Bi pirata gazte anaia galdu baten bila, eguzki erredura larriak dituen banpiro bat, erregina bat forma-aldaketak eta tximino amorratuen armada bat… Sablehortz kapitainak fronte asko ditu irekita galdutako diamante magiko baten bila ari den bitartean.
Gorbeialdeko Kuadrillako euskara, ingurumen eta berdintasun zerbitzuek antolatutako jardunaldia ospatuko da. Jardunaldiaren helburua da herritarrak eta administrazioak gogoeta egitera gonbidatzea, hiru korronte ideologiko horien puntu komunak aztertuz eta jendartea eraldatzeko motorea bezala aurkeztea. Hiru gonbidatu izango ditugu: Ainhoa Olaso, Lorea Agirre eta Mikel Otero. Sarrerak hemen: https://entradium.com/events/bide-argiak-jardunaldia-euskalgintza-feminismoa-eta-iraunkortasuna-eraldaketa-sozialerako-estrategiak
Barneratu zaitez Gasteizko Erdi Aroko hirigunean, monumentu-multzo izendatutakoan. Bere horretan kontserbatzen du Erdi Aroko trazadura, eta bertatik pasieran ibiltzea hiriaren historia zeharkatzea da; izan ere, antzinako harresia, eraikin zibilak, jauregiak, dorretxeak eta tenpluak ikusiko dituzu, arte gotiko, errenazentista, barroko edo neoklasikoko ereduen artean. Prezioa: 5 € pertsonako. 12 urtetik beherakoak doan (sarrera erreserbatuta). Heldu bakoitzak (18 urtetik gorakoak), gehienez ere, 2 adingaberekin joan ahal izango du.
Emozioak eta aldarrikapenak kolorearekin hiriko fatxadetan: ezagutu ezazu aire zabaleko arte-galeria bat, lankidetzan sortutako horma-irudiz eratutakoa. Prezioa: 6 € pertsonako. Bisita hau ez da gomendagarria haurrentzat.
4 - 8 urte bitarteko umeak .
Gure lagun eta auzokide Mila, 'Camuñas' izeneko ipuin bat partekatuko du gurekin. 4-8 urte bitarteko adin gomendatuak. Leku mugatuak, erreserbak: 945 46 44 00
Literatura eta musika emanaldia, Xabier Leteren arrastoan sakonduz.
Euskarazko film laburren XVIII. zirkuituaren barruan zazpi laburmetrai proiektatuko dira.
Iñaki Jauregialtzo Beitiaren 'Jaltzoren' erakusketa.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |