'Aitaren Etxea, kartografia literarioa' izenburupean bilduko da Gasteizko Irakurle Klub Feminista. Karmele Jaioren eskutik aztertuko dute bere azken eleberria.
Oihane Vicente irakasleak gidatuko du tailerra eta zuzeneko musika izango da, Amaia Arantzabal eta Idoia Asurmendirekin. Plaza mugatua: 12 pertsona. Izena eman behar da: Emailez: berdintasuna@gorbeialdea.eus; telefonoz edo wassapez: 680337870
Irati Elorrietaren 'Neguko argiak' liburuaz arituko da irakurle-klubak. Lautadako Berbalagunak antolatuta.
Lexeia Larrañaga zuzendari eta gidoigilearen dokumentalak Gnat Zinema jaialdian ikusi du argia, eta hilaren 16tik aurrera Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruñea, Madril eta Bartzelonako aretoetan izango da. Euskal Herriko bioaniztasuna erakusten du.
Ezagutu Euskal Herriko erromanikoaren harribitxia eraiki zuten emakumeak. Prezioa: 6 € pertsonako. Izena emateko: Vitoria-Gasteizko Udala. Turismo-bulegoa. Tel. 945 161 598 turismo@vitoria-gasteiz.org
Aramaixon izengo da Señora Sariketa barrixen lehenengo kanporaketa. Sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunien eskura, barikutik aurrera! Haizea Arana, Oihane Perea, Itxaso Piquer, Maddi Aiestaran, Miren Artetxe eta Alazne Untxalo izango dira.
Honako hauek arituko dira: Iñaki Viñaspre Simon-Unai Anda Delika; Xabi Igoa Eriz-Felipe Zelaieta Txurruka; Xabier Antia Zuaznabar-Andere Arriolabengoa Bengoa
INOREN ERO NI taldearen kontzertua Jimmy Jazz aretoan. Futuro Terror taldearekin partekatuko dute eszenatokia arratsalde honetan. Sarrerak: 17€ + gastuak/ 20€. Erosteko klikatu hemen.
Erradikalak ginen, gara eta izango gara. Bigarren aldiak inoiz onak izan ohi ez direla diotenei aurka egitera gatoz. Lehen aldi hartako pasioz, korseak askatuta, bertso eta bakarrizketa bidezko formatuari eutsi eta buruberokiak eduki berriz betetzeko gogoz. Partaideak: Ane Labaka (bertsolaria) eta Beatriz Egizabal (antzerkilari/ipuin kontalaria).
Demode Quartet lau pertsonaia bitxik osatzen dute: Joli Pascualena, Mikel de la Fuente, Iker Huitzi eta David Rosco antzezleek eta Patxi Barco Esceneko gidoilari eta zuzendariak. Sortu zenetik, duela hamar urte baino gehiago, ehunka antzokitan ibili dira beren musika ikuskizunak.
Iñar Sastre eta Jagoba Astiazaran musikarien proiektu bateratua da. Kolaboratzaile bikainak izan dituzte proiektuan zehar. Eñaut Elorrieta eta Ainara Ortegaren ahotsak esaterako, baita Joana Ortega, Ivan Casado, Agate Amilibia eta Xabier Zeberio musikariak eta Haatik dantza konpainia ere. Hortik aurrerakoa? Jolasa, broma, txantxa eta dibertsioa. Txistu eta Pianoaren arteko elkar-hartzea, eta ihesa. Bide batez, euskal folkloreko doinu zahar askori hautsak kendu eta gaur egungo dantza taldeei material berria eskura utziz.
Ernaik antolatu du kontzertua.
Kontzertua streaming bidez, Vital Fundazioaren webgunean (www.fundacionvital.eus) eta Gaztearen atarian izango da ikusgai.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |