Osteguna, otsailak 25



11:00

GEUrekin museoetara, Natur Zientzien museoa

Geu elkartea, Gasteiz | BISITA GIDATUA

Otsaila eta Martxoan zehar, Gasteizko hainbat museotara bisita ezberdinak antolatu ditugu. Bisita hauetako aforoa oso mugatua da, beraz eman izena lehenbailehen: info@geuelkartea.eus  Arabako Natur Zientzien Museora izango da bisita.

GEUrekin museoetara, Natur Zientzien museoa Geu elkartea

Otsaila eta Martxoan zehar, Gasteizko hainbat museotara bisita ezberdinak antolatu ditugu. Bisita hauetako aforoa oso mugatua da, beraz eman izena lehenbailehen: info@geuelkartea.eus 

Arabako Natur Zientzien Museora izango da bisita.


18:00

'Ogitarteko ipuinak', Iñaki Carreterorekin

Judimendiko gizarte etxeko familia liburutegia, Gasteiz | IPUIN KONTALARIA

Jan eta lo, POTOLO! Liburutegian meriendatu dezakegun gauza bakarra ipuinak dira. Nirekin meriendatu nahi? Zatoz ondo pasatzera ipuinak dastatuz. Adina: 4-8 urte.

'Ogitarteko ipuinak', Iñaki Carreterorekin Judimendiko gizarte etxeko familia liburutegia

Jan eta lo, POTOLO! Liburutegian meriendatu dezakegun gauza bakarra ipuinak dira. Nirekin meriendatu nahi? Zatoz ondo pasatzera ipuinak dastatuz.

Adina: 4-8 urte.


18:00

'Liburutegiko sekretuak', Ane Gebararekin

Pilarreko gizarte etxeko liburutegia, Gasteiz | IPUIN KONTALARIA

Badakizu zergatik hitz egiten den ahopeka liburutegietan? Eta gainerako lekuetan ere, badakizu zer esateko hitz egiten dugun ahopeka? Hori da! Sekretuak esateko! Liburutegietan ahopeka hitz egiten da, liburuek gordetzen dituzten sekretuak airean gera ez daitezen. Adina: 5-10 urte.

'Liburutegiko sekretuak', Ane Gebararekin Pilarreko gizarte etxeko liburutegia

Badakizu zergatik hitz egiten den ahopeka liburutegietan? Eta gainerako lekuetan ere, badakizu zer esateko hitz egiten dugun ahopeka? Hori da! Sekretuak esateko! Liburutegietan ahopeka hitz egiten da, liburuek gordetzen dituzten sekretuak airean gera ez daitezen.

Adina: 5-10 urte.


18:30

'Lardaska', Patricia Highsmith

Ignacio Aldecoa Kultura Etxea, Gasteiz | IRAKURLE KLUBA

Egin ote dezake inguruan dugun jende arruntak halako basakeriarik? Zer erakarpen egon liteke horren atzean? Patricia Highsmithen thrillerrek ohi dutenez, hasieratik bertatik eleberriaren egonezin giroak harrapatuko du irakurlea, eta sakontasun psikologikoak lagunduko dio istorio ikaragarri honen bururaino, pertsonaia xelebre bezain ohikoen bitartez. Jarleku kopurua mugatua izango denez, etortzeko asmoa baduzu idatzi lehenbailehen helbide honetara: irakurlekluba@geuelkartea.eus Koordinatzailea: Iban Zaldua. Twitter: @gastIraKluba Email: irakurlekluba@geuelkartea.eus

'Lardaska', Patricia Highsmith Ignacio Aldecoa Kultura Etxea

Egin ote dezake inguruan dugun jende arruntak halako basakeriarik? Zer erakarpen egon liteke horren atzean? Patricia Highsmithen thrillerrek ohi dutenez, hasieratik bertatik eleberriaren egonezin giroak harrapatuko du irakurlea, eta sakontasun psikologikoak lagunduko dio istorio ikaragarri honen bururaino, pertsonaia xelebre bezain ohikoen bitartez.

Jarleku kopurua mugatua izango denez, etortzeko asmoa baduzu idatzi lehenbailehen helbide honetara: irakurlekluba@geuelkartea.eus

Koordinatzailea: Iban Zaldua.

Twitter: @gastIraKluba

Email: irakurlekluba@geuelkartea.eus


19:00

Olatz Salvador, 'Aho uhal'

Amurrio Antzokia, Amurrio | KONTZERTUA

Olatz Salvador musikari donostiarrak bere azken diska aurkeztuko du: 'Aho uhal'. Prezioa: 8 euro.

Olatz Salvador, 'Aho uhal' Amurrio Antzokia

Olatz Salvador musikari donostiarrak bere azken diska aurkeztuko du: 'Aho uhal'.

Prezioa: 8 euro.


19:00

'Bidaia frustratu baten abentura ederra'

Katekesi aretoa, Aiaraldea Amurrio | IKUS-ENTZUNEZKOA

Aiaraldeko Berbalagunek diaporama bat antolatu dute. Zazpi hilabetetan zehar hainbat herrialdetan barrena egindako bidaian jasotako esperientziak eta irakaspenak bilduko ditu erakusketak. Izen-ematea: 607 673 744 telefonoan edo aiaraldea@aek.eus helbidean

'Bidaia frustratu baten abentura ederra' Katekesi aretoa

Aiaraldeko Berbalagunek diaporama bat antolatu dute. Zazpi hilabetetan zehar hainbat herrialdetan barrena egindako bidaian jasotako esperientziak eta irakaspenak bilduko ditu erakusketak.

Izen-ematea: 607 673 744 telefonoan edo aiaraldea@aek.eus helbidean


19:00

'Gizasaltsa', Aitor Vinagret

Zuiako gaztetxea, Gorbeialdea Zuia | ANTZERKIA

Eszenatokian, eztarrian ahotsak dituen aktorea. Eszenatokian, azalean pertsonaiak dituen gizakia.Ongi etorriak Gizasaltsa jatetxera! Ostatu honetan edozein aurki dezakezu komunean, sukaldean edo jantokian bere istorioa konpartitzeko prest. Eguneko menuan maitasuna, gosea, erroak eta biziraupena ditugu, guztiak freskoak. Jatetxeko arduradunak bere alegiazko munduan murgilduko du publikoa odolez eta komediaz beteriko gizasaltsan. On egin!ADI: plaza-kopuru mugatua. Aldez aurretik sarrera hartu beharra dago, helbide honetan: https://entradium.com/eu/events/gizasaltsa-aitor-vinagret

'Gizasaltsa', Aitor Vinagret Zuiako gaztetxea

Eszenatokian, eztarrian ahotsak dituen aktorea. Eszenatokian, azalean pertsonaiak dituen gizakia.
Ongi etorriak Gizasaltsa jatetxera! Ostatu honetan edozein aurki dezakezu komunean, sukaldean edo jantokian bere istorioa konpartitzeko prest. Eguneko menuan maitasuna, gosea, erroak eta biziraupena ditugu, guztiak freskoak. Jatetxeko arduradunak bere alegiazko munduan murgilduko du publikoa odolez eta komediaz beteriko gizasaltsan. On egin!

ADI: plaza-kopuru mugatua. Aldez aurretik sarrera hartu beharra dago, helbide honetan:
https://entradium.com/eu/events/gizasaltsa-aitor-vinagret


19:15

[MARTXOAK 3] 'Langile antolakuntza eta klase borroka'

Judimendiko auzo elkartea, Gasteiz | HITZALDIA

JARKI-k Gasteizen antolaturiko hitzaldia, 1976ko Martxoaren 3ko dataren testuinguruan.

[MARTXOAK 3] 'Langile antolakuntza eta klase borroka' Judimendiko auzo elkartea
JARKI-k Gasteizen antolaturiko hitzaldia, 1976ko Martxoaren 3ko dataren testuinguruan.

19:30

[ESKILARAPEKO SOINUAK] Ekiza

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | KONTZERTUA

[AGORTU DIRA SARRERAK] Bakarkako proiektu honetan Jurgi Ekiza biluztu egiten da, bere irudirik pertsonalena erakusten du. Entzulea musikan murgiltzea du helburu. Kantautore giroko tarte lasaiak eta rock estiloko momentu intentsoagoak uztartzen baditu ere, isiltasunak paper garrantzitsua jokatzen du musikariaren lan honetan.

[ESKILARAPEKO SOINUAK] Ekiza Oihaneder Euskararen Etxea

[AGORTU DIRA SARRERAK] Bakarkako proiektu honetan Jurgi Ekiza biluztu egiten da, bere irudirik pertsonalena erakusten du. Entzulea musikan murgiltzea du helburu. Kantautore giroko tarte lasaiak eta rock estiloko momentu intentsoagoak uztartzen baditu ere, isiltasunak paper garrantzitsua jokatzen du musikariaren lan honetan.



11:00
20:00

'Hiruerreketa, euskararen arte-urak'

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | ERAKUSKETA

Euskaraz sortzeak dakarren zailtasunaren eta deserosotasunaren inguruko gogoeta artistikoa. Euskal artea euskaraz zergatik ez? Eta zergatik ez euskararen inguruko euskal artea? Erantzun ezberdi­nak eman dizkiete galdera horiei hain­bat artistek, eta guk horietako hiru eka­rri nahi izan ditugu: Gorreri bisuala, Zaloa Ipiña. Hitz birziklatuak, Zirika. Abere ba, palindromo ilustratuen piztegia, Bigara. Arte garaikidearen barruan euskaraz sortzearen inguruko gogoeta ezberdinek –kezkak, jolasak, di­bertsioa, sentsazioak, gogoa, e.a.– osa­tzen dute ur-emari kolektibo hau. Hiru hausnarketa artistiko, euskaraz­ko hiru arte-propo­samen, euskararen hiru arte-ur.

'Hiruerreketa, euskararen arte-urak' Oihaneder Euskararen Etxea

Euskaraz sortzeak dakarren zailtasunaren eta deserosotasunaren inguruko gogoeta artistikoa. Euskal artea euskaraz zergatik ez? Eta zergatik ez euskararen inguruko euskal artea?

Erantzun ezberdi­nak eman dizkiete galdera horiei hain­bat artistek, eta guk horietako hiru eka­rri nahi izan ditugu:

Gorreri bisuala, Zaloa Ipiña.

Hitz birziklatuak, Zirika.

Abere ba, palindromo ilustratuen piztegia, Bigara.

Arte garaikidearen barruan euskaraz sortzearen inguruko gogoeta ezberdinek –kezkak, jolasak, di­bertsioa, sentsazioak, gogoa, e.a.– osa­tzen dute ur-emari kolektibo hau.

Hiru hausnarketa artistiko, euskaraz­ko hiru arte-propo­samen, euskararen hiru arte-ur.


16:00
20:30

'Haize dantza, tradizioak bizirik'

Kultura Etxeko erakusketa aretoa., Lautada Dulantzi | ERAKUSKETA

Haize Dulantzi Dantza elkarteak bere 30 urte baino gehiagoko ibilbidea ospatu nahi du eta dantza eta euskal kulturaren kontserbazioan eta sustapenean egiten duten lan garrantzitsua azpimarratu nahi du. Inaugurazioa, 18:00etan. Bisita gidatuak taldearekin: 20 minutuko emanaldiak 6 lagunentzat..

'Haize dantza, tradizioak bizirik' Kultura Etxeko erakusketa aretoa.

Haize Dulantzi Dantza elkarteak bere 30 urte baino gehiagoko ibilbidea ospatu nahi du eta dantza eta euskal kulturaren kontserbazioan eta sustapenean egiten duten lan garrantzitsua azpimarratu nahi du. Inaugurazioa, 18:00etan. Bisita gidatuak taldearekin: 20 minutuko emanaldiak 6 lagunentzat..

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»