Maskulinitatea eraikitzeko eta transmititzeko bideei buruz hitz egiteko aukera izango dugu, baita generoak emakume eta gizonen bizitzetan duen eragin itzelari buruz ere. Maskulinitatearen eraikuntza sozial eta kulturalari buruz hausnartzeko gonbidapena dugu hauxe, beraz. Alegia, guztiok oinordetzan jasotzen ditugun eta nahi dugun modukoak izateko askatasuna mugatzen diguten genero-rol zurrunei buruz pentsatzeko lekua izango da. Hizlaria: Karmele Jaio, idazlea Dinamizatzailea: Gema Lasarte Leonet, ‘Feminist Agenda euskal literaturan’ Irakurle-klubaren koordinatzailea.
Gasteizko Jabetze Feministarako Eskolak antolatuta "Jendaurrean hitz egiteko teknikak" lantegia egingo dute. Askotariko egoera eta entzuleen aurrean hitz egiteko trebetasuna eta segurtasuna garatzea da lantegi honen helburua. Metodologia parte-hartzailea izango da, eta praktika eta teoria bateratuko ditugu. Trebatzailea: Idoia Eizmendi Aldasoro, berdintasuneko teknikaria, kazetaria eta mugimendu feministako kidea. Izena emateko epea: 2020ko irailaren 7tik 2021eko urtarrilaren 13ra Informazioa eta izen-emateak: 010 / Gizarte-etxeak eta kirol-instalazioak / www.vitoria-gasteiz.org/eskolafeminista Prezioa: Bazkideek: 11,52 €; bazkide ez direnek: 19,20 €; langabeziagatiko hobaria: % 15.
Euskaraz sortzeak dakarren zailtasunaren eta deserosotasunaren inguruko gogoeta artistikoa.