Zirko eta umorea ardatz nagusi duen ikuskizuna, non trebetasuna eta zentzugabekeria baliabide bihurtzen dira pertsonai grinatsu eta xelebre batentzat.
Tessa Andonegi eta Ainhoa Aierbe aktore ezagunek #MeToo proposamena aurkeztuko dute. Feminismoa berpiztu da, eta berarekin, sekula entzun ez diren tonaka kontzeptu, terminu, berba eta gauza. Txukuntasun pixka bat behar dugu, eta kaos informatibo honi irtenbidea emateko GU gaude, Tessa eta Ainhoa. Zuekin guztiekin bizitzea tokatu zaigun garai zirraragarri honi buruzko hausnarketa bat, ikerketa, argibideak bilatzeko gaude. Zuzendaria: Aitor Gabilondo
Barneratu zaitez Gasteizko Erdi Aroko hirigunean, monumentu-multzo izendatutakoan. Bere horretan kontserbatzen du Erdi Aroko trazadura, eta bertatik pasieran ibiltzea hiriaren historia zeharkatzea da; izan ere, antzinako harresia, eraikin zibilak, jauregiak, dorretxeak eta tenpluak ikusiko dituzu, arte gotiko, errenazentista, barroko edo neoklasikoko ereduen artean. Prezioa: 5 € pertsonako. 12 urtetik beherakoak doan (sarrera erreserbatuta). Heldu bakoitzak (18 urtetik gorakoak), gehienez ere, 2 adingaberekin joan ahal izango du.