Ainhoa Aldazabal Gallastegi eusal filologoa, literatura feministan aditua eta Skolastika taldeko kideak gidatuko du solasaldia.
Zu eta ni ipuin kontalari saioaren inguruan Dorleta Kortazarrek esaten duena zera da, "gutako bakoitza garrantzitsua garelako, barruan daramagun argiak ematen diolako kolorea munduari. Laguntasunean, hezkidetzan, berdintasunean, errespetuan eraikitako ipuinak".
Jolas dinamikak kudeatzeko tailer bat egingo da, jolasten eta jokatzen tarte on bat emateko euskara praktikatu eta gozatu bitartean. Buruhauste jolasak eta Zurezko tribiala izango dugu tartean, Kalaka zurezko jostailuekin. Osasun neurriak direla eta, parte hartzeko ezinbestekoa da izena aldez aurretik ematea: Parte hartzeko 607673744 telefonora deituta. Lekuak, zer esanik ez, mugatuak eta gutxi dira: ez berandutu.
"2019ko abuztuaren hasieratik irailaren erdialdera, 1.730 kilometro egin nituen Txinan, Himalaia mendikatearen magalean. Sekulako erronka fisikoa izan zen". Bere esperientziaren inguruan hitz egingo du Igone Mariezkurrenak.
Iñaki Jauregialtzo Beitiaren 'Jaltzoren' erakusketa.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |