Asteazkena, otsailak 10



19:00

[BEGI BELARRI] 'Erraiak'

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | IKUS-ENTZUNEZKOA

[GONBIDAPENAK AGORTU DIRA] 33 minutuko filmak irrintziarekin zerikusi zuzena duten pertsonen testigantzak jasotzen ditu. Euskal Herriko txoko ezberdinetan barrena murgilduz irrintziaren jatorria eta hedapenaren azterketa egiten du. Ze eragin du irrintziak kostaldeko marinelen jardunean? Zer eragin barrualdeko bailaren egunerokoan? Irrintzia ardatz izanda ekoiztu den dokumental bakarra dugu hau, euskara hutsean grabatutakoa. Solasaldian Ekain Martinez de Lizardui zuzendaria izango dugu.

[BEGI BELARRI] 'Erraiak' Oihaneder Euskararen Etxea

[GONBIDAPENAK AGORTU DIRA] 33 minutuko filmak irrintziarekin zerikusi zuzena duten pertsonen testigantzak jasotzen ditu. Euskal Herriko txoko ezberdinetan barrena murgilduz irrintziaren jatorria eta hedapenaren azterketa egiten du. Ze eragin du irrintziak kostaldeko marinelen jardunean? Zer eragin barrualdeko bailaren egunerokoan? Irrintzia ardatz izanda ekoiztu den dokumental bakarra dugu hau, euskara hutsean grabatutakoa. Solasaldian Ekain Martinez de Lizardui zuzendaria izango dugu.



18:00
20:00

Jendaurrean hitz egiteko teknikak

Gasteizko Emakumeen Etxea, Gasteiz | TAILERRA

Gasteizko Jabetze Feministarako Eskolak antolatuta "Jendaurrean hitz egiteko teknikak" lantegia egingo dute. Askotariko egoera eta entzuleen aurrean hitz egiteko trebetasuna eta segurtasuna garatzea da lantegi honen helburua. Metodologia parte-hartzailea izango da, eta praktika eta teoria bateratuko ditugu. Trebatzailea: Idoia Eizmendi Aldasoro, berdintasuneko teknikaria, kazetaria eta mugimendu feministako kidea. Izena emateko epea: 2020ko irailaren 7tik 2021eko urtarrilaren 13ra Informazioa eta izen-emateak: 010 / Gizarte-etxeak eta kirol-instalazioak / www.vitoria-gasteiz.org/eskolafeminista Prezioa: Bazkideek: 11,52 €; bazkide ez direnek: 19,20 €; langabeziagatiko hobaria: % 15.  

Jendaurrean hitz egiteko teknikak Gasteizko Emakumeen Etxea

Gasteizko Jabetze Feministarako Eskolak antolatuta "Jendaurrean hitz egiteko teknikak" lantegia egingo dute. Askotariko egoera eta entzuleen aurrean hitz egiteko trebetasuna eta segurtasuna garatzea da lantegi honen helburua. Metodologia parte-hartzailea izango da, eta praktika eta teoria bateratuko ditugu.

Trebatzailea: Idoia Eizmendi Aldasoro, berdintasuneko teknikaria, kazetaria eta mugimendu feministako kidea.

Izena emateko epea: 2020ko irailaren 7tik 2021eko urtarrilaren 13ra

Informazioa eta izen-emateak: 010 / Gizarte-etxeak eta kirol-instalazioak / www.vitoria-gasteiz.org/eskolafeminista

Prezioa: Bazkideek: 11,52 €; bazkide ez direnek: 19,20 €; langabeziagatiko hobaria: % 15.

 



11:00
20:00

'Hiruerreketa, euskararen arte-urak'

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | ERAKUSKETA

Euskaraz sortzeak dakarren zailtasunaren eta deserosotasunaren inguruko gogoeta artistikoa. Euskal artea euskaraz zergatik ez? Eta zergatik ez euskararen inguruko euskal artea? Erantzun ezberdi­nak eman dizkiete galdera horiei hain­bat artistek, eta guk horietako hiru eka­rri nahi izan ditugu: Gorreri bisuala, Zaloa Ipiña. Hitz birziklatuak, Zirika. Abere ba, palindromo ilustratuen piztegia, Bigara. Arte garaikidearen barruan euskaraz sortzearen inguruko gogoeta ezberdinek –kezkak, jolasak, di­bertsioa, sentsazioak, gogoa, e.a.– osa­tzen dute ur-emari kolektibo hau. Hiru hausnarketa artistiko, euskaraz­ko hiru arte-propo­samen, euskararen hiru arte-ur.

'Hiruerreketa, euskararen arte-urak' Oihaneder Euskararen Etxea

Euskaraz sortzeak dakarren zailtasunaren eta deserosotasunaren inguruko gogoeta artistikoa. Euskal artea euskaraz zergatik ez? Eta zergatik ez euskararen inguruko euskal artea?

Erantzun ezberdi­nak eman dizkiete galdera horiei hain­bat artistek, eta guk horietako hiru eka­rri nahi izan ditugu:

Gorreri bisuala, Zaloa Ipiña.

Hitz birziklatuak, Zirika.

Abere ba, palindromo ilustratuen piztegia, Bigara.

Arte garaikidearen barruan euskaraz sortzearen inguruko gogoeta ezberdinek –kezkak, jolasak, di­bertsioa, sentsazioak, gogoa, e.a.– osa­tzen dute ur-emari kolektibo hau.

Hiru hausnarketa artistiko, euskaraz­ko hiru arte-propo­samen, euskararen hiru arte-ur.


16:00
20:30

'Haize dantza, tradizioak bizirik'

Kultura Etxeko erakusketa aretoa., Lautada Dulantzi | ERAKUSKETA

Haize Dulantzi Dantza elkarteak bere 30 urte baino gehiagoko ibilbidea ospatu nahi du eta dantza eta euskal kulturaren kontserbazioan eta sustapenean egiten duten lan garrantzitsua azpimarratu nahi du. Inaugurazioa, 18:00etan. Bisita gidatuak taldearekin: 20 minutuko emanaldiak 6 lagunentzat..

'Haize dantza, tradizioak bizirik' Kultura Etxeko erakusketa aretoa.

Haize Dulantzi Dantza elkarteak bere 30 urte baino gehiagoko ibilbidea ospatu nahi du eta dantza eta euskal kulturaren kontserbazioan eta sustapenean egiten duten lan garrantzitsua azpimarratu nahi du. Inaugurazioa, 18:00etan. Bisita gidatuak taldearekin: 20 minutuko emanaldiak 6 lagunentzat..

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»