Ostirala, maiatzak 7



17:20

'Sablehortz kapitaina eta diamante magikoa'

Gorbeia Zinemak, Gorbeialdea Zigoitia | ZINEMA

Bi pirata gazte anaia galdu baten bila, eguzki erredura larriak dituen banpiro bat, erregina bat forma-aldaketak eta tximino amorratuen armada bat… Sablehortz kapitainak fronte asko ditu irekita galdutako diamante magiko baten bila ari den bitartean.

'Sablehortz kapitaina eta diamante magikoa' Gorbeia Zinemak

Bi pirata gazte anaia galdu baten bila, eguzki erredura larriak dituen banpiro bat, erregina bat forma-aldaketak eta tximino amorratuen armada bat… Sablehortz kapitainak fronte asko ditu irekita galdutako diamante magiko baten bila ari den bitartean.


17:30

Gasteizko Erdi Aroko hirigunea

Turismo bulegoa, Plaza Berria, Gasteiz | BISITA GIDATUA

Barneratu zaitez Gasteizko Erdi Aroko hirigunean, monumentu-multzo izendatutakoan. Bere horretan kontserbatzen du Erdi Aroko trazadura, eta bertatik pasieran ibiltzea hiriaren historia zeharkatzea da; izan ere, antzinako harresia, eraikin zibilak, jauregiak, dorretxeak eta tenpluak ikusiko dituzu, arte gotiko, errenazentista, barroko edo neoklasikoko ereduen artean.  Prezioa: 5 € pertsonako. 12 urtetik beherakoak doan (sarrera erreserbatuta). Heldu bakoitzak (18 urtetik gorakoak), gehienez ere, 2 adingaberekin joan ahal izango du.

Gasteizko Erdi Aroko hirigunea Turismo bulegoa, Plaza Berria

Barneratu zaitez Gasteizko Erdi Aroko hirigunean, monumentu-multzo izendatutakoan. Bere horretan kontserbatzen du Erdi Aroko trazadura, eta bertatik pasieran ibiltzea hiriaren historia zeharkatzea da; izan ere, antzinako harresia, eraikin zibilak, jauregiak, dorretxeak eta tenpluak ikusiko dituzu, arte gotiko, errenazentista, barroko edo neoklasikoko ereduen artean. 

Prezioa: 5 € pertsonako. 12 urtetik beherakoak doan (sarrera erreserbatuta).

Heldu bakoitzak (18 urtetik gorakoak), gehienez ere, 2 adingaberekin joan ahal izango du.


18:00

Eskulanak, kutxa depresoreekin

Zabalganeko gizarte etxeko elkartze aretoa, Gasteiz | TAILERRA

Depresoreekin kutxa eder bat egingo dugu. Adina: 4 - 8 urte bitarteko umeak.

Eskulanak, kutxa depresoreekin Zabalganeko gizarte etxeko elkartze aretoa

Depresoreekin kutxa eder bat egingo dugu. Adina: 4 - 8 urte bitarteko umeak.


18:00

'Idatziz sortu', errezitaldi poetiko gaztea

Goiuri jauregia, Gasteiz | AURKEZPENA

Gasteizko euskal idazle gazte talde batek elkarrekin sortutako literatura-ekoizpenak ikusaraztea, hori da, hain zuzen ere, errezitaldi honen helburu nagusia.  Miren eta Itziar Uriarte Crespo buru dituen proiektu gazte hau (Gazte Hitzak kontakizun laburren lehiaketan sarituak) izan da Gasteizko Udal Gazteria Zerbitzuak antolatutako Haziak- idea gazteak lehiaketaren proiektu irabazleetako bat. Liburuxkaren aurkezpenerako ekitaldian, gazte sortzaileek euren esperientzia kontatuko dute eta bertaratzen direnen aurrean, beren konposizioen zatiak irakurriko dituzte. Errezitaldia bideratzeko, eta gazteen irakurketa laguntzeko ilustrazioak proiektatuko dira, eta zuzeneko musika entzungo da. Eserlekuak gordetzeko: idatzizsortu@gmail.com

'Idatziz sortu', errezitaldi poetiko gaztea Goiuri jauregia

Gasteizko euskal idazle gazte talde batek elkarrekin sortutako literatura-ekoizpenak ikusaraztea, hori da, hain zuzen ere, errezitaldi honen helburu nagusia. 

Miren eta Itziar Uriarte Crespo buru dituen proiektu gazte hau (Gazte Hitzak kontakizun laburren lehiaketan sarituak) izan da Gasteizko Udal Gazteria Zerbitzuak antolatutako Haziak- idea gazteak lehiaketaren proiektu irabazleetako bat.

Liburuxkaren aurkezpenerako ekitaldian, gazte sortzaileek euren esperientzia kontatuko dute eta bertaratzen direnen aurrean, beren konposizioen zatiak irakurriko dituzte. Errezitaldia bideratzeko, eta gazteen irakurketa laguntzeko ilustrazioak proiektatuko dira, eta zuzeneko musika entzungo da.

Eserlekuak gordetzeko: idatzizsortu@gmail.com


18:30

'Bazen behin kirolari arabar bat', Irati Andaren eskutik

Hegoaldeko gizarte etxeko familia liburutegia, Gasteiz | HAURRENTZAKO EKINTZA

Hitzaldia eta eskalada uztartuko dituen ekimena. Elkarrengandik arrotz eta urrun senti daizkeen bi diziplina uztartu nahi dira saio hauetan. Eta pixkat sakonduz gero, ez daude horren urrun ere dimentsio ezberdinak lantzen baditu ere, pertsona bezala hazteko oso baliogarri baitira biak. Hitza eta mugimendua Irati Andaren bizitzan txikitatik presente izan dituen bi zutabe potolo izan dira. Hamar urterekin kirol eskalada praktikatzen hasi zen eta munduko kopan parte hartu izan du hainbat urtez hainbat podiumera igo delarik. Bestetik, hamairu urterekin Arabako Bertsozale Elkartean apuntatu eta ordutik bertsoaren jolasean ibiltzen da sarri, Arabako Txapelketan parte hartu ohi du. Gaztetako eta nerabezaroko irakurgaiak konpartituko dizkigu Iratik eta ondoren errokodromora joango gara eskalada ezagutu eta gorputza mugitzeko. Adina: 4-/8 urte.

'Bazen behin kirolari arabar bat', Irati Andaren eskutik Hegoaldeko gizarte etxeko familia liburutegia

Hitzaldia eta eskalada uztartuko dituen ekimena.

Elkarrengandik arrotz eta urrun senti daizkeen bi diziplina uztartu nahi dira saio hauetan. Eta pixkat sakonduz gero, ez daude horren urrun ere dimentsio ezberdinak lantzen baditu ere, pertsona bezala hazteko oso baliogarri baitira biak.

Hitza eta mugimendua Irati Andaren bizitzan txikitatik presente izan dituen bi zutabe potolo izan dira. Hamar urterekin kirol eskalada praktikatzen hasi zen eta munduko kopan parte hartu izan du hainbat urtez hainbat podiumera igo delarik. Bestetik, hamairu urterekin Arabako Bertsozale Elkartean apuntatu eta ordutik bertsoaren jolasean ibiltzen da sarri, Arabako Txapelketan parte hartu ohi du. Gaztetako eta nerabezaroko irakurgaiak konpartituko dizkigu Iratik eta ondoren errokodromora joango gara eskalada ezagutu eta gorputza mugitzeko.

Adina: 4-/8 urte.


19:00

Laburbira 2021

Kultura etxea, Gorbeialdea Urkabustaiz | IKUS-ENTZUNEZKOA

Euskarazko film laburren XVIII. zirkuitua.

Laburbira 2021 Kultura etxea

Euskarazko film laburren XVIII. zirkuitua.


19:00

[KULTUDABERRIA] Txomin eta Txistuman

Aldai plaza, Aiaraldea Laudio | KONTZERTUA

[KULTUDABERRIA] Txomin eta Txistuman Aldai plaza

19:00

Laburbira 2021

Udal aretoa, Aiaraldea Aiara | IKUS-ENTZUNEZKOA

Euskarazko film laburren XVIII. zirkuituaren barruan zazpi laburmetrai proiektatuko dira, eta Manex Fuchs zuzendariaren aurkezpena izango da. 14 urtetik aurrera. Aldez aurretik tokia Añanako Euskara Zerbitzuan ereserbatu behar da: euskara@cuandilladeanana.eus helbidean maiatzaren 6a baino lehen.

Laburbira 2021 Udal aretoa

Euskarazko film laburren XVIII. zirkuituaren barruan zazpi laburmetrai proiektatuko dira, eta Manex Fuchs zuzendariaren aurkezpena izango da. 14 urtetik aurrera. Aldez aurretik tokia Añanako Euskara Zerbitzuan ereserbatu behar da: euskara@cuandilladeanana.eus helbidean maiatzaren 6a baino lehen.

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Maiatza
al ar az og ol lr ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31            
Ekaina
al ar az og ol lr ig
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30        

Urte osoko agenda ikusi »»