Gaur egungo osasun-egoerak eragotzi edo zaildu egiten du ekitaldien antolakuntza. Esaterako, Sorgin zapatuak bezalako programa arrakastatsua. Horren ordez, eskulan-saio batzuk izango dira, sormena eta trebetasun artistikoa lantzeko, baina oraingo honetan etxean burutzekoak izango dira, gurasoekin batera, umeek euren gida, laguntza eta aholkularitza izateko. 4-10 urte bitarteko umeentzat da egokia eta, esan bezala, familian elkarrekin egiteko aurreikusita daude. Larunbat bakoitzaren aurreko egunean (ostiralean) bideo bat igoko da udalaren webgunera. Hamar egunez egongo da bertan, astelehenean kendu aurretik. Bitartean, beste jarduera berri bat izango dugu igota, astebetez, eskura izateko.
Ezagutu Gurea ekimenaren baitan, Latsarri gaztetxeak Legaireko historiaurrera bidaia proposatzen du.
Nola bizi dira haurrak beste herrialde batzuetan? Arkitekturaren eskutik, munduko txoko berezienetara bidaiatuko dugu etxe-mota ezberdinak eraikiz. Adina: 5-9 urte.
Ezagutu Euskal Herriko erromanikoaren harribitxia eraiki zuten emakumeak. Prezioa: 6 € pertsonako. Izena emateko: Vitoria-Gasteizko Udala. Turismo-bulegoa. Tel. 945 161 598 turismo@vitoria-gasteiz.org
Errealitate birtualaren bidez 1850eko hirira atzera egiteko ibilbide gidatua da, Erdi Aroko hiriguneko kaleak zeharkatzen dituena. Bisitan, bada, garai hartako elementu eta eraikuntza nabarmenak ikus daitezke; hala nola, Erdi Aroko hirigunera sartzeko atariak, San Frantziskoren antzinako komentua edota eraikitze-prozesu bete-betean zegoen San Bizente dorrea. Prezioa: 7 € pertsonako. 12 urtetik beherakoak doan (sarrera erreserbatuta). Heldu bakoitzak (18 urtetik gorakoak), gehienez ere, 2 adingaberekin joan ahal izango du. Harremanetarako: Vitoria-Gasteizko Udala. Turismo-bulegoa. Tel. 945 161 598 turismo@vitoria-gasteiz.org
Zenbat animalia margotu ditzakezu zure eskuekin? Tximeletak, dinosauroak, tximeletak? Animatu eta parte hartu jarduera honetan, baina ez ahaztu arropa zaharra ekartzeaz, zikintzen bada ere. 4-8 urte bitarteko umeak.
Den-denak gezurtiak gara baina Txoborrok gezurrak ogibide bihurtu ditu. Iruzurrak medio, bere ikuskizunak komedia eta magia lantzen ditu. Poligrafo bati esker, gure barruan dugun gezurti ezkutua argitara emango du. Publikoa, 5 urtetik gora.
[EDUKIERA BETETA] Alerta Gorria taldeak kontzertua eskeiniko du Jimmy Jazz Aretoan. Egun berean YUGULAR taldearekin batera partekatuko dute eszenatokia. Sarrera: 14€. Erosteko klikatu hemen. Ateen irekiera 17:30
Amurrioko Antzerki Laburren VII. Jardunaldiaren barruan 'Gizaunka' lana aurkeztuko da. Guztira lau lan labur izango dira oholtza, bakoitza 15 minutukoa. Sarrera: 6 € Antzolatzailea: Aimara antzerki taldea
Berri Txarrak taldearen inguruko dokumentala.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |