Larunbata, otsailak 20



09:00

[SORGINEKIN JOLASEAN] Futbolin birziklatua

Online: www.laudio.eus, Aiaraldea Laudio | HAURRENTZAKO EKINTZA

Gaur egungo osasun-egoerak eragotzi edo zaildu egiten du ekitaldien antolakuntza. Esaterako, Sorgin zapatuak bezalako programa arrakastatsua. Horren ordez, eskulan-saio batzuk izango dira, sormena eta trebetasun artistikoa lantzeko, baina oraingo honetan etxean burutzekoak izango dira, gurasoekin batera, umeek euren gida, laguntza eta aholkularitza izateko. 4-10 urte bitarteko umeentzat da egokia eta, esan bezala, familian elkarrekin egiteko aurreikusita daude. Larunbat bakoitzaren aurreko egunean (ostiralean) bideo bat igoko da udalaren webgunera. Hamar egunez egongo da bertan, astelehenean kendu aurretik. Bitartean, beste jarduera berri bat izango dugu igota, astebetez, eskura izateko.

[SORGINEKIN JOLASEAN] Futbolin birziklatua Online: www.laudio.eus

Gaur egungo osasun-egoerak eragotzi edo zaildu egiten du ekitaldien antolakuntza. Esaterako, Sorgin zapatuak bezalako programa arrakastatsua. Horren ordez, eskulan-saio batzuk izango dira, sormena eta trebetasun artistikoa lantzeko, baina oraingo honetan etxean burutzekoak izango dira, gurasoekin batera, umeek euren gida, laguntza eta aholkularitza izateko. 4-10 urte bitarteko umeentzat da egokia eta, esan bezala, familian elkarrekin egiteko aurreikusita daude.

Larunbat bakoitzaren aurreko egunean (ostiralean) bideo bat igoko da udalaren webgunera. Hamar egunez egongo da bertan, astelehenean kendu aurretik. Bitartean, beste jarduera berri bat izango dugu igota, astebetez, eskura izateko.


11:00

'Autokarabana', Femin Etxegoien

Araiako kontzejuko etxea, Lautada Asparrena | IRAKURLE KLUBA

Lautdako Berbalagun taldeak antolatutako irakurle kluba.

'Autokarabana', Femin Etxegoien Araiako kontzejuko etxea

Lautdako Berbalagun taldeak antolatutako irakurle kluba.


11:00

'Bertoko eta urrutiko ipuinak'

Lakuako gizarte etxeko helduen liburutegia., Gasteiz | HAURRENTZAKO EKINTZA

Maitasuna, konfiantza eta biziraupena bezalako gai unibertsalez arituko gara hainbat kulturaren begiradapean, eta zuzeneko musika izango dugu gidari bidaia horretan. Ipuin kontaketa musikala Nerea Ariznabarreta eta Mariano Hurtadoren eskutik. Adina: 5-10 urte.

'Bertoko eta urrutiko ipuinak' Lakuako gizarte etxeko helduen liburutegia.

Maitasuna, konfiantza eta biziraupena bezalako gai unibertsalez arituko gara hainbat kulturaren begiradapean, eta zuzeneko musika izango dugu gidari bidaia horretan. Ipuin kontaketa musikala Nerea Ariznabarreta eta Mariano Hurtadoren eskutik.

Adina: 5-10 urte.


11:00

'Tailerrak ludotekan'

Ludoteka – Landatxo gizarte etxea., Gasteiz | HAURRENTZAKO EKINTZA

Lantegiak gustuko badituzu, etor zaitez Landatxoko ludotekara jolas ezberdinekin eta eskulanekin ondo pasatzera. Adina: 0-8 urte. 4 urtetik beherakoek heldu batek lagunduta etorri behar dute. Haurrek soilik ordainduko dute. Izen emateak eta sarrerak jarduera egin baino bi aste lehenagotik edozein gizarte etxetako edo kirol instalaziotako Argibide Zerbitzuan edo Interneten bidez (familian egiten diren jarduerak izan ezik). Bazkideek prezio murriztua ordainduko dute.

'Tailerrak ludotekan' Ludoteka – Landatxo gizarte etxea.

Lantegiak gustuko badituzu, etor zaitez Landatxoko ludotekara jolas ezberdinekin eta eskulanekin ondo pasatzera.

Adina:

0-8 urte. 4 urtetik beherakoek heldu batek lagunduta etorri behar dute. Haurrek soilik ordainduko dute.

Izen emateak eta sarrerak jarduera egin baino bi aste lehenagotik edozein gizarte etxetako edo kirol instalaziotako Argibide Zerbitzuan edo Interneten bidez (familian egiten diren jarduerak izan ezik). Bazkideek prezio murriztua ordainduko dute.


11:30

'Estibalizko damak'

Estibalizko Andre Mariaren santutegia, Gasteiz | BISITA GIDATUA

Ezagutu Euskal Herriko erromanikoaren harribitxia eraiki zuten emakumeak. Prezioa: 6 € pertsonako. Izena emateko: Vitoria-Gasteizko Udala. Turismo-bulegoa. Tel. 945 161 598 turismo@vitoria-gasteiz.org

'Estibalizko damak' Estibalizko Andre Mariaren santutegia

Ezagutu Euskal Herriko erromanikoaren harribitxia eraiki zuten emakumeak.

Prezioa: 6 € pertsonako.

Izena emateko:


17:00

Eskulanak: markagailuak

Zabalganeko gizarte etxeko ludoteka, Gasteiz | TAILERRA

Badakigu zer den garrantzitsua egunero irakurtzea? Orri-markagailua estreinatzeko, Ludotekatik irtetean Liburutegian liburu bat hartzera joango gara. Adina: 4-8 urte bitarteko umeak. Jarduerak egin baino bi aste lehenago edozein gizarte etxetan, kiroldegitan, herritarrei laguntzeko bulegotan, 010 telefonoan edo Interneten bidez.

Eskulanak: markagailuak Zabalganeko gizarte etxeko ludoteka

Badakigu zer den garrantzitsua egunero irakurtzea? Orri-markagailua estreinatzeko, Ludotekatik irtetean Liburutegian liburu bat hartzera joango gara.

Adina: 4-8 urte bitarteko umeak.

Jarduerak egin baino bi aste lehenago edozein gizarte etxetan, kiroldegitan, herritarrei laguntzeko bulegotan, 010 telefonoan edo Interneten bidez.

17:00

'Katu marratua eta jolas dibertigarriak'

Salburuko gizarte etxeko ludoteka., Gasteiz | HAURRENTZAKO EKINTZA

Katu marratua eta jolasak lantzeko tailerra. Adina: 4-8 urte. Izen ematea: 2,26 € (bazkideak), 3,76 € (ez bazkideak). Jarduera egin baino bi aste lehenagotik izena eman edozein gizarte etxetan edo kirol instalaziotan, online edo 010 telefonoan.

'Katu marratua eta jolas dibertigarriak' Salburuko gizarte etxeko ludoteka.

Katu marratua eta jolasak lantzeko tailerra.

Adina: 4-8 urte.

Izen ematea: 2,26 € (bazkideak), 3,76 € (ez bazkideak). Jarduera egin baino bi aste lehenagotik izena eman edozein gizarte etxetan edo kirol instalaziotan, online edo 010 telefonoan.


17:00

Liher

Hell Dorado, Gasteiz | KONTZERTUA

Liher taldea Hemen herensugeak daude izeneko 3. lan luzearekin datorkigu. 14 abestiz osatutako transmedia proiektua da, musika ez ezik ilustrazioa, narrazioa eta ikus-entzuneko materiala biltzen dituena.

Liher Hell Dorado

Liher taldea Hemen herensugeak daude izeneko 3. lan luzearekin datorkigu. 14 abestiz osatutako transmedia proiektua da, musika ez ezik ilustrazioa, narrazioa eta ikus-entzuneko materiala biltzen dituena.


18:30

'Elfkinak'

Harresi Aretoa, Agurain | ZINEMA

200 urte baino gehiago daramatzate elfkinek lur azpian bizitzen, lurrazaleko mundutik ezkutatuta, eta gizakiekin inolako harremanik izan gabe. Halako batean, Elfiek, Kippek eta Buckek lurrazalera igotzea erabaki dute. Abentura askoren ondoren, Elfie txikia Teo gozogilearen lagun egingo da. Gizon erretxin samarra da Teo, baina berak gogoraraziko die elfkinei zein den beren bizitzako helburu nagusia: besteei laguntzea! Haurrentzako filma.

'Elfkinak' Harresi Aretoa

200 urte baino gehiago daramatzate elfkinek lur azpian bizitzen, lurrazaleko mundutik ezkutatuta, eta gizakiekin inolako harremanik izan gabe. Halako batean, Elfiek, Kippek eta Buckek lurrazalera igotzea erabaki dute. Abentura askoren ondoren, Elfie txikia Teo gozogilearen lagun egingo da. Gizon erretxin samarra da Teo, baina berak gogoraraziko die elfkinei zein den beren bizitzako helburu nagusia: besteei laguntzea!

Haurrentzako filma.


18:30

'Hiri zuriaren isiltasuna', bisitaldi literarioa

Turismo bulegoa, Plaza Berria, Gasteiz | BISITA GIDATUA

Ezagut itzazu Eva Garcia Saenz de Urturi idazle gasteiztarraren 'El silencio de la ciudad blanca' nobela arrakastatsuaren agertokiak. Nobela pantaila handira eraman da. Bisita hau ez da gomendagarria haurrentzat. Izena emateko: Vitoria-Gasteizko Udala. Turismo-bulegoa. Tel. 945 161 598 turismo@vitoria-gasteiz.org

'Hiri zuriaren isiltasuna', bisitaldi literarioa Turismo bulegoa, Plaza Berria

Ezagut itzazu Eva Garcia Saenz de Urturi idazle gasteiztarraren 'El silencio de la ciudad blanca' nobela arrakastatsuaren agertokiak. Nobela pantaila handira eraman da.

Bisita hau ez da gomendagarria haurrentzat.

Izena emateko:



11:00
20:00

'Hiruerreketa, euskararen arte-urak'

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | ERAKUSKETA

Euskaraz sortzeak dakarren zailtasunaren eta deserosotasunaren inguruko gogoeta artistikoa. Euskal artea euskaraz zergatik ez? Eta zergatik ez euskararen inguruko euskal artea? Erantzun ezberdi­nak eman dizkiete galdera horiei hain­bat artistek, eta guk horietako hiru eka­rri nahi izan ditugu: Gorreri bisuala, Zaloa Ipiña. Hitz birziklatuak, Zirika. Abere ba, palindromo ilustratuen piztegia, Bigara. Arte garaikidearen barruan euskaraz sortzearen inguruko gogoeta ezberdinek –kezkak, jolasak, di­bertsioa, sentsazioak, gogoa, e.a.– osa­tzen dute ur-emari kolektibo hau. Hiru hausnarketa artistiko, euskaraz­ko hiru arte-propo­samen, euskararen hiru arte-ur.

'Hiruerreketa, euskararen arte-urak' Oihaneder Euskararen Etxea

Euskaraz sortzeak dakarren zailtasunaren eta deserosotasunaren inguruko gogoeta artistikoa. Euskal artea euskaraz zergatik ez? Eta zergatik ez euskararen inguruko euskal artea?

Erantzun ezberdi­nak eman dizkiete galdera horiei hain­bat artistek, eta guk horietako hiru eka­rri nahi izan ditugu:

Gorreri bisuala, Zaloa Ipiña.

Hitz birziklatuak, Zirika.

Abere ba, palindromo ilustratuen piztegia, Bigara.

Arte garaikidearen barruan euskaraz sortzearen inguruko gogoeta ezberdinek –kezkak, jolasak, di­bertsioa, sentsazioak, gogoa, e.a.– osa­tzen dute ur-emari kolektibo hau.

Hiru hausnarketa artistiko, euskaraz­ko hiru arte-propo­samen, euskararen hiru arte-ur.


16:00
20:30

'Haize dantza, tradizioak bizirik'

Kultura Etxeko erakusketa aretoa., Lautada Dulantzi | ERAKUSKETA

Haize Dulantzi Dantza elkarteak bere 30 urte baino gehiagoko ibilbidea ospatu nahi du eta dantza eta euskal kulturaren kontserbazioan eta sustapenean egiten duten lan garrantzitsua azpimarratu nahi du. Inaugurazioa, 18:00etan. Bisita gidatuak taldearekin: 20 minutuko emanaldiak 6 lagunentzat..

'Haize dantza, tradizioak bizirik' Kultura Etxeko erakusketa aretoa.

Haize Dulantzi Dantza elkarteak bere 30 urte baino gehiagoko ibilbidea ospatu nahi du eta dantza eta euskal kulturaren kontserbazioan eta sustapenean egiten duten lan garrantzitsua azpimarratu nahi du. Inaugurazioa, 18:00etan. Bisita gidatuak taldearekin: 20 minutuko emanaldiak 6 lagunentzat..

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»