Gaur egungo osasun-egoerak eragotzi edo zaildu egiten du ekitaldien antolakuntza. Esaterako, Sorgin zapatuak bezalako programa arrakastatsua. Horren ordez, eskulan-saio batzuk izango dira, sormena eta trebetasun artistikoa lantzeko, baina oraingo honetan etxean burutzekoak izango dira, gurasoekin batera, umeek euren gida, laguntza eta aholkularitza izateko. 4-10 urte bitarteko umeentzat da egokia eta, esan bezala, familian elkarrekin egiteko aurreikusita daude. Larunbat bakoitzaren aurreko egunean (ostiralean) bideo bat igoko da udalaren webgunera. Hamar egunez egongo da bertan, astelehenean kendu aurretik. Bitartean, beste jarduera berri bat izango dugu igota, astebetez, eskura izateko.
Lautdako Berbalagun taldeak antolatutako irakurle kluba.
Maitasuna, konfiantza eta biziraupena bezalako gai unibertsalez arituko gara hainbat kulturaren begiradapean, eta zuzeneko musika izango dugu gidari bidaia horretan. Ipuin kontaketa musikala Nerea Ariznabarreta eta Mariano Hurtadoren eskutik. Adina: 5-10 urte.
Lantegiak gustuko badituzu, etor zaitez Landatxoko ludotekara jolas ezberdinekin eta eskulanekin ondo pasatzera. Adina: 0-8 urte. 4 urtetik beherakoek heldu batek lagunduta etorri behar dute. Haurrek soilik ordainduko dute. Izen emateak eta sarrerak jarduera egin baino bi aste lehenagotik edozein gizarte etxetako edo kirol instalaziotako Argibide Zerbitzuan edo Interneten bidez (familian egiten diren jarduerak izan ezik). Bazkideek prezio murriztua ordainduko dute.
Ezagutu Euskal Herriko erromanikoaren harribitxia eraiki zuten emakumeak. Prezioa: 6 € pertsonako. Izena emateko: Vitoria-Gasteizko Udala. Turismo-bulegoa. Tel. 945 161 598 turismo@vitoria-gasteiz.org
Badakigu zer den garrantzitsua egunero irakurtzea? Orri-markagailua estreinatzeko, Ludotekatik irtetean Liburutegian liburu bat hartzera joango gara. Adina: 4-8 urte bitarteko umeak. Jarduerak egin baino bi aste lehenago edozein gizarte etxetan, kiroldegitan, herritarrei laguntzeko bulegotan, 010 telefonoan edo Interneten bidez.
Katu marratua eta jolasak lantzeko tailerra. Adina: 4-8 urte. Izen ematea: 2,26 € (bazkideak), 3,76 € (ez bazkideak). Jarduera egin baino bi aste lehenagotik izena eman edozein gizarte etxetan edo kirol instalaziotan, online edo 010 telefonoan.
Liher taldea Hemen herensugeak daude izeneko 3. lan luzearekin datorkigu. 14 abestiz osatutako transmedia proiektua da, musika ez ezik ilustrazioa, narrazioa eta ikus-entzuneko materiala biltzen dituena.
200 urte baino gehiago daramatzate elfkinek lur azpian bizitzen, lurrazaleko mundutik ezkutatuta, eta gizakiekin inolako harremanik izan gabe. Halako batean, Elfiek, Kippek eta Buckek lurrazalera igotzea erabaki dute. Abentura askoren ondoren, Elfie txikia Teo gozogilearen lagun egingo da. Gizon erretxin samarra da Teo, baina berak gogoraraziko die elfkinei zein den beren bizitzako helburu nagusia: besteei laguntzea! Haurrentzako filma.
Ezagut itzazu Eva Garcia Saenz de Urturi idazle gasteiztarraren 'El silencio de la ciudad blanca' nobela arrakastatsuaren agertokiak. Nobela pantaila handira eraman da. Bisita hau ez da gomendagarria haurrentzat. Izena emateko: Vitoria-Gasteizko Udala. Turismo-bulegoa. Tel. 945 161 598 turismo@vitoria-gasteiz.org
Euskaraz sortzeak dakarren zailtasunaren eta deserosotasunaren inguruko gogoeta artistikoa. Euskal artea euskaraz zergatik ez? Eta zergatik ez euskararen inguruko euskal artea? Erantzun ezberdinak eman dizkiete galdera horiei hainbat artistek, eta guk horietako hiru ekarri nahi izan ditugu: Gorreri bisuala, Zaloa Ipiña. Hitz birziklatuak, Zirika. Abere ba, palindromo ilustratuen piztegia, Bigara. Arte garaikidearen barruan euskaraz sortzearen inguruko gogoeta ezberdinek –kezkak, jolasak, dibertsioa, sentsazioak, gogoa, e.a.– osatzen dute ur-emari kolektibo hau. Hiru hausnarketa artistiko, euskarazko hiru arte-proposamen, euskararen hiru arte-ur.
Haize Dulantzi Dantza elkarteak bere 30 urte baino gehiagoko ibilbidea ospatu nahi du eta dantza eta euskal kulturaren kontserbazioan eta sustapenean egiten duten lan garrantzitsua azpimarratu nahi du. Inaugurazioa, 18:00etan. Bisita gidatuak taldearekin: 20 minutuko emanaldiak 6 lagunentzat..
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |