean ordainduko da. Irteeraren denbora kalkulatzeko, kontuan izan ibilbidearen iraupenaz gain abiapuntura iritsi beharra. "Goiza" ipini dugunean, beranduenik 14:30-15:00ak aldera Gasteizen izatea kalkulatzen dugu. Kontaktua: geurekinmendira@geuelkartea.eus . Pandemiak eragindako egoera dela eta, izena ematea beharrezkoa da.


11:30

Mendixurko hegaztiak

Mendixurko sarrera, Lautada Barrundia | BISITA GIDATUA

Ibilbide ornitologikoa. Doan.

Mendixurko hegaztiak Mendixurko sarrera

Ibilbide ornitologikoa. Doan.


11:30

Gasteizko Erdi Aroko hirigunea

Turismo bulegoa, Plaza Berria, Gasteiz | BISITA GIDATUA

Barneratu zaitez Gasteizko Erdi Aroko hirigunean, monumentu-multzo izendatutakoan. Bere horretan kontserbatzen du Erdi Aroko trazadura, eta bertatik pasieran ibiltzea hiriaren historia zeharkatzea da; izan ere, antzinako harresia, eraikin zibilak, jauregiak, dorretxeak eta tenpluak ikusiko dituzu, arte gotiko, errenazentista, barroko edo neoklasikoko ereduen artean.  Prezioa: 5 € pertsonako. 12 urtetik beherakoak doan (sarrera erreserbatuta). Heldu bakoitzak (18 urtetik gorakoak), gehienez ere, 2 adingaberekin joan ahal izango du.

Gasteizko Erdi Aroko hirigunea Turismo bulegoa, Plaza Berria

Barneratu zaitez Gasteizko Erdi Aroko hirigunean, monumentu-multzo izendatutakoan. Bere horretan kontserbatzen du Erdi Aroko trazadura, eta bertatik pasieran ibiltzea hiriaren historia zeharkatzea da; izan ere, antzinako harresia, eraikin zibilak, jauregiak, dorretxeak eta tenpluak ikusiko dituzu, arte gotiko, errenazentista, barroko edo neoklasikoko ereduen artean. 

Prezioa: 5 € pertsonako. 12 urtetik beherakoak doan (sarrera erreserbatuta).

Heldu bakoitzak (18 urtetik gorakoak), gehienez ere, 2 adingaberekin joan ahal izango du.


12:30

Txikientzako Gasteiz

Turismo bulegoa, Plaza Berria, Gasteiz | BISITA GIDATUA

Txikientzat diseinatutako ibilaldi entretenigarri eta didaktikoa da, familia-giroan egitekoa, non Erdi Aroko hiriguneko bazter ederrenetariko batzuk ikusiko dituzten. Gainera, green ikuspegian oinarrituriko ibilbidea da, ingurunea zaindu eta babesteko pistak nahiz proposamenak ematen baitira. Gure hiriak izen-abizenak zergatik dituen jakin nahi duzue? Eta green capital (hiriburu berdea) zergatik esaten dioten jakin nahi? Argitu bitxikeria horiek eta beste batzuk, eta bihur zaitezte esploradore hiri jasangarri batean. Prezioa: 5 eta 11 urte bitartean 4 €. 12 urtetik aurrera 6 €. 5 urtetik beherakoak doan (sarrera erreserbatuta). Adingabeak ezin dira bakarrik joan, 18 urtetik gorako heldu batekin joan beharko dute. Gehienez ere 4 adingabe heldu bakoitzeko. Harremanetarako: Vitoria-Gasteizko Udala. Turismo-bulegoa. Tel. 945 161 598 turismo@vitoria-gasteiz.org  

Txikientzako Gasteiz Turismo bulegoa, Plaza Berria

Txikientzat diseinatutako ibilaldi entretenigarri eta didaktikoa da, familia-giroan egitekoa, non Erdi Aroko hiriguneko bazter ederrenetariko batzuk ikusiko dituzten. Gainera, green ikuspegian oinarrituriko ibilbidea da, ingurunea zaindu eta babesteko pistak nahiz proposamenak ematen baitira.

Gure hiriak izen-abizenak zergatik dituen jakin nahi duzue? Eta green capital (hiriburu berdea) zergatik esaten dioten jakin nahi? Argitu bitxikeria horiek eta beste batzuk, eta bihur zaitezte esploradore hiri jasangarri batean.

Prezioa: 5 eta 11 urte bitartean 4 €. 12 urtetik aurrera 6 €. 5 urtetik beherakoak doan (sarrera erreserbatuta).

Adingabeak ezin dira bakarrik joan, 18 urtetik gorako heldu batekin joan beharko dute. Gehienez ere 4 adingabe heldu bakoitzeko.

Harremanetarako:

 


13:30

Laize MC

Plaza Nagusia, Arabako Errioxa Oion | KONTZERTUA

Euskal rapan aritzen den Barakaldoko neska gaztea da Laize. Hamalau urterekin errimatzen hasi zenetik Euskal Herriko toki ezberdinetan kontzertuak eskaintzen ibili da. Harentzat rapa injustiziak salatzeko eta giza eskubideak defendatzeko arma bat da. Abesti bakoitzean erritmo ezberdinak nahasiz, jaia eta borroka batera joan daitezkela erakutsi nahi du. Hasiberria izanda ere, rapan ezarrita dagoen irudi androzentrista eta harroputza feminista, iraultzaile eta euskalduna bihurtzea du helburu.

Laize MC Plaza Nagusia

Euskal rapan aritzen den Barakaldoko neska gaztea da Laize. Hamalau urterekin errimatzen hasi zenetik Euskal Herriko toki ezberdinetan kontzertuak eskaintzen ibili da. Harentzat rapa injustiziak salatzeko eta giza eskubideak defendatzeko arma bat da. Abesti bakoitzean erritmo ezberdinak nahasiz, jaia eta borroka batera joan daitezkela erakutsi nahi du. Hasiberria izanda ere, rapan ezarrita dagoen irudi androzentrista eta harroputza feminista, iraultzaile eta euskalduna bihurtzea du helburu.


17:30

'Maya erlea, urrezko esfera'

Harresi Aretoa, Agurain | ZINEMA

Maya Erleak eta bere lagunik onenak, Willik, printzesa inurria erreskatatuko dute, eta intsektuen arteko gudu epiko batean murgilduko dira; mundu ezezagunetara eramango dituena eta bi erleen adiskidetasuna probatuko duena.

'Maya erlea, urrezko esfera' Harresi Aretoa

Maya Erleak eta bere lagunik onenak, Willik, printzesa inurria erreskatatuko dute, eta intsektuen arteko gudu epiko batean murgilduko dira; mundu ezezagunetara eramango dituena eta bi erleen adiskidetasuna probatuko duena.


19:00

'Ez da kasualitatea', bertso saio musikatua

San Anton plaza, Aiaraldea Amurrio | BERTSO SAIOA

Ez da kasualitatea lau bertsolariak eta gai-jartzailea emakumezkoak izatea. Hortik izenburua, oraindik, zoritxarrez, gizonezkoz osaturiko saioak baino ez baitira kasualitatez izaten. 'Ez da kasualitatea': umorea, jolasa, gogoeta, emakumeon arteko konplizitatea, musika eta bertsoa uztartzen dituen saioa. Bertsolariak: Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Oihana Bartra Gai- jartzailea: Izar Mendiguren Musikariak: Ixak Arruti, Gari Otamendi   Sarrera doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da, Covid dela eta.

'Ez da kasualitatea', bertso saio musikatua San Anton plaza

Ez da kasualitatea lau bertsolariak eta gai-jartzailea emakumezkoak izatea. Hortik izenburua, oraindik, zoritxarrez, gizonezkoz osaturiko saioak baino ez baitira kasualitatez izaten. 'Ez da kasualitatea': umorea, jolasa, gogoeta, emakumeon arteko konplizitatea, musika eta bertsoa uztartzen dituen saioa.

Bertsolariak: Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Oihana Bartra

Gai- jartzailea: Izar Mendiguren

Musikariak: Ixak Arruti, Gari Otamendi

 

Sarrera doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da, Covid dela eta.


19:00

'Festamentua, Tio Teronen semeak

Herriko plaza, Lautada Dulantzi | IKUSKIZUNA

Lagun talde ezaguna gertaera deserosoan elkartu da: hileta batean. Ahalik eta ondoen eramaten saiatuko dira, egoerari buelta emateko esperantzare- kin. Ikuskizun orijinala eta berritzailea, umorez, dantzaz eta melodia itsaskorrez beteta.

'Festamentua, Tio Teronen semeak Herriko plaza

Lagun talde ezaguna gertaera deserosoan elkartu da: hileta batean. Ahalik eta ondoen eramaten saiatuko dira, egoerari buelta emateko esperantzare- kin. Ikuskizun orijinala eta berritzailea, umorez, dantzaz eta melodia itsaskorrez beteta.

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»