Asteazkena, otsailak 24



17:30

'Zientzia eta magia' lantegia

Aldabe gizarte etxeko liburutegia, Gasteiz | HAURRENTZAKO EKINTZA

Zientzia ala magia? Hori da lantegian aurkituko duguna. Esperimentu errazen bitartez zientzietan oinarritutako magia-trikimailuak ikasi ahal izango dituzu. Zientziapolisen eskutik. Adina: 9-12 urte.

'Zientzia eta magia' lantegia Aldabe gizarte etxeko liburutegia

Zientzia ala magia? Hori da lantegian aurkituko duguna. Esperimentu errazen bitartez zientzietan oinarritutako magia-trikimailuak ikasi ahal izango dituzu. Zientziapolisen eskutik.

Adina: 9-12 urte.


17:30

Manga egiteko lantegia

Iparralde gizarte etxeko familia liburutegia, Gasteiz | HAURRENTZAKO EKINTZA

Hastapen lantegia. Japoniatik datorren komiki mota honen oinarrizko ezaugarriak ikasiko ditugu: egitura, irakurtzeko modua, gaiak… beti ere jolasa oinarri hartuta. Helburua: manga pertsonaia bat sortzea. Iñaki Martiarenaren eskutik. Adina: 8 - 12 urte.

Manga egiteko lantegia Iparralde gizarte etxeko familia liburutegia

Hastapen lantegia. Japoniatik datorren komiki mota honen oinarrizko ezaugarriak ikasiko ditugu: egitura, irakurtzeko modua, gaiak… beti ere jolasa oinarri hartuta. Helburua: manga pertsonaia bat sortzea. Iñaki Martiarenaren eskutik.

Adina: 8 - 12 urte.


18:30

[EUSKAL ZINEMAREN ASTEA] 'Dar, dar'

Vital Kutxa Fundazioa aretoa - DENDARABA, Gasteiz | IKUS-ENTZUNEZKOA

Dar-dar euskal elezahar bateko deabru bat da, atzamarrak jaten dituena. Eta honela dio: "Dar, dar, dar, zure atzamarra ekar. Eman ezean, etorriko naiz gauean eta zure arima eramango dut ordainean". ZUZENDARIa: Paul Urkijo.  GIDOIA: Paul Urkijo. EKOIZLEA: Ikusgarri films. ARGAZKILARITZA: Gorka Gomez Andreu. MUNTAIA: Paul Urkijo. MUSIKA: Iosu Gonzalez Etxabe. ANTZEZLEAK: Udane Elosegi, Almudena Cid, Elias Garcia

[EUSKAL ZINEMAREN ASTEA] 'Dar, dar' Vital Kutxa Fundazioa aretoa - DENDARABA

Dar-dar euskal elezahar bateko deabru bat da, atzamarrak jaten dituena. Eta honela dio: "Dar, dar, dar, zure atzamarra ekar. Eman ezean, etorriko naiz gauean eta zure arima eramango dut ordainean".

ZUZENDARIa: Paul Urkijo.  GIDOIA: Paul Urkijo. EKOIZLEA: Ikusgarri films. ARGAZKILARITZA: Gorka Gomez Andreu. MUNTAIA: Paul Urkijo. MUSIKA: Iosu Gonzalez Etxabe. ANTZEZLEAK: Udane Elosegi, Almudena Cid, Elias Garcia


19:00

[AHOSKERA LABORATEGIA] Hitza lanabes, sarritan aldrebes Ilaski Serrano, Franck Dolosor eta Edurne Azkarate

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | AURKEZPENA

Oihaneder Euskararen Etxeak, UEUrekin elkarlanean, eta hainbat eragileren eta erakunderen laguntzarekin euskara estandarraren ahoskerarekin eta, oro har, ahozkotasunarekin zerikusia duten bestelako aldagaiekin esperimentatzeko laborategia jarriko du martxan 2021ean, eta Ahoskera laborategia izango da. Ahoskera Laborategiaren aurkezpen gisa mahaingurua antolatu da euskara lanabes duten hiru profesionalekin: Ilaski Serrano (Bermeo 1976), Franck Dolosor (Donibane Lohizune, 1977) eta Edurne Azkarate (Oion, 1993). Jarduera honek AEK eta IKA euskaltegien laguntza jaso du.

[AHOSKERA LABORATEGIA] Hitza lanabes, sarritan aldrebes Ilaski Serrano, Franck Dolosor eta Edurne Azkarate Oihaneder Euskararen Etxea

Oihaneder Euskararen Etxeak, UEUrekin elkarlanean, eta hainbat eragileren eta erakunderen laguntzarekin euskara estandarraren ahoskerarekin eta, oro har, ahozkotasunarekin zerikusia duten bestelako aldagaiekin esperimentatzeko laborategia jarriko du martxan 2021ean, eta Ahoskera laborategia izango da.

Ahoskera Laborategiaren aurkezpen gisa mahaingurua antolatu da euskara lanabes duten hiru profesionalekin: Ilaski Serrano (Bermeo 1976), Franck Dolosor (Donibane Lohizune, 1977) eta Edurne Azkarate (Oion, 1993).

Jarduera honek AEK eta IKA euskaltegien laguntza jaso du.



11:00
20:00

'Hiruerreketa, euskararen arte-urak'

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | ERAKUSKETA

Euskaraz sortzeak dakarren zailtasunaren eta deserosotasunaren inguruko gogoeta artistikoa. Euskal artea euskaraz zergatik ez? Eta zergatik ez euskararen inguruko euskal artea? Erantzun ezberdi­nak eman dizkiete galdera horiei hain­bat artistek, eta guk horietako hiru eka­rri nahi izan ditugu: Gorreri bisuala, Zaloa Ipiña. Hitz birziklatuak, Zirika. Abere ba, palindromo ilustratuen piztegia, Bigara. Arte garaikidearen barruan euskaraz sortzearen inguruko gogoeta ezberdinek –kezkak, jolasak, di­bertsioa, sentsazioak, gogoa, e.a.– osa­tzen dute ur-emari kolektibo hau. Hiru hausnarketa artistiko, euskaraz­ko hiru arte-propo­samen, euskararen hiru arte-ur.

'Hiruerreketa, euskararen arte-urak' Oihaneder Euskararen Etxea

Euskaraz sortzeak dakarren zailtasunaren eta deserosotasunaren inguruko gogoeta artistikoa. Euskal artea euskaraz zergatik ez? Eta zergatik ez euskararen inguruko euskal artea?

Erantzun ezberdi­nak eman dizkiete galdera horiei hain­bat artistek, eta guk horietako hiru eka­rri nahi izan ditugu:

Gorreri bisuala, Zaloa Ipiña.

Hitz birziklatuak, Zirika.

Abere ba, palindromo ilustratuen piztegia, Bigara.

Arte garaikidearen barruan euskaraz sortzearen inguruko gogoeta ezberdinek –kezkak, jolasak, di­bertsioa, sentsazioak, gogoa, e.a.– osa­tzen dute ur-emari kolektibo hau.

Hiru hausnarketa artistiko, euskaraz­ko hiru arte-propo­samen, euskararen hiru arte-ur.


16:00
20:30

'Haize dantza, tradizioak bizirik'

Kultura Etxeko erakusketa aretoa., Lautada Dulantzi | ERAKUSKETA

Haize Dulantzi Dantza elkarteak bere 30 urte baino gehiagoko ibilbidea ospatu nahi du eta dantza eta euskal kulturaren kontserbazioan eta sustapenean egiten duten lan garrantzitsua azpimarratu nahi du. Inaugurazioa, 18:00etan. Bisita gidatuak taldearekin: 20 minutuko emanaldiak 6 lagunentzat..

'Haize dantza, tradizioak bizirik' Kultura Etxeko erakusketa aretoa.

Haize Dulantzi Dantza elkarteak bere 30 urte baino gehiagoko ibilbidea ospatu nahi du eta dantza eta euskal kulturaren kontserbazioan eta sustapenean egiten duten lan garrantzitsua azpimarratu nahi du. Inaugurazioa, 18:00etan. Bisita gidatuak taldearekin: 20 minutuko emanaldiak 6 lagunentzat..

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»