Asteartea, otsailak 23



18:00

'Skratx' ikuskizuna

Araneko gizarte etxeko liburutegia, Gasteiz | HAURRENTZAKO EKINTZA

3 urtetik gorako umeentzako ikuskizuna, Ameztu Produkzioak taldearen eskutik.

'Skratx' ikuskizuna Araneko gizarte etxeko liburutegia

3 urtetik gorako umeentzako ikuskizuna, Ameztu Produkzioak taldearen eskutik.


18:30

[EUSKAL ZINEMAREN ASTEA] 'Hil kanpaiak'

Vital Kutxa Fundazioa aretoa - DENDARABA, Gasteiz | IKUS-ENTZUNEZKOA

Garizmendi baserrian giza hezur batzuk agertzen dira. Zer egin ezean, Fermin eta Karmen senar-emazteek Nestor semeari deitzen diote eta honek, berriz, Ertzaintzari. Hauek heltzerakoan hezurrak desagertu dira. Segidan, hil kanpaiak joka hasten dira auzoko baselizan. Aktoreak: Itziar Ituño, Eneko Sagardoi, Yon Gonzalez, Asier Hernandez, Iñigo Aranburu. Zuzendaria: Imanol Rayo.

[EUSKAL ZINEMAREN ASTEA] 'Hil kanpaiak' Vital Kutxa Fundazioa aretoa - DENDARABA

Garizmendi baserrian giza hezur batzuk agertzen dira. Zer egin ezean, Fermin eta Karmen senar-emazteek Nestor semeari deitzen diote eta honek, berriz, Ertzaintzari. Hauek heltzerakoan hezurrak desagertu dira. Segidan, hil kanpaiak joka hasten dira auzoko baselizan.

Aktoreak: Itziar Ituño, Eneko Sagardoi, Yon Gonzalez, Asier Hernandez, Iñigo Aranburu. Zuzendaria: Imanol Rayo.


18:30

[ERAGITEKO JANZTEN] Aldahitz ikerketa eta Ulerrizketa metodologia

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | HITZALDIA

Ziklo honen helburua gasteiztar euskaltzaleei (in)formazioa eta hausnarketarako, elkar ezagutu eta aberasteko, une eta guneak eskaintzea da. Lehen hitzaldi honetan Pello Jauregi irakasle eta ikertzailea izango da, euskararen erabilera zabaltzeko Belarriprest eta Ahobizi kontzeptuen asmatzaile eta teorizatzailea ere bada. Soziolinguistika Klusterrak martxan jarri zuen Aldahitz ikerketaren zuzendaria da. Nahi beste hitzalditan edo ziklo osoan parte hartzeko eman ahal izango da izena. Izena emateko Topagunearen web orrian bertan dagoen formularioa bete beharko da. Matrikula prezioak: Ziklo osoa: 12 €. Hitzaldi bakoitza: 3 €

[ERAGITEKO JANZTEN] Aldahitz ikerketa eta Ulerrizketa metodologia Oihaneder Euskararen Etxea

Ziklo honen helburua gasteiztar euskaltzaleei (in)formazioa eta hausnarketarako, elkar ezagutu eta aberasteko, une eta guneak eskaintzea da.

Lehen hitzaldi honetan Pello Jauregi irakasle eta ikertzailea izango da, euskararen erabilera zabaltzeko Belarriprest eta Ahobizi kontzeptuen asmatzaile eta teorizatzailea ere bada. Soziolinguistika Klusterrak martxan jarri zuen Aldahitz ikerketaren zuzendaria da.

Nahi beste hitzalditan edo ziklo osoan parte hartzeko eman ahal izango da izena. Izena emateko Topagunearen web orrian bertan dagoen formularioa bete beharko da. Matrikula prezioak: Ziklo osoa: 12 €. Hitzaldi bakoitza: 3 €


19:00

'Bakean dagoena bakean utzi'

Etxanobe jauregia-Emakumeen etxea, Gasteiz | ANTZERKIA

Biren arteko umorezko bakarrizketa, Idoia Torregarai eta Mirari Martiarenaren eskutik. Euskalduntze kontzeptuak argi adierazten du generoa eta euskara binomioa gero eta garrantzitsuagoa dela. Bi protagonistek badakite bi kontu horien arteko harremana garrantzitsua dela, eta hirugarren bat gaineratu nahi diote pare horri: umorea. Bada, elkarlotzen doazen elkarrizketek osatzen dute Bakean dagoena bakean utzi antzezlana, eta honelako gaiak jorratzen dira bertan: euskalkiak, amatasuna, onomatopeiak, gorputzaren itxura eta abar. Ez daude, ez, bakean dagoena bakean uzteko prest!

'Bakean dagoena bakean utzi' Etxanobe jauregia-Emakumeen etxea

Biren arteko umorezko bakarrizketa, Idoia Torregarai eta Mirari Martiarenaren eskutik. Euskalduntze kontzeptuak argi adierazten du generoa eta euskara binomioa gero eta garrantzitsuagoa dela. Bi protagonistek badakite bi kontu horien arteko harremana garrantzitsua dela, eta hirugarren bat gaineratu nahi diote pare horri: umorea. Bada, elkarlotzen doazen elkarrizketek osatzen dute Bakean dagoena bakean utzi antzezlana, eta honelako gaiak jorratzen dira bertan: euskalkiak, amatasuna, onomatopeiak, gorputzaren itxura eta abar. Ez daude, ez, bakean dagoena bakean uzteko prest!



11:00
20:00

'Hiruerreketa, euskararen arte-urak'

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | ERAKUSKETA

Euskaraz sortzeak dakarren zailtasunaren eta deserosotasunaren inguruko gogoeta artistikoa. Euskal artea euskaraz zergatik ez? Eta zergatik ez euskararen inguruko euskal artea? Erantzun ezberdi­nak eman dizkiete galdera horiei hain­bat artistek, eta guk horietako hiru eka­rri nahi izan ditugu: Gorreri bisuala, Zaloa Ipiña. Hitz birziklatuak, Zirika. Abere ba, palindromo ilustratuen piztegia, Bigara. Arte garaikidearen barruan euskaraz sortzearen inguruko gogoeta ezberdinek –kezkak, jolasak, di­bertsioa, sentsazioak, gogoa, e.a.– osa­tzen dute ur-emari kolektibo hau. Hiru hausnarketa artistiko, euskaraz­ko hiru arte-propo­samen, euskararen hiru arte-ur.

'Hiruerreketa, euskararen arte-urak' Oihaneder Euskararen Etxea

Euskaraz sortzeak dakarren zailtasunaren eta deserosotasunaren inguruko gogoeta artistikoa. Euskal artea euskaraz zergatik ez? Eta zergatik ez euskararen inguruko euskal artea?

Erantzun ezberdi­nak eman dizkiete galdera horiei hain­bat artistek, eta guk horietako hiru eka­rri nahi izan ditugu:

Gorreri bisuala, Zaloa Ipiña.

Hitz birziklatuak, Zirika.

Abere ba, palindromo ilustratuen piztegia, Bigara.

Arte garaikidearen barruan euskaraz sortzearen inguruko gogoeta ezberdinek –kezkak, jolasak, di­bertsioa, sentsazioak, gogoa, e.a.– osa­tzen dute ur-emari kolektibo hau.

Hiru hausnarketa artistiko, euskaraz­ko hiru arte-propo­samen, euskararen hiru arte-ur.


16:00
20:30

'Haize dantza, tradizioak bizirik'

Kultura Etxeko erakusketa aretoa., Lautada Dulantzi | ERAKUSKETA

Haize Dulantzi Dantza elkarteak bere 30 urte baino gehiagoko ibilbidea ospatu nahi du eta dantza eta euskal kulturaren kontserbazioan eta sustapenean egiten duten lan garrantzitsua azpimarratu nahi du. Inaugurazioa, 18:00etan. Bisita gidatuak taldearekin: 20 minutuko emanaldiak 6 lagunentzat..

'Haize dantza, tradizioak bizirik' Kultura Etxeko erakusketa aretoa.

Haize Dulantzi Dantza elkarteak bere 30 urte baino gehiagoko ibilbidea ospatu nahi du eta dantza eta euskal kulturaren kontserbazioan eta sustapenean egiten duten lan garrantzitsua azpimarratu nahi du. Inaugurazioa, 18:00etan. Bisita gidatuak taldearekin: 20 minutuko emanaldiak 6 lagunentzat..

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»