Larunbata, ekainak 26

08:30

[GORBEIAKO PARKE NATURALA] Hegaztien kontzertua

Sarriako parketxea, Gorbeialdea Zigoitia | BISITA GIDATUA

Ibilbide zirkularra aditu baten laguntzaz Parke Naturaleko hegazti ezberdinak kantuen bidez identifikatzeko aukera emango diguna. Ekintza gidatua, Parketxearen inguruan 30 min ko kantu ezberdinak jorratuko duen hitzaldi batekin hasiko da. Izen-ematea derrigorrezkoa da eta ekintza burutu baino 48 ordu lehenago egin beharko da. www.gorbeiaparkea.eus  

[GORBEIAKO PARKE NATURALA] Hegaztien kontzertua Sarriako parketxea

Ibilbide zirkularra aditu baten laguntzaz Parke Naturaleko hegazti ezberdinak kantuen bidez identifikatzeko aukera emango diguna. Ekintza gidatua, Parketxearen inguruan 30 min ko kantu ezberdinak jorratuko duen hitzaldi batekin hasiko da. Izen-ematea derrigorrezkoa da eta ekintza burutu baino 48 ordu lehenago egin beharko da. www.gorbeiaparkea.eus

10:00

Zuia Euskaraz Eguna

Gorbeialdea Zuia | JAIA

2021eko Zuia Euskaraz eguna ibiltaria izango da: ibilbide bat egingo dugu bailarako herrietan zehar, eta hainbat geldialdi egingo ditugu. Bidea bizikletaz, autoz... bakoitzak nahi duen bezala egin ahal izango da. Ibilbidea Murgiako plazan hasiko da, 10:00etan. Ondoren, Zaratera joango gara; handik, Jugora, eta, segidan, Domaikiara. Domaikian hamaiketakoa egin ondoren, azken txanpa hasiko da: Aperregitik pasa, eta Bitorianon bukatuko da ibilbidea, bazkalorduan. Orduan, eguraldi onak laguntzen badu, Orora igoko gara, eguna behar bezala bukatzera.

17:00

'Maya erlea, urrezko esfera'

Gorbeia zinemak, Gorbeialdea | ZINEMA

Maya Erleak eta bere lagunik onenak, Willik, printzesa inurria erreskatatuko dute, eta intsektuen arteko gudu epiko batean murgilduko dira; mundu ezezagunetara eramango dituena eta bi erleen adiskidetasuna probatuko duena.

'Maya erlea, urrezko esfera' Gorbeia zinemak

Maya Erleak eta bere lagunik onenak, Willik, printzesa inurria erreskatatuko dute, eta intsektuen arteko gudu epiko batean murgilduko dira; mundu ezezagunetara eramango dituena eta bi erleen adiskidetasuna probatuko duena.

18:00

Nogen + Sua

Iradier Arena, Gasteiz | KONTZERTUA

Nogen + Sua Iradier Arena

18:00

'Liburuak apalean, ipuinak kalean', Ane Gebararekin

Judimendi gizarte etxea, Gasteiz | IPUIN KONTALARIA

'Liburuak apalean, ipuinak kalean', Ane Gebararekin Judimendi gizarte etxea

18:00

Maria Rivero & Tribu Banda

Faktoria, Laudio | KONTZERTUA

Kantari eta konpositore bizkaitarrak bakarkako lehen albuma aurkeztuko digu, Parentesiak, bere alderdirik intimoena agertuz. Letra sakonak eta melodia lasaiak, banda formatuan, jendaurrean abesti bakoitzean emozio, poesia eta soinu mordoa helaraziz. 

Maria Rivero & Tribu Banda Faktoria

Kantari eta konpositore bizkaitarrak bakarkako lehen albuma aurkeztuko digu, Parentesiak, bere alderdirik intimoena agertuz. Letra sakonak eta melodia lasaiak, banda formatuan, jendaurrean abesti bakoitzean emozio, poesia eta soinu mordoa helaraziz. 

18:00

[JUDIMENDIKO JAIAK] Ziztada, Unidad Alavesa, Dupla

Terraza herrikoia, Gasteiz | KONTZERTUA

Judimendi auzoko jaietan Gazte Egunaren programan.

[JUDIMENDIKO JAIAK] Ziztada, Unidad Alavesa, Dupla Terraza herrikoia

Judimendi auzoko jaietan Gazte Egunaren programan.

19:00

'Loa loa laguna'

BARATZA ARETOA, Gasteiz | IKUSKIZUNA

BATERA, kultur proiektuak elkarrekin deialdiaren 2020-2021 edizioan aukeratutako lanetako bat da 'Loa loa, laguna egitasmoa'. Jakintza-alorreko proiektu eszeniko bat da. Euskal lo kanta tradizionalak berreskuratzeko eta hauek transformatzeko asmoz, Maider Lasak, sensualitatea eta sexualitateari buruzko hainbat hausnarketen inguruan, kanta hauen bertsio berriak sortu ditu Malen Iturriren laguntzarekin batera.

'Loa loa laguna' BARATZA ARETOA

‘Mari, Meri eta Lari'

Udaletxeko plaza, Arabako Errioxa Lapuebla de Labarca | ANTZERKIA

Maria Urzelai eta Yogurinha Borovaren eskutik.

‘Mari, Meri eta Lari' Udaletxeko plaza

Maria Urzelai eta Yogurinha Borovaren eskutik.

19:00

[KULTUDABERRIA] Hutsun eta Ortzi

Alberto Acero plaza, Aiaraldea Laudio | KONTZERTUA

Hutsun taldeak eta Ortzi Acosta artistak eskainiko dute 'Urbasa' ikuskizuna.

[KULTUDABERRIA] Hutsun eta Ortzi Alberto Acero plaza

Hutsun taldeak eta Ortzi Acosta artistak eskainiko dute 'Urbasa' ikuskizuna.

20:00

'Amarru', Tor Magoa

Lantziegoko eskola publikoa, Arabako Errioxa Lantziego | HAURRENTZAKO EKINTZA

Sorginkeri, arao eta amarruz betetako ikuskizun parte hartzailea eta umoretsua. Adin guztietako ikusleek magiaren sekretu miresgarriak sentitzeko aukera paregabea izango dute. Gainera, haurrek ez dute soilik magia ikusiko, egingo dute! 4-10 urte bitarteko umeei bereziki gomendatua. Jarduera irekia, plazak bete arte.

'Amarru', Tor Magoa Lantziegoko eskola publikoa

Sorginkeri, arao eta amarruz betetako ikuskizun parte hartzailea eta umoretsua. Adin guztietako ikusleek magiaren sekretu miresgarriak sentitzeko aukera paregabea izango dute. Gainera, haurrek ez dute soilik magia ikusiko, egingo dute!

  • 4-10 urte bitarteko umeei bereziki gomendatua.
  • Jarduera irekia, plazak bete arte.

20:30

[ARABAKO PLAZETAN] 'Errimak bi oinetan', Haatik

Pakea plaza, Arabako Errioxa Bastida | IKUSKIZUNA

Dantza eta bertsoa gurutzatzen den lekuan hasi zen sormen honen bidaia. Konpainiak sormenezko lurralde berriak esploratzen jarraitzen du eta oraingoan bertsolaritzaren soinua mugimendu garaikide bihurtzen du.

[ARABAKO PLAZETAN] 'Errimak bi oinetan', Haatik Pakea plaza

Dantza eta bertsoa gurutzatzen den lekuan hasi zen sormen honen bidaia. Konpainiak sormenezko lurralde berriak esploratzen jarraitzen du eta oraingoan bertsolaritzaren soinua mugimendu garaikide bihurtzen du.

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»