3 urtetik gorako umeentzako ikuskizuna, Ameztu Produkzioak taldearen eskutik.
Garizmendi baserrian giza hezur batzuk agertzen dira. Zer egin ezean, Fermin eta Karmen senar-emazteek Nestor semeari deitzen diote eta honek, berriz, Ertzaintzari. Hauek heltzerakoan hezurrak desagertu dira. Segidan, hil kanpaiak joka hasten dira auzoko baselizan. Aktoreak: Itziar Ituño, Eneko Sagardoi, Yon Gonzalez, Asier Hernandez, Iñigo Aranburu. Zuzendaria: Imanol Rayo.
Ziklo honen helburua gasteiztar euskaltzaleei (in)formazioa eta hausnarketarako, elkar ezagutu eta aberasteko, une eta guneak eskaintzea da. Lehen hitzaldi honetan Pello Jauregi irakasle eta ikertzailea izango da, euskararen erabilera zabaltzeko Belarriprest eta Ahobizi kontzeptuen asmatzaile eta teorizatzailea ere bada. Soziolinguistika Klusterrak martxan jarri zuen Aldahitz ikerketaren zuzendaria da. Nahi beste hitzalditan edo ziklo osoan parte hartzeko eman ahal izango da izena. Izena emateko Topagunearen web orrian bertan dagoen formularioa bete beharko da. Matrikula prezioak: Ziklo osoa: 12 €. Hitzaldi bakoitza: 3 €
Biren arteko umorezko bakarrizketa, Idoia Torregarai eta Mirari Martiarenaren eskutik. Euskalduntze kontzeptuak argi adierazten du generoa eta euskara binomioa gero eta garrantzitsuagoa dela. Bi protagonistek badakite bi kontu horien arteko harremana garrantzitsua dela, eta hirugarren bat gaineratu nahi diote pare horri: umorea. Bada, elkarlotzen doazen elkarrizketek osatzen dute Bakean dagoena bakean utzi antzezlana, eta honelako gaiak jorratzen dira bertan: euskalkiak, amatasuna, onomatopeiak, gorputzaren itxura eta abar. Ez daude, ez, bakean dagoena bakean uzteko prest!
Euskaraz sortzeak dakarren zailtasunaren eta deserosotasunaren inguruko gogoeta artistikoa. Euskal artea euskaraz zergatik ez? Eta zergatik ez euskararen inguruko euskal artea? Erantzun ezberdinak eman dizkiete galdera horiei hainbat artistek, eta guk horietako hiru ekarri nahi izan ditugu: Gorreri bisuala, Zaloa Ipiña. Hitz birziklatuak, Zirika. Abere ba, palindromo ilustratuen piztegia, Bigara. Arte garaikidearen barruan euskaraz sortzearen inguruko gogoeta ezberdinek –kezkak, jolasak, dibertsioa, sentsazioak, gogoa, e.a.– osatzen dute ur-emari kolektibo hau. Hiru hausnarketa artistiko, euskarazko hiru arte-proposamen, euskararen hiru arte-ur.
Haize Dulantzi Dantza elkarteak bere 30 urte baino gehiagoko ibilbidea ospatu nahi du eta dantza eta euskal kulturaren kontserbazioan eta sustapenean egiten duten lan garrantzitsua azpimarratu nahi du. Inaugurazioa, 18:00etan. Bisita gidatuak taldearekin: 20 minutuko emanaldiak 6 lagunentzat..
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |