Iholdi Beristain Martinez euskal abeslari eta aktorearekin eta Iker Lauroba abeslariarekin elkarrizketa musikatua izango da goizean zehar Murgiako institutuko ikasleekin.
5,4 km interpretaziozko ibilbidea Zirauntza ibaiaren ertzeetatik aurkitzen den ondare industrialaren aztarnak aztertuko dituena. Izen-ematea derrigorrezkoa da eta ekintza burutu baino 48 ordu lehenago egin beharko da. Arabako Parke Naturalen Zerbitzuak antolatutako ekimena. www.aizkorriaratzparkea.eus
Hiru baso mota ezberdin erakutsiko dizkigun interpretazio ibilbidea. Amezti, pagadi eta koniferen landaketak ezberdinduko ditugu, haien bionaniztasunari erreparatuz. Izen-ematea derrigorrezkoa da eta ekintza burutu baino 48 ordu lehenago egin beharko da. www.gorbeiaparkea.eus
Itur Zuri emakume elkarteak tailer teoriko-praktikoa antolatu du. On Ekin nutrizioaren eskuti.
'Taulara' lehiaketa formatu txikiko antzerki-lan eta bakarrizketentzako deialdi irekia da. Lehenengo edizio honetan hamazazpi lan aurkeztu dira eta hauetako 3 izan dira aukeratuak: Imperfeccionismo mágico konpainiaren 'Euskal western bat'. Mikel Sarasolaren 'Izan nahia. Artekartu konpainiaren 'Hauts artean'. Hiru lan irabazleak aurkeztuko dira.
2009ko Max Saria, errebelazio ikuskizuna. Joseba Sarrionandiak 1995. urtean euskal literaturan mugarri izan den poema liburua argitaratu zuen: 'Hnuy illa nyha majah yahoo'. Bertan, 1985. eta 1995. urteen artean idatzitako olerkiak biltzen ditu, eta 'Hnuy illa' ikuskizuna liburutik aukeratutako poesietan oinarritzen da. Liburuaren 25. urtemuga baliatuko dugu liburuaren eta ikuskizunaren berreskuratze-lana egiteko. Egindakoak jaso eta berriturik, publikoaren esku jarri dugu hain kuttun dugun proiektua. Gidoia eta zuzendaritza: Mireia Gabilondo. Koreografia: Jon Maya. Dantzariak: Alain Maya, Aritz Lopez, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Leire Otamendi, Nerea Vesga, Urko Mitxelena. Jatorrizko musika: Iñaki Salvador
Mss SanSan, Marta Agirre eta Maria Sentis. Musika, dantza eta bideo-proiekzioak.
'Festamendua' ikuskizuna aurkeztu du taldeak.
Saguzarrak hobeto ezagutzeko haur eta familiei zuzendutako ekintza bat da. Parte hartzeko taldea mugatua denez, aldez aurretik erreserbatu beharko da sarrera.
Gaueko hegazti harrapariei buruzko hitzaldia hasieran, eta ondoren, gauean murgilduta, soinuak isilean gozatzeko eta gaueko biztanleak identifikatzen saiatzeko ibilaldia. Izen-ematea derrigorrezkoa da eta ekintza burutu baino 48 ordu lehenago egin beharko da. www.izkiparkea.eus
Ikuskizun honek, musika, piroteknia eta efektu bereziak nahasten ditu ibilbidearen zehar. Su primitiboa eta erritmo sorginduak, ikuslen lilura bihurtzen du.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |