Urbasa mendilerroan iparrorratza, mapa, GPS eta lurraren irakurketaren bidez Urbasako pagadietan zehar galtzagorriak, euskal izaki mitologikoak bilatzeko abentura. Donnay Anaien eskutik. Apuntatzeko: www.vitoria-gasteiz.org/gauekoak, gizarte etxeetan eta 010 telefono zenbakian.
Zer egin udaberriko landareekin; xarabeak, extraktuak, olioak, ukenduak… Emalea: Mentxu Amunategi. Leku mugatuak. Izena eman udaletxean edo email honetan: euskara@arabakolautada.eus Matrikula 20 euro.
Aguraingo Uraska elkarteak antolatuta. Antzerkia, dantza eta musika izango dira protagonistak. Izen-ematea: josunebiku@gmail.com, maiatzaren 26a baino lehen. Prezioa: 5 euro (Uraskako bazkideak doan).
Historian zehar, Arabak hainbat gaixotasunen etengabeko astindua jasan behar izan du, eta horrek arrasto izugarriak utzi ditu lurraldean. Bisita honek XV. mendetik XX. mendera bitarteko ibilbidea eskaintzen du, hiriko erdigunean zehar ibiliz, eta informazio historiko ugari ditu hizpide, oso aberasgarriak eta orainarekin oso lotuak. Zeintzuk izan ziren Gasteizko herritarren zerbitzura lan egin zuten lehenbiziko sendagileak? Zein izan zen bizar-zirujauen lana XVI. mendeko izurriteetan? Nola jaso eta zabaldu zen nafarreriaren aurkako txertoa Araban? Eta koleraren aurrean, nola markatu zuen gizartearen ikarak hiriko urbanismoaren etorkizuna? Bisita ez da haurrentzat gomendatzen.
Sorginlarren erraldoi eta buruhandi taldeak 5 urte beteko ditu eta ospatzeko hainbat jarduera antolatu ditu.
Txagrritxu auzoko jaien egitarauaren barne musika produkzio tailerra antolatu dute Papatrauma produktorearekin batera.
Ausart zaitez Txupatinten misterioa argitzen, harrapatu baino lehen. Adina: 8-12. Izen emateak jarduera egin baino bi aste lehenagotik edozein gizarte etxetako edo kirol instalaziotako Argibide Zerbitzuan edo interneten bidez.
Barneratu zaitez Gasteizko Erdi Aroko hirigunean, monumentu-multzo izendatutakoan. Bere horretan kontserbatzen du Erdi Aroko trazadura, eta bertatik pasieran ibiltzea hiriaren historia zeharkatzea da; izan ere, antzinako harresia, eraikin zibilak, jauregiak, dorretxeak eta tenpluak ikusiko dituzu, arte gotiko, errenazentista, barroko edo neoklasikoko ereduen artean. Prezioa: 5 € pertsonako. 12 urtetik beherakoak doan (sarrera erreserbatuta). Heldu bakoitzak (18 urtetik gorakoak), gehienez ere, 2 adingaberekin joan ahal izango du.
Maya Erlea: Ezti jokuak pelikula australiarra da, animaziozkoa. Publiko guztientzako egokia.
Bi pirata gazte anaia galdu baten bila, eguzki erredura larriak dituen banpiro bat, erregina bat forma-aldaketak eta tximino amorratuen armada bat… Sabertooth kapitainak fronte asko ditu irekita galdutako diamante magiko baten bila ari den bitartean.
Antzezlana Artekalek antolatu du. Gonbidapenak maiatzaren 20tik 27ra jaso behar dira, 10:00etatik 13:00etara, gizarte etxean.
Ezagutu itzazu Eva Garcia Saenz de Urturi idazle gasteiztarraren 'El silencio de la ciudad blanca' nobela arrakastatsuaren agertokiak. Nobela pantaila handira eraman da. Bisita hau ez da gomendagarria haurrentzat. Izena emateko: Vitoria-Gasteizko Udala. Turismo-bulegoa. Tel. 945 161 598 turismo@vitoria-gasteiz.org
Askoa Etxebarrieta 'La pulga' eta Miren Amuriza elkarlanean arituko dira ikuskizun honetan.
Iñaki Jauregialtzo Beitiaren 'Jaltzoren' erakusketa.