Barneratu zaitez Gasteizko Erdi Aroko hirigunean, monumentu-multzo izendatutakoan. Bere horretan kontserbatzen du Erdi Aroko trazadura, eta bertatik pasieran ibiltzea hiriaren historia zeharkatzea da; izan ere, antzinako harresia, eraikin zibilak, jauregiak, dorretxeak eta tenpluak ikusiko dituzu, arte gotiko, errenazentista, barroko edo neoklasikoko ereduen artean. Prezioa: 5 € pertsonako. 12 urtetik beherakoak doan (sarrera erreserbatuta). Heldu bakoitzak (18 urtetik gorakoak), gehienez ere, 2 adingaberekin joan ahal izango du.
Txikientzat diseinatutako ibilaldi entretenigarri eta didaktikoa da, familia-giroan egitekoa, non Erdi Aroko hiriguneko bazter ederrenetariko batzuk ikusiko dituzten. Gainera, green ikuspegian oinarrituriko ibilbidea da, ingurunea zaindu eta babesteko pistak nahiz proposamenak ematen baitira. Gure hiriak izen-abizenak zergatik dituen jakin nahi duzue? Eta green capital (hiriburu berdea) zergatik esaten dioten jakin nahi? Argitu bitxikeria horiek eta beste batzuk, eta bihur zaitezte esploradore hiri jasangarri batean. Prezioa: 5 eta 11 urte bitartean 4 €. 12 urtetik aurrera 6 €. 5 urtetik beherakoak doan (sarrera erreserbatuta). Adingabeak ezin dira bakarrik joan, 18 urtetik gorako heldu batekin joan beharko dute. Gehienez ere 4 adingabe heldu bakoitzeko. Harremanetarako: Vitoria-Gasteizko Udala. Turismo-bulegoa. Tel. 945 161 598 turismo@vitoria-gasteiz.org
Olerki eta bertso saioa, Itziar Rekalde eta Aroa Arrizubietarekin. Aforo mugatua.
Bi pirata gazte anaia galdu baten bila, eguzki erredura larriak dituen banpiro bat, erregina bat forma-aldaketak eta tximino amorratuen armada bat… Sabertooth kapitainak fronte asko ditu irekita galdutako diamante magiko baten bila ari den bitartean.
Istorio koloretxua eta dibertigarria haurren gozamenerako. Izena eman behar da berdintasuna@cuadrillariojalavesa.com helbidean.
Muskulo taldeak Dejabu panpin laborategiaren 'Arrastoak' antzezlanerako sortutako Domino kantuarekin abiatu zuen bere ibilbidea, 2014an. Geroztik hainbat herri eta aretoetanizan dira eta 2019a diska berrirako kantuak sortzeko baliatu dute, 2020an argitaratu duten 'Esan gabe doa' hain zuzen ere.
Iñaki Jauregialtzo Beitiaren 'Jaltzoren' erakusketa.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |