Emozioak eta aldarrikapenak kolorearekin hiriko fatxadetan: ezagutu ezazu aire zabaleko arte-galeria bat, lankidetzan sortutako horma-irudiz eratutakoa. Informazio gehiago: Prezioa: 6 € pertsonako. Bisita hau ez da gomendagarria haurrentzat.
Gaubeako Eus-Karria irakurke taldea Uxue Alberdiren Dendaostekoak liburuaren inguruan solastuko da.
Euskaraz sortzeak dakarren zailtasunaren eta deserosotasunaren inguruko gogoeta artistikoa. Euskal artea euskaraz zergatik ez? Eta zergatik ez euskararen inguruko euskal artea? Erantzun ezberdinak eman dizkiete galdera horiei hainbat artistek, eta guk horietako hiru ekarri nahi izan ditugu: Gorreri bisuala, Zaloa Ipiña. Hitz birziklatuak, Zirika. Abere ba, palindromo ilustratuen piztegia, Bigara. Arte garaikidearen barruan euskaraz sortzearen inguruko gogoeta ezberdinek –kezkak, jolasak, dibertsioa, sentsazioak, gogoa, e.a.– osatzen dute ur-emari kolektibo hau. Hiru hausnarketa artistiko, euskarazko hiru arte-proposamen, euskararen hiru arte-ur.
Haize Dulantzi Dantza elkarteak bere 30 urte baino gehiagoko ibilbidea ospatu nahi du eta dantza eta euskal kulturaren kontserbazioan eta sustapenean egiten duten lan garrantzitsua azpimarratu nahi du. Inaugurazioa, 18:00etan. Bisita gidatuak taldearekin: 20 minutuko emanaldiak 6 lagunentzat..