5 kilometrotako ibilbidea Valderejoko gailurrik ezezagunetarikora eramango gaituena, Arrayuelas. Bertatik, Valderejo eta Bovedako bi isurialdeak bereiztu ahal izango dugu. Izen-ematea derrigorrezkoa da eta ekintza burutu baino 48 ordu lehenago egin beharko da. www.valderejoparkea.eus
2 orduko ibilbide lineala (3 kilometro), parke naturaleko txokorik ezezagunenetako bat ezagutzeko: Bujandako ehun urteko erkametzak. Tradizioetan eta elezaharretan zeharreko ibilbidea. Izen-ematea derrigorrezkoa da eta ekintza burutu baino 48 ordu lehenago egin beharko da. www.izkiparkea.eus
Autoedizioa lantzen duen sormen taldea da Txakur Gorria, lau emakumek osatua. Malen Amenabar Larrañaga eta Mariñe Arbeo Astigarraga arduratzen dira irudiaz (ilustrazioez, maketazioaz, diseinuaz…), eta Nerea Ibarzabal Salegi eta Ane Labaka Mayoz, aldiz, testuaz. 'Errealitateak' zortzi narrazioz osatutako bilduma ilustratua da.
Mahukak jazzaren erritmora, afrikar erritmoz betetako kuboak, melodia kutsakorrak barreiatzen dituzten hodiak... Musika birziklatzearekin, sorme- narekin eta irudimenarekin, musika aniztasunarekin eta ingurumenarekiko errespetuarekin elkartzen duen proiektua. Tresnen bitartez mundu berriak ezagutzeko bidaia izango da, betiere, birziklatzea mundu hoberako bidea dela jabetuz. Lau urtetik aurrera.
Euskal musikaren panoramako ahots pertsonaletakoa, 1996. urtean bere izena zeraman 'Anari' diskoa kaleratu zuenetik. Geroztik, 'Habiak', 'Zebra', 'Irla Izan' edo 'Zure aurrekari penalak' eta 'Epilogo bat' diskoak grabatu ditu.
HIGA hizkuntza gutxituetako hiztun gazteen topaketa berritu egin da pandemia egoeragatik eta, 2021ean, e-GA bilakatu da. Berritutako edizio honek hizkuntza-lankidetzarako proiektu-lehiaketa abiatu du eta, orain, behin proposamenak aurkezteko epea bukatuta, topaketaren txanda da. Hitzorduan, poesia, hitzaldi bat, sari-banaketa eta musika izango ditugu. Egitaraua 19:00. Itziar Uriarte: Olerki emanaldia. 19:10. Aurkezpen instituzionala. 19:15. Kike Amonarriz: "Hiztun gazteak hizkuntza biziberritzearen bidegurutzean". 19:35: Ikus-entzuleekin solasaldia. 20:00: Sari-banaketa eta egileekin solasaldia 20:30: Kontzertua: Ibil Bedi taldea.
Gaueko hegazti harrapariei buruzko hitzaldia hasieran, eta ondoren, gauean murgilduta, soinuak isilean gozatzeko eta gaueko biztanleak identifikatzen saiatzeko ibilaldi. Izen-ematea derrigorrezkoa da eta ekintza burutu baino 48 ordu lehenago egin beharko da. www.gorbeiaparkea.eus
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |