Andoingo urjauzietara irteera, familian eta euskaraz. Antolatzailea: Lautadako gurasolagunak.
Errealitate birtualaren bidez 1850eko hirira atzera egiteko ibilbide gidatua da, Erdi Aroko hiriguneko kaleak zeharkatzen dituena. Bisitan, bada, garai hartako elementu eta eraikuntza nabarmenak ikus daitezke; hala nola, Erdi Aroko hirigunera sartzeko atariak, San Frantziskoren antzinako komentua edota eraikitze-prozesu bete-betean zegoen San Bizente dorrea. Prezioa: 7 € pertsonako. 12 urtetik beherakoak doan (sarrera erreserbatuta). Heldu bakoitzak (18 urtetik gorakoak), gehienez ere, 2 adingaberekin joan ahal izango du. Harremanetarako: Vitoria-Gasteizko Udala. Turismo-bulegoa. Tel. 945 161 598 turismo@vitoria-gasteiz.org
Barneratu zaitez Gasteizko Erdi Aroko hirigunean, monumentu-multzo izendatutakoan. Bere horretan kontserbatzen du Erdi Aroko trazadura, eta bertatik pasieran ibiltzea hiriaren historia zeharkatzea da; izan ere, antzinako harresia, eraikin zibilak, jauregiak, dorretxeak eta tenpluak ikusiko dituzu, arte gotiko, errenazentista, barroko edo neoklasikoko ereduen artean. Prezioa: 5 € pertsonako. 12 urtetik beherakoak doan (sarrera erreserbatuta). Heldu bakoitzak (18 urtetik gorakoak), gehienez ere, 2 adingaberekin joan ahal izango du.
Roberto Mezquita ahozko narratzailea da 1994tik, garai hartan Madrilgo eszenan hasi zenetik eta zaletasuna eguneroko dedikazio esklusibo bihurtu zen arte. Proposamen honen helburua da haurtxoek, pertsona heldu batekin, animazio-tarte bat izan dezaten, hitz mintzatua eta kantatuaren bidez.
Lexeia Larrañaga zuzendari eta gidoigilearen dokumentalak Gnat Zinema jaialdian ikusi du argia, eta hilaren 16tik aurrera Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruñea, Madril eta Bartzelonako aretoetan izango da. Euskal Herriko bioaniztasuna erakusten du.
Aldez aurretik tokia hartzeko, idatzi mezua 686217701 telefonora edo garaionsorgingunea@gmail.com helbidera.
'Amilami', ipuin musikatua euskal kultura herrikoia eta munduko musikak (Boli Kostakoa) batzen ditu hizkuntz artistiko ezberdinak erabiliz: ilustrazioa, musika, ahozko narrazioa eta usainmena.
Honako bertsolariak arituko dira: Eli Zaldua Barquin-Aitor Ugarte Eriz; Martin Abarrategi Sarrionandia-Manex Agirre Arriolabengoa; Peru Abarrategi Sarrionandia-Beñat Garaio Mendizabal.
Iñaki Peñak zuzendu eta Arteman Komunikazioak ekoiztutako dokumentala. Iragan abenduan Bilbao Mendi Film Festival-en aurkeztu zen eta euskarazko dokumental onenaren saria eskuratu zuen. Sarrerak aldez aurretik hartu beharko dira
Katixa Agirre eta Maite Larburu ateen bueltan ibiliko dira, kontu eta kantu.
Kontzertua streaming bidez, Vital Fundazioaren webgunean (www.fundacionvital.eus) eta Gaztearen atarian izango da ikusgai.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |