Bittor Altube, Elixabet Etxandi, Maide Garmendia, Igauri Lopetegi, Gorka Pagonabarraga, eta Aitor Tatiegi. Antolatzaileak: Ikasle Abertzaleak.
'Abere ba' keinu, esanahi eta hizkuntzarekin jolasten duen proiektua da. Proiektuaren atal nagusia, 'Abere ba' liburua da, baina erakusketak, tailerrak eta emanaldi bat ere baditu bere baitan. 'Abere ba' liburuaren aurkezpenarekin batera palindromo tailer bat egingo da parte hartzera animatzen diren guztiekin. Tailer honetan ondo pasatzea eta dibertitzea izango dira helburu nagusiak: palindromo bat zer den jakin, palindromo mota ezberdinak ezagutu eta teknika ezberdinak erabiliz eta hitzekin jolastuz palindromoak osatuko dira euskaratik eta euskaraz.
Euskaraz sortzeak dakarren zailtasunaren eta deserosotasunaren inguruko gogoeta artistikoa. Euskal artea euskaraz zergatik ez? Eta zergatik ez euskararen inguruko euskal artea? Erantzun ezberdinak eman dizkiete galdera horiei hainbat artistek, eta guk horietako hiru ekarri nahi izan ditugu: Gorreri bisuala, Zaloa Ipiña. Hitz birziklatuak, Zirika. Abere ba, palindromo ilustratuen piztegia, Bigara. Arte garaikidearen barruan euskaraz sortzearen inguruko gogoeta ezberdinek –kezkak, jolasak, dibertsioa, sentsazioak, gogoa, e.a.– osatzen dute ur-emari kolektibo hau. Hiru hausnarketa artistiko, euskarazko hiru arte-proposamen, euskararen hiru arte-ur.
Haize Dulantzi Dantza elkarteak bere 30 urte baino gehiagoko ibilbidea ospatu nahi du eta dantza eta euskal kulturaren kontserbazioan eta sustapenean egiten duten lan garrantzitsua azpimarratu nahi du. Inaugurazioa, 18:00etan. Bisita gidatuak taldearekin: 20 minutuko emanaldiak 6 lagunentzat..
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |