Serious Business 2015 urtean sortutako musika taldea da. Aitor Badiola (gitarra elektrikoa, ahotsa), Maria Armendariz (baxu elektrikoa, koruak), Antxon Sarasua (pianoa, teklatuak, koruak) eta Ander Zulaika (bateria, koruak) musikariek osatzen dute; guztiek esperientzia handia dute musika munduan (Alex Ubago, Eñaut Elorrieta, Olatz Salvador, Arima Beltza…). Taldeak blues eta rock estiloak ditu bere musikaren oinarri, baina beste estilo batzuk ere jorratzen ditu, hala nola funk, R&B, pop eta jazz estiloak.
Artista izan nahi zuten. Autolaguntza liburu bat irakurri zuten. Esperentziarik izan ez arren, beraiengan koArtista izan nahi zuten. Autolaguntza liburu bat irakurri zuten. Esperentziarik izan ez arren, beraiengan konfiantza izatea erabaki zuten. Autoestimu gaindosi horren emaitza da Panoli Kabareta. Zirku edota vodevil-aren historian ez dira oroituak izango, baina behintzat barre batzuk botako ditugu. Oharra: 10 koronabirusen artean 9k ez diote graziarik ikusten Panoli Kabaretari.
‘Mari eta Lari’ ipuin eta kantuz osatutako antzezlana da. Meri haurdun dago. Laster izango du umea. Aspaldi ikusi gabeko Mari lagunarekin topo egingo du.
Dupla nekazal ingurune baten musika urbanoa egiten duen taldea da. Hitzesplizituak erabilita, ikutu elektronikoa zein hip-hop-a nahasten dituen pop musika da beraien marka. Aguraineko bikote honek, hilean behin ateratzen zituzten ikus-entzunezko kapituluak Youtuben partekatuz, beraien lehenengo EP-a egiten hasi ziren 2018ko neguan.
Barneratu zaitez Gasteizko Erdi Aroko hirigunean, monumentu-multzo izendatutakoan. Bere horretan kontserbatzen du Erdi Aroko trazadura, eta bertatik pasieran ibiltzea hiriaren historia zeharkatzea da; izan ere, antzinako harresia, eraikin zibilak, jauregiak, dorretxeak eta tenpluak ikusiko dituzu, arte gotiko, errenazentista, barroko edo neoklasikoko ereduen artean. Prezioa: 5 € pertsonako. 12 urtetik beherakoak doan (sarrera erreserbatuta). Heldu bakoitzak (18 urtetik gorakoak), gehienez ere, 2 adingaberekin joan ahal izango du.
Ornitologiari buruzko sarreraikastaroa, hau da, hegaztien zientziari buruzkoa, animalia horiei buruzko alderdi garrantzitsu guztiak ezagutarazteko. Andoni Llosaren eskutik. Astean behin izango da, 8 saio teoriko eta txango bi. Urriaren 14tik abenduaren 2ra arte Salburuko gizarte etxean egingo dute ikastaroa, ostegunetan, 19:00etatik 20:30etara. Taldea osatu ahal izateko irailaren 3rako gutxienez sei lagun izan behar dituzte izena emanda.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |