Gaur egungo osasun-egoerak eragotzi edo zaildu egiten du ekitaldien antolakuntza. Esaterako, Sorgin zapatuak bezalako programa arrakastatsua. Horren ordez, eskulan-saio batzuk izango dira, sormena eta trebetasun artistikoa lantzeko, baina oraingo honetan etxean burutzekoak izango dira, gurasoekin batera, umeek euren gida, laguntza eta aholkularitza izateko. 4-10 urte bitarteko umeentzat da egokia eta, esan bezala, familian elkarrekin egiteko aurreikusita daude. Larunbat bakoitzaren aurreko egunean (ostiralean) bideo bat igoko da udalaren webgunera. Hamar egunez egongo da bertan, astelehenean kendu aurretik. Bitartean, beste jarduera berri bat izango dugu igota, astebetez, eskura izateko.
Aurten lehenengo aldiz Oihaneder Euskararen Etxeak TopAraba egitasmoa jarriko du martxan. Kultura diziplina ezberdinetako norbanako sortzaile arabarrei zuzendutako proposamena da eta euskarazko kultura sormena sustatzea, berrikuntza suspertzea eta sortzaileen artean sareak sortzea ditu helburu. Topaketa hau bi zatitan egongo da banatuta: Goizeko saioa: 3 erreferenteen hitzaldia eta mahaingurua. Arratsaldeko saioa: sortzaileen laborategia. Goizeko saioan, diziplinarteko sormen prozesuetan esperientzia duten Euskal Herriko hiru pertsona erreferentek parte hartuko dute: Harkaitz Cano, Amançay Gaztañaga eta Xabier Gantza Egitasmoa bere osotasunean kultura sormenean interesa duen edozeinei zuzenduta badago ere, goizeko jardunaldia ez bezala, arratsaldeko laborategian, 18 urtetik gorako eta Araban erroldatutako kultur sortzaileak bakarrik eman dezakete izena.
Lantegiak gustuko badituzu, etor zaitez Landatxoko ludotekara jolas ezberdinekin eta eskulanekin ondo pasatzera. Adina: 0-8 urte. 4 urtetik beherakoek heldu batek lagunduta etorri behar dute. Haurrek soilik ordainduko dute. Izen emateak eta sarrerak jarduera egin baino bi aste lehenagotik edozein gizarte etxetako edo kirol instalaziotako Argibide Zerbitzuan edo Interneten bidez (familian egiten diren jarduerak izan ezik). Bazkideek prezio murriztua ordainduko dute.
Ezagutu Euskal Herriko erromanikoaren harribitxia eraiki zuten emakumeak. Prezioa: 6 € pertsonako. Izena emateko: Vitoria-Gasteizko Udala. Turismo-bulegoa. Tel. 945 161 598 turismo@vitoria-gasteiz.org
Ba al zenekien Estibalizko Andre Mariaren santutegian oso gutxi ezagutzen diren sekretuak ezkutatzen direla? Leku magiko bat familian ezagutzeko bisita. Informazio gehiago: Prezioa: 5 eta 11 urte bitartean 4 €. 12 urtetik aurrera 6 €. 5 urtetik beherakoak doan (sarrera erreserbatuta). Adingabeak ezin dira bakarrik joan, 18 urtetik gorako heldu batekin joan beharko dute. Gehienez ere 4 adingabe heldu bakoitzeko. Adin gomendatua: 5 urtetik aurrera. Izena emateko: Vitoria-Gasteizko Udala. Turismo-bulegoa. Tel. 945 161 598 turismo@vitoria-gasteiz.org
Aratusteen inguruan dantza ikuskizuna pretatu du Aiara Dantza Taldeak. Sarrera: 5 €
Loreak eta jolasak marrazteko lantegia. Adina: 4-8 urte bitarteko umeak. Jarduerak egin baino bi aste lehenago edozein gizarte etxetan, kiroldegitan, herritarrei laguntzeko bulegotan, 010 telefonoan edo Interneten bidez.
Monda eta Lironda pailazoak Detektibe bihurtuko dira antzezlan honetan. Desagerpen batzuk argitzeko asmoz etorrita dena prestatu eta gero konturatzen dira datu garrantzitsua falta zaiela, ez dakite zer demontre bilatu behar duten!! Nagusiak berriz argi du: Lapurra bera aurkitu behar dute. Horretarako pista-bilaketa, kamuflajea eta tramankulo arraroen erabilera erabiliko dute, baina azkenean lortuko dute benetako lapurra harrapatzea? Sarrerak online: https://entradium.com/events/umeentzako-antzerkia
LURRUN MINEZ hiru marikaren arteko drama psikologikoa, soziala eta sexuala da. Hiruki arrosa. Daviden Erreinua izeneko gay sauna batean gertatuko da ezusteko topaketa. Lurrun artean desioak, jaia, frustrazioak, erakarpen sexualak, boterea eta beste hamaika kontu labainkor nahastuko dira. Testua: Galder Perez. Zuzendaritza: Olatz Gorrotxategi. Zuzeneko musika: Joseba B Lenoir. Argiztapen diseinua: Joseba Lazkano.
Txilin hotsak mikroantzerkia eskeiniko dute Ane Gebara eta Josune Velez de Mendizabalek.
Urte berriarekin batera, urteko lehen emandaldia aurkezten du Burubiok. Nakkiga amurrioarrek haien Belebeltzeta lanarekin 10. urteurrena ospatuko dute kontzertu berezi batekin.
Ezagut itzazu Eva Garcia Saenz de Urturi idazle gasteiztarraren 'El silencio de la ciudad blanca' nobela arrakastatsuaren agertokiak. Nobela pantaila handira eraman da. Bisita hau ez da gomendagarria haurrentzat. Izena emateko: Vitoria-Gasteizko Udala. Turismo-bulegoa. Tel. 945 161 598 turismo@vitoria-gasteiz.org
Panta Rheik badaki zein garrantzitsua den kalitatezko kultur programazioa eskaintzen jarraitzea eta, horregatik, udazken honetan Bideart Eszena Zigoitia programarekin jarraituko du, tokiko komunitateari eta landa-inguruneari lotutako berrikuntza eszenikoko proiektuarekin. Iñaki Carretero ipuin kontalaria da, urteetako esperientzia dauka kontalari moduan eta haur askoren bidelagun izen da liburuekin gozatzeko ibilbidean. 'Ganbaran aurkitu dudan altxorra' aurkeztuko du.
Irteera argiak Eñaut Elorrietak azken urteotan garatutako ibilbidearen ondorio zuzena da. Oso gaztetan kantuan hasi zenetik urrats bat harago egin du proiektu bakoitzean, beti gorantz, sorkuntzan, interpretazioan, eskenatokiaren gaineko agerpenetan eta, batez ere, publikoaren aurreko perzepzioan. Disko berriko abesti sendoez gain, bere errepertorio esanguratsuaren esentzia ere ekarriko du Eñautek zuzenetara, haseratik erakutsi dituen zintzotasuna eta benetakotasuna eskenatokira ekarrita. Eñaut Elorrieta: ahotsa eta kitarra akustikoa Maite Larburu: bibolina, biola eta koroak Fernando Neira: kontrabaxua eta baxua Ruben Caballero: kitarra elektrikoa, teklatuak, koroak Ander Zulaika: bateria, perkusioa eta koroak
Euskaraz sortzeak dakarren zailtasunaren eta deserosotasunaren inguruko gogoeta artistikoa. Euskal artea euskaraz zergatik ez? Eta zergatik ez euskararen inguruko euskal artea? Erantzun ezberdinak eman dizkiete galdera horiei hainbat artistek, eta guk horietako hiru ekarri nahi izan ditugu: Gorreri bisuala, Zaloa Ipiña. Hitz birziklatuak, Zirika. Abere ba, palindromo ilustratuen piztegia, Bigara. Arte garaikidearen barruan euskaraz sortzearen inguruko gogoeta ezberdinek –kezkak, jolasak, dibertsioa, sentsazioak, gogoa, e.a.– osatzen dute ur-emari kolektibo hau. Hiru hausnarketa artistiko, euskarazko hiru arte-proposamen, euskararen hiru arte-ur.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |