Ostirala, martxoak 5



18:00

Gauekoak: Melophilia + X & Javidier

Jimmy Jazz, Gasteiz

Gauekoak programaren udaberri-udarako egitaraua aurkezteko jaialdia, Gasteiz Hip Hop dinamikarekin elkarlanean antolatua. Gasteizko bi taldek osatuko dute kartela, eta egitaraua ezagutarazteko balioko du.  Melophilia: Lmike eta Lhuna MC-ak eta Naiz DJak osatutako taldea. Elkarrekin rapari buruzko une eta hitzaldiak partekatuz, 2018an Melophilia proiektuari bizia ematea erabaki zuten. Bolifaceticos albumetan ikus daitekeen bezala, musika estilo ezberdinen eraginpean sortu zen taldea, bere letrekin mezu garbi eta erreal bat transmititzeko helburuarekin. X eta Javidier: 2020.urtean jaiotako proiektua. Taldeko X eta Javidier kideek, 2017tik ezagutzen zuten elkar Mike L & Javi D taldearen zuzenekoetan parte hartzen zutelarik. Iaz, musika-proiektu berri bati forma ematea erabaki zuten, eta hilabete honetan bertan argitaratuko dute beren lehen lana.  

Gauekoak: Melophilia + X & Javidier Jimmy Jazz

Gauekoak programaren udaberri-udarako egitaraua aurkezteko jaialdia, Gasteiz Hip Hop dinamikarekin elkarlanean antolatua. Gasteizko bi taldek osatuko dute kartela, eta egitaraua ezagutarazteko balioko du. 

Melophilia: Lmike eta Lhuna MC-ak eta Naiz DJak osatutako taldea. Elkarrekin rapari buruzko une eta hitzaldiak partekatuz, 2018an Melophilia proiektuari bizia ematea erabaki zuten. Bolifaceticos albumetan ikus daitekeen bezala, musika estilo ezberdinen eraginpean sortu zen taldea, bere letrekin mezu garbi eta erreal bat transmititzeko helburuarekin.

X eta Javidier: 2020.urtean jaiotako proiektua. Taldeko X eta Javidier kideek, 2017tik ezagutzen zuten elkar Mike L & Javi D taldearen zuzenekoetan parte hartzen zutelarik. Iaz, musika-proiektu berri bati forma ematea erabaki zuten, eta hilabete honetan bertan argitaratuko dute beren lehen lana.

 


18:00

Eskaiola lantegia

Zabalganeko Gizarte Etxea, Gasteiz | TAILERRA

Egin zure eskua eskaiolaz eta dekoratu. 9 - 12 urte bitarteko umeak 

Eskaiola lantegia Zabalganeko Gizarte Etxea

Egin zure eskua eskaiolaz eta dekoratu. 9 - 12 urte bitarteko umeak 


18:00

'Mari, Meri eta Lari'

Alberto Acero plaza, Aiaraldea Laudio | ANTZERKIA

Antzezleak: Maria Urcelay eta Yogurina Borova, Eidabe antzerki konpainia. Meri haurdun dago. Bere lagun Marik, aspaldian ikusi gabe dagoenak, sorpresa handia hartu du, ez baitzekien Merik laster haurra izango duela. Marik betikoa galdetu dio Meriri… "Haurra zer izango da, neska ala mutila?" Eta zergatik, bada, galdetu behar dugu halakorik? Zergatik bi aukera horiek baino ez? Haurrak erabaki ahalko du zer izan nahi duen. Horregatik Lari izena jarriko diote.

'Mari, Meri eta Lari' Alberto Acero plaza

Antzezleak: Maria Urcelay eta Yogurina Borova, Eidabe antzerki konpainia.

Meri haurdun dago. Bere lagun Marik, aspaldian ikusi gabe dagoenak, sorpresa handia hartu du, ez baitzekien Merik laster haurra izango duela. Marik betikoa galdetu dio Meriri… "Haurra zer izango da, neska ala mutila?" Eta zergatik, bada, galdetu behar dugu halakorik? Zergatik bi aukera horiek baino ez? Haurrak erabaki ahalko du zer izan nahi duen. Horregatik Lari izena jarriko diote.


19:00

'Gorria', Askoa Etxebarrieta eta Miren Amuriza [SARRERAK AGORTUTA]

Aldabe gizarte-etxea. Areto nagusia, Gasteiz | IKUSKIZUNA

'Gorria' ikuskizuna Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariaren eta Miren Amuriza bertsolariaren arteko elkarrizketa artistikoa da. Bi adierazmoldeek dute xede berdina: artisten arteko topagune izatea. Ikuskizunaren bitartez, artista bakoitza dantzan eta solasean ibiliko da bere hizkuntzan, kode partekatuak eraikitzen, kopla oinarri hartuta.

'Gorria', Askoa Etxebarrieta eta Miren Amuriza [SARRERAK AGORTUTA] Aldabe gizarte-etxea. Areto nagusia

'Gorria' ikuskizuna Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariaren eta Miren Amuriza bertsolariaren arteko elkarrizketa artistikoa da. Bi adierazmoldeek dute xede berdina: artisten arteko topagune izatea. Ikuskizunaren bitartez, artista bakoitza dantzan eta solasean ibiliko da bere hizkuntzan, kode partekatuak eraikitzen, kopla oinarri hartuta.


10:30

Gauekoak: Argazkilaritza tailerra, Eider Iturriagarekin

Aldabe Gizarte Etxea, Gasteiz | TAILERRA

Argazkigintzara bideratutako tailerra, bi jardunalditan banatuta. Martxoaren 6an eta martxoaren 13an, Aldabe gizarte etxean, 10:30etik 13:30ak arte. Eider Iturriagak (Baga Biga, Gatibu, Berri Txarrak) emango du ikastaroa. Lehen egunean ikasiko ditugu argazkigintzaren oinarrizko teknikak baita argazkilariaren begiaren eta enkoadraketaren garrantzia. Tailerraren bigarren egunean, argazkigintza musikalaren edizio teknikak ikasiko ditugu. Apuntatzeko: www.vitoria-gasteiz.org/gauekoak, gizarte etxeetan edo 010 telefono zenbakian.

Gauekoak: Argazkilaritza tailerra, Eider Iturriagarekin Aldabe Gizarte Etxea

Argazkigintzara bideratutako tailerra, bi jardunalditan banatuta. Martxoaren 6an eta martxoaren 13an, Aldabe gizarte etxean, 10:30etik 13:30ak arte. Eider Iturriagak (Baga Biga, Gatibu, Berri Txarrak) emango du ikastaroa.

Lehen egunean ikasiko ditugu argazkigintzaren oinarrizko teknikak baita argazkilariaren begiaren eta enkoadraketaren garrantzia. Tailerraren bigarren egunean, argazkigintza musikalaren edizio teknikak ikasiko ditugu.

Apuntatzeko: www.vitoria-gasteiz.org/gauekoak, gizarte etxeetan edo 010 telefono zenbakian.

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»