Badakizu zertara jolasten ziren zure gurasoak? Eta zure aitona-amonak? Gaur joko horietako batzuetan jokatuko dugu: rayuela, txapak, kanikak... Adina: 4-8 urte bitarteko umeak. Prezioa: Abonatuek: 1,69 €. Abonatuak ez direnek: 2,82 €. Antolatzaileek jarduera bertan behera uzten badute bakarrik bueltatuko da dirua. Izen ematea:Jarduerak egin baino bi aste lehenago edozein gizarte etxetan, kiroldegitan, herritarrei laguntzeko bulegotan, 010 telefonoan edo Interneten bidez.
Duela 200 milioi urte gure planeta kontinente erraldoi bakarra zen: Pangea. Banatzen hasi eta denboraren poderioz, gaur egun ezagutzen ditugun kontinente desberdinak sortu ziren. Lurraren zati desberdinak batuko dituen bidaia musikala proposatzen dizugu. Pangea, gure planetako kultura aniztasunaren doinua. Musika zuzendaritza: Luis Orduña. Munduko musika tresnen bakarlaria: Abraham Cupeiro. Antzezlea: Josune Velez de Mendizabal. Adin gomendatua: 6 urtetik aurrera. Arren eskatzen dugu ikuskizun bakoitzerako gomendatutako adinak errespetatzeko. Ezin da sartu aretora hiru urtetik beherako adingaberik 0-3 urteetako haurrentzat ez diren emanaldietara. Prezioa: 6 euro. Deskonturik gabe
Gasteizko Jabetze Feministarako Eskolak antolatuta "Jendaurrean hitz egiteko teknikak" lantegia egingo dute. Askotariko egoera eta entzuleen aurrean hitz egiteko trebetasuna eta segurtasuna garatzea da lantegi honen helburua. Metodologia parte-hartzailea izango da, eta praktika eta teoria bateratuko ditugu. Trebatzailea: Idoia Eizmendi Aldasoro, berdintasuneko teknikaria, kazetaria eta mugimendu feministako kidea. Izena emateko epea: 2020ko irailaren 7tik 2021eko urtarrilaren 13ra Informazioa eta izen-emateak: 010 / Gizarte-etxeak eta kirol-instalazioak / www.vitoria-gasteiz.org/eskolafeminista Prezioa: Bazkideek: 11,52 €; bazkide ez direnek: 19,20 €; langabeziagatiko hobaria: % 15.
Euskaraz sortzeak dakarren zailtasunaren eta deserosotasunaren inguruko gogoeta artistikoa.