Gaur egungo osasun-egoerak eragotzi edo zaildu egiten du ekitaldien antolakuntza. Esaterako, Sorgin zapatuak bezalako programa arrakastatsua. Horren ordez, eskulan-saio batzuk izango dira, sormena eta trebetasun artistikoa lantzeko, baina oraingo honetan etxean burutzekoak izango dira, gurasoekin batera, umeek euren gida, laguntza eta aholkularitza izateko. 4-10 urte bitarteko umeentzat da egokia eta, esan bezala, familian elkarrekin egiteko aurreikusita daude. Larunbat bakoitzaren aurreko egunean (ostiralean) bideo bat igoko da udalaren webgunera. Hamar egunez egongo da bertan, astelehenean kendu aurretik. Bitartean, beste jarduera berri bat izango dugu igota, astebetez, eskura izateko.
Argazkigintzara bideratutako tailerra, bi jardunalditan banatuta. Eider Iturriagak (Baga Biga, Gatibu, Berri Txarrak) emango du ikastaroa, eta lehen egunean ikasiko ditugu argazkigintzaren oinarrizko teknikak, aita argazkilariaren begiaren eta enkoadroaren garrantzia. Tailerraren bigarren egunean, argazkigintza musikalaren edizio teknikak ikasiko ditugu. Adina: 16-30 urte. Izen-ematea: Otsailaren 22tik aurrera, lekuak bete arte.
Berba Lagun egitasmoak antolatu du. Bi saio egongo dira: 11:00etan 3-6 urteko haurrentzat; 12:00etan 0-3 urteko haurrentzat. Izen ematea 607 673 744 telefonoan
Ezagutu Euskal Herriko erromanikoaren harribitxia eraiki zuten emakumeak. Prezioa: 6 € pertsonako. Izena emateko: Vitoria-Gasteizko Udala. Turismo-bulegoa. Tel. 945 161 598 turismo@vitoria-gasteiz.org
Errealitate birtualaren bidez 1850eko hirira atzera egiteko ibilbide gidatua da, Erdi Aroko hiriguneko kaleak zeharkatzen dituena. Bisitan, bada, garai hartako elementu eta eraikuntza nabarmenak ikus daitezke; hala nola, Erdi Aroko hirigunera sartzeko atariak, San Frantziskoren antzinako komentua edota eraikitze-prozesu bete-betean zegoen San Bizente dorrea. Prezioa: 7 € pertsonako. 12 urtetik beherakoak doan (sarrera erreserbatuta). Heldu bakoitzak (18 urtetik gorakoak), gehienez ere, 2 adingaberekin joan ahal izango du. Harremanetarako: Vitoria-Gasteizko Udala. Turismo-bulegoa. Tel. 945 161 598 turismo@vitoria-gasteiz.org
Material ezberdinekin gustu guztietarako eskumuturrekoak egingo ditugu. Adina: 4-8 urte bitarteko umeak.
Duela 3 urte hasi ziren biltzen, Txerra Bolinaga, Ruben Sanchez, Bingen Mendizabal eta Jon Aranburu, eta kantu bilduma bat egin dute tarte honetan zehar. Beste hainbat proiektutan ibilitakoak denak, izenak dioen moduan, proiektu honekin aurrekoetatik hartutakotik lan berria egin nahi izan dute. 10 kanta ditu biltzen ditu diskoak eta Erraia Diskoakekin publikatuko dute.