Igandea, maiatzak 23



11:30

Gasteizko Erdi Aroko hirigunea

Turismo bulegoa, Plaza Berria, Gasteiz | BISITA GIDATUA

Barneratu zaitez Gasteizko Erdi Aroko hirigunean, monumentu-multzo izendatutakoan. Bere horretan kontserbatzen du Erdi Aroko trazadura, eta bertatik pasieran ibiltzea hiriaren historia zeharkatzea da; izan ere, antzinako harresia, eraikin zibilak, jauregiak, dorretxeak eta tenpluak ikusiko dituzu, arte gotiko, errenazentista, barroko edo neoklasikoko ereduen artean.  Prezioa: 5 € pertsonako. 12 urtetik beherakoak doan (sarrera erreserbatuta). Heldu bakoitzak (18 urtetik gorakoak), gehienez ere, 2 adingaberekin joan ahal izango du.

Gasteizko Erdi Aroko hirigunea Turismo bulegoa, Plaza Berria

Barneratu zaitez Gasteizko Erdi Aroko hirigunean, monumentu-multzo izendatutakoan. Bere horretan kontserbatzen du Erdi Aroko trazadura, eta bertatik pasieran ibiltzea hiriaren historia zeharkatzea da; izan ere, antzinako harresia, eraikin zibilak, jauregiak, dorretxeak eta tenpluak ikusiko dituzu, arte gotiko, errenazentista, barroko edo neoklasikoko ereduen artean. 

Prezioa: 5 € pertsonako. 12 urtetik beherakoak doan (sarrera erreserbatuta).

Heldu bakoitzak (18 urtetik gorakoak), gehienez ere, 2 adingaberekin joan ahal izango du.


12:00

'Euskal mitologia', Ane Gebararen eskutik

Santa Katalina lorategi botanikoa, Añana Iruña Oka | IPUIN KONTALARIA

Ipuinen bidez euskal mitologiari buruzko saioa egingo du Ane Gebara ipuin kontalariak. Aldez aurretik sarrera eskuratu behar da Santa Katalinako Lorategi Botanikoaren web orrian.

'Euskal mitologia', Ane Gebararen eskutik Santa Katalina lorategi botanikoa

Ipuinen bidez euskal mitologiari buruzko saioa egingo du Ane Gebara ipuin kontalariak.

Aldez aurretik sarrera eskuratu behar da Santa Katalinako Lorategi Botanikoaren web orrian.


12:30

[FAKTORIA] Chill Mafia

Faktoria, Laudio | KONTZERTUA

[FAKTORIA] Chill Mafia Faktoria

12:30

Txikientzako Gasteiz

Turismo bulegoa, Plaza Berria, Gasteiz | BISITA GIDATUA

Txikientzat diseinatutako ibilaldi entretenigarri eta didaktikoa da, familia-giroan egitekoa, non Erdi Aroko hiriguneko bazter ederrenetariko batzuk ikusiko dituzten. Gainera, green ikuspegian oinarrituriko ibilbidea da, ingurunea zaindu eta babesteko pistak nahiz proposamenak ematen baitira. Gure hiriak izen-abizenak zergatik dituen jakin nahi duzue? Eta green capital (hiriburu berdea) zergatik esaten dioten jakin nahi? Argitu bitxikeria horiek eta beste batzuk, eta bihur zaitezte esploradore hiri jasangarri batean. Prezioa: 5 eta 11 urte bitartean 4 €. 12 urtetik aurrera 6 €. 5 urtetik beherakoak doan (sarrera erreserbatuta). Adingabeak ezin dira bakarrik joan, 18 urtetik gorako heldu batekin joan beharko dute. Gehienez ere 4 adingabe heldu bakoitzeko. Harremanetarako: Vitoria-Gasteizko Udala. Turismo-bulegoa. Tel. 945 161 598 turismo@vitoria-gasteiz.org  

Txikientzako Gasteiz Turismo bulegoa, Plaza Berria

Txikientzat diseinatutako ibilaldi entretenigarri eta didaktikoa da, familia-giroan egitekoa, non Erdi Aroko hiriguneko bazter ederrenetariko batzuk ikusiko dituzten. Gainera, green ikuspegian oinarrituriko ibilbidea da, ingurunea zaindu eta babesteko pistak nahiz proposamenak ematen baitira.

Gure hiriak izen-abizenak zergatik dituen jakin nahi duzue? Eta green capital (hiriburu berdea) zergatik esaten dioten jakin nahi? Argitu bitxikeria horiek eta beste batzuk, eta bihur zaitezte esploradore hiri jasangarri batean.

Prezioa: 5 eta 11 urte bitartean 4 €. 12 urtetik aurrera 6 €. 5 urtetik beherakoak doan (sarrera erreserbatuta).

Adingabeak ezin dira bakarrik joan, 18 urtetik gorako heldu batekin joan beharko dute. Gehienez ere 4 adingabe heldu bakoitzeko.

Harremanetarako:

 


17:00

'Gezur gehiegi', Txoborro magoarekin

Arespalditzako eliza, Aiaraldea Aiara | MAGIA

Magia ikuskizun harrigarria haurrentzat.

'Gezur gehiegi', Txoborro magoarekin Arespalditzako eliza

Magia ikuskizun harrigarria haurrentzat.


17:20

'Sablehortz kapitaina eta diamante magikoa'

Gorbeia Zinemak, Gorbeialdea Zigoitia | ZINEMA

Bi pirata gazte anaia galdu baten bila, eguzki erredura larriak dituen banpiro bat, erregina bat forma-aldaketak eta tximino amorratuen armada bat… Sablehortz kapitainak fronte asko ditu irekita galdutako diamante magiko baten bila ari den bitartean.

'Sablehortz kapitaina eta diamante magikoa' Gorbeia Zinemak

Bi pirata gazte anaia galdu baten bila, eguzki erredura larriak dituen banpiro bat, erregina bat forma-aldaketak eta tximino amorratuen armada bat… Sablehortz kapitainak fronte asko ditu irekita galdutako diamante magiko baten bila ari den bitartean.


17:30

[LAUDIO TOP ZINEMA] 'Ipuin herrikoi berriak'

Laudioalde zinema, Aiaraldea Laudio | ZINEMA

Hontz jaunak, bere zuhaitzera igota, 'Ipuin-Herriko Berriak' egunkaria irakurtzen du goizero-goizero. Bertan, Ipuin-Herrin gertatzen diren istorio zoragarriak kontatzen dira. Baina, batez ere, herriko biztanle guztien ezuste, haserre, esperientzia eta emozioen berri ematen du egunkariak. Zikoina andereñoak, Bele jaunak eta gainerako lagunek kuadrilla dibertigarria osatzen dute. Nahiz eta batzuetan iritzi ezberdinak izan, asko zaintzen dute elkar. Publiko guztientzat Prezioa: 3 €  

[LAUDIO TOP ZINEMA] 'Ipuin herrikoi berriak' Laudioalde zinema

Hontz jaunak, bere zuhaitzera igota, 'Ipuin-Herriko Berriak' egunkaria irakurtzen du goizero-goizero. Bertan, Ipuin-Herrin gertatzen diren istorio zoragarriak kontatzen dira. Baina, batez ere, herriko biztanle guztien ezuste, haserre, esperientzia eta emozioen berri ematen du egunkariak. Zikoina andereñoak, Bele jaunak eta gainerako lagunek kuadrilla dibertigarria osatzen dute. Nahiz eta batzuetan iritzi ezberdinak izan, asko zaintzen dute elkar.

Publiko guztientzat

Prezioa: 3 €

 


18:30

Laburbira 2021

Kultura etxea, Gorbeialdea Aramaio | IKUS-ENTZUNEZKOA

Euskarazko film laburren XVIII. zirkuitua.

Laburbira 2021 Kultura etxea

Euskarazko film laburren XVIII. zirkuitua.



09:00
20:00

[POETAK MAIATZEAN] 'Lur bustian idatziak. Poemak kantuak bertsoak'

Ignacio Aldecoa Kultura Etxea, Gasteiz | ERAKUSKETA

Iñaki Jauregialtzo Beitiaren 'Jaltzoren' erakusketa.

[POETAK MAIATZEAN] 'Lur bustian idatziak. Poemak kantuak bertsoak' Ignacio Aldecoa Kultura Etxea

Iñaki Jauregialtzo Beitiaren 'Jaltzoren' erakusketa.

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»