Esférica Rioja Alaves 2021 jaialdiaren barnean. Jaialdirako sarrera desberdinak erosteko klikatu hemen.
Artista izan nahi zuten. Autolaguntza liburu bat irakurri zuten. Esperentziarik izan ez arren, beraiengan koArtista izan nahi zuten. Autolaguntza liburu bat irakurri zuten. Esperentziarik izan ez arren, beraiengan konfiantza izatea erabaki zuten. Autoestimu gaindosi horren emaitza da Panoli Kabareta. Zirku edota vodevil-aren historian ez dira oroituak izango, baina behintzat barre batzuk botako ditugu. Oharra: 10 koronabirusen artean 9k ez diote graziarik ikusten Panoli Kabaretari.
Kontzertu didaktikoak eta tailerrak material birziklatuarekin egindako musika tresnekin.
Aho zabalik utziko zaituen zirku, antzerki, musika eta pintura konbinazioa. Akrobazia, musika eta antzerkia bi pertsonai samur hauen bihurrikeriak eta abenturak kontatzeko.
Barneratu zaitez Gasteizko Erdi Aroko hirigunean, monumentu-multzo izendatutakoan. Bere horretan kontserbatzen du Erdi Aroko trazadura, eta bertatik pasieran ibiltzea hiriaren historia zeharkatzea da; izan ere, antzinako harresia, eraikin zibilak, jauregiak, dorretxeak eta tenpluak ikusiko dituzu, arte gotiko, errenazentista, barroko edo neoklasikoko ereduen artean. Prezioa: 5 € pertsonako. 12 urtetik beherakoak doan (sarrera erreserbatuta). Heldu bakoitzak (18 urtetik gorakoak), gehienez ere, 2 adingaberekin joan ahal izango du.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |