Zenbat dakizu Euskal Herriko inauteriez? Animatu eta parte hartu inauterietako gure jokoan. Adina: 4-8 urte bitarteko umeak.
Bidaia luze batetik etorri berri, Europako zirkuetan parte hartzetik, Gari, Montxo eta Joselontxo prestaketetan ari dira pistan azaldu eta beraien "Ikuskizun handia" eskaintzeko prest! Baina, zer gertatzen da? Emanaldia egiteko behar diren tramankulu, maleta eta kutxak ez dira oraindik iritsi! Zapata handiak, sudur gorriak, saxofoia, tronpeta, tuba... falta dira! Zer egin orain? Ikusleak zain daude, eta ikuskizunak hasi egin behar du! Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoek (Tutik Clowns) musikaz, magiaz eta umorez beteriko esketxez beteko dute eszenatokia, familiei eta batez ere haurrei zuzendutako ikuskizun dibertigarri honetan. Taldearen 25 urteak ospatzeko ekoitzitako ikuskizun berezia!
Gasteizko Jabetze Feministarako Eskolak antolatuta "Jendaurrean hitz egiteko teknikak" lantegia egingo dute. Askotariko egoera eta entzuleen aurrean hitz egiteko trebetasuna eta segurtasuna garatzea da lantegi honen helburua. Metodologia parte-hartzailea izango da, eta praktika eta teoria bateratuko ditugu. Trebatzailea: Idoia Eizmendi Aldasoro, berdintasuneko teknikaria, kazetaria eta mugimendu feministako kidea. Izena emateko epea: 2020ko irailaren 7tik 2021eko urtarrilaren 13ra Informazioa eta izen-emateak: 010 / Gizarte-etxeak eta kirol-instalazioak / www.vitoria-gasteiz.org/eskolafeminista Prezioa: Bazkideek: 11,52 €; bazkide ez direnek: 19,20 €; langabeziagatiko hobaria: % 15.
Euskaraz sortzeak dakarren zailtasunaren eta deserosotasunaren inguruko gogoeta artistikoa. Euskal artea euskaraz zergatik ez? Eta zergatik ez euskararen inguruko euskal artea? Erantzun ezberdinak eman dizkiete galdera horiei hainbat artistek, eta guk horietako hiru ekarri nahi izan ditugu: Gorreri bisuala, Zaloa Ipiña. Hitz birziklatuak, Zirika. Abere ba, palindromo ilustratuen piztegia, Bigara. Arte garaikidearen barruan euskaraz sortzearen inguruko gogoeta ezberdinek –kezkak, jolasak, dibertsioa, sentsazioak, gogoa, e.a.– osatzen dute ur-emari kolektibo hau. Hiru hausnarketa artistiko, euskarazko hiru arte-proposamen, euskararen hiru arte-ur.
Haize Dulantzi Dantza elkarteak bere 30 urte baino gehiagoko ibilbidea ospatu nahi du eta dantza eta euskal kulturaren kontserbazioan eta sustapenean egiten duten lan garrantzitsua azpimarratu nahi du. Inaugurazioa, 18:00etan. Bisita gidatuak taldearekin: 20 minutuko emanaldiak 6 lagunentzat..