UPV/EHUko irakasleek, Arabako Campuseko baratze ekologikoa koordinatzen dutenek, 'Hiriko baratze ekologikoan hasteko ikastaroa' antolatu dute. Ikastaro horretan izena emateko aukera dute hiriko nekazaritza ekologikoan interesa duten guztiek, baina UPV/EHUko eta, oro har, hezkuntza komunitateko langileek izango dute izena emateko lehentasuna. Izena emateko azken eguna martxoaren 8a da. Martxoaren 23tik aurrera, apirileko eta maiatzeko asteartetan egingo da ikastaroa. Inskripzioa zuzenean egin daiteke esteka honetan: https://cutt.ly/TkTXg5R
Liburuaren aurkezpena. Izen-emateak: inskripzioak@laiaeskola.eus
Aurten ez dugu txotx egingo, baina elkar zirikatuko dugu eta sari ederrak irabazi ere bai!Eman izena hemen https://labur.eus/KgdKK (martxoaren 21a baino lehen)Online lehiaketan "sagardotegia" gaiari buruzko galderak egingo dizkizuegu2 sagardotegiko lote daude jokoan: 6 txuletoi 700 g. eta sagardo kutxa batInfo + https://geuelkartea.eus/lehiaketa-birtuala-mintza-txotx-martxoaren-23an/
Ziklo honen helburua gasteiztar euskaltzaleei (in)formazioa eta hausnarketarako, elkar ezagutu eta aberasteko, une eta guneak eskaintzea da. Testuinguru aldaketa honetan, Topalabe taldeak (Jasone Mendizabal eta Iñaki Martinez de Luna) 'Berrindartu eta jauzi' izeneko txostena landu du, hurrengo hamarkadetan euskararen erabileran jauzi hori lortze aldera eman beharko liratekeen pauso handiak irudikatu eta lehentasunez jorratu beharko liratekeen esparruak identifikatu nahian. Nahi beste hitzalditan edo ziklo osoan parte hartzeko eman ahal izango da izena. Izena emateko Topagunearen web orrian bertan dagoen formularioa bete beharko da. Matrikula prezioak: Ziklo osoa: 12 €. Hitzaldi bakoitza: 3 €
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |